Zeberioko Matxurrena baserrian
aurkituriko dokumentazio historikoa.
Protokolo
notarialen metodologiarako ekarpen didaktikoa
Kepa
Perez Urraza
Euskal
Herriko Unibertsitatea
kepa.perez@ehu.es
Laburpena
Zeberioko Matxurrena baserrian hiruzpalau mendetan gordeta egon den dokumentazio historikoa da hemen argitara ematen dena.
Aurkituriko ondare baliagarriaz honoko sailkapen hau egin liteke: 1) XVII. mendeko Zeberio eta Nerbioi inguruko gizarteari buruz
idatzitako protokolo notarialak. 2) Bide
judiziala hartutako 40 auzi edo kereila. 3) Zenbait diru-kontu liburu eta paper
solte.
Keywords:
Notarial
protocol, marriage certificate, ground rent, countryhouse, ironworking,
judicial way
Gako
hitzak: protokolo
notarial, ezkontza-kontratu, diru-zentsua, baserria, olagintza, bide judiziala
1.
Sarrera
Bada urte
luzea, 2009ko udaran, Zeberioko Areiltza
auzoko Joseba eta Aritz
Zugazaga aita-semeak eurena
den Matxurrena baserriko
teilatua berritzen ari zirela,
ganbaran aurkitutako zenbait
dokumentu nire eskuetan
utzi zutena, neuk
aztertzeko. Material historiko hori
kontuan hartuz, lerro
hauetan idatzitako artikulua
garatuko dugu ondoko eskema
hau jarraituz:
Sarrera
1.
Dokumentazioren testuingurunea
1.1. Hiru
erakundetze mota desberdin
1.2. Eskuidazkien
eskribau eta egileak
2. Protokolo
notarialak
2.1.
Protokoloen ezaugarriketa formala
2.2.
Matxurrenan aurkituriko protokoloak
3. Zortzi
urteen protokoloen laburpena
3.1. 1613ko
protokoloen laburpena
3.2. 1617ko
protokoloen laburpena
3.3. 1623ko
protokoloen laburpena
3.4. 1632ko
protokoloen laburpena
3.5. 1640ko
protokoloen laburpena
3.6. 1644ko
protokoloen laburpena
3.7. 1744
eta 1761eko protokoloen laburp.
4.
Auzokideen arteko auziak
4.1.
Zeberioztarren arteko auziak
4.2. Pantxike
Larrea bortxatzearena
4.3. Pedro
Arana Olarra jotzearena
5.
Diru-kontu kaierrak eta zenbait paper solte
Amaitzeko bi
hitz
Bibliografia
Esku artean
duzun artikulu hau, beraz, landaikerketan ibiliaren idatzizko aurkikuntza
baliotsu baten deskribapena eta laburpena baino ez da. Zehatzago, baserri baten
aurkituriko protokolo notarialen metodologiarako ekarpen didaktikoa izan nahi
du, baina dibulgazio mailan aurkeztua. Beste modu batera esanda, Zeberioko
Areiltza auzoko Matxurrena deitutako baserrian hiruzpalau mendetan gordeak egon
diren eskuiskribu batzuen edukiaren berri ematea modurik ahalik eta
didaktikoenean. Zaku batzuetan pilatuta, hasieratik esan, eskuidazkiok egoera
fisiko ez onean egon izan direla (paper zatiak janda, saguen arrastoak, gaizki tolestuak,
hezetasunaren eraginpean…), eta gainera, urte-data, eskribau, gai eta leku
desberdinak guztiz nahasiak. Horra, hurrengo hiru argazkitan, nik hartutako
garaian dokumentuen multzoak zuen itxura fisikoa (1. eta 2. argazkia), eta
garbitu eta sailkatu eta gero hartu dutenekoa (3. argazkia).
1. Argazkia:
Dokumentuek zuten itxura fisikoa
2. Argazkia:
Dokumentuen egoera fisikoa
3. Argazkia:
Protokoloak sailkatu ondoren
Lehenik eta
behin egin nuena izan zen, dokumentazioa garbitzea, sailkatzea eta irizpide
jakinen arabera, antolatzea. XVII. eta XVIII. mendeetakoa den dokumentazio
historiko multzo hau hiru ataletan bana daiteke: alde batetik, protokolo
notarialak deitutako idazkiak, urtez urte liburu desberdinetan bilduak eta
josiak daudenak; bestetik, gehienbat lehen instantziako auzi judizialak, orohar
espediente, autu, diligentzia, jakinarazpen eta argudioez osotuak; eta azkenik,
zenbait diru-kontu liburu edo kahierrak, bertan agertzen direlarik jabeak, zor
zieten zordunen izenak, dirukopuruak eta hainbat zehetasun. Protokolo
notarialei dagokienez, honela bana daitezke: 1613-1644 urteen tartean Zeberiori
eta Olabarrietari dagozkien sei urteko eskuidazkiak Juan Gesala Urraza eskribau
zeberioztarrak idatziak, eta Nerbioi ibarreko 1744 eta 1761ekokoak, Ugaoko Jose
Barañano Landa eskribauak idatziak.
Auzi
judizialen arloan, ia 40 bat auzi agertu dira, nagusiki lehen instantzian
jokatutakoak, hau da, Ugaoko Alkate-Epaile Ohikoaren aurrean; banaka batzuk
bigarren instantzian epaituak, alegia Bizkaiko Korregimenduko Auzitegian; eta
beste bi auzi, Valladolideko Erret-Kantzelaritzan. Azkenik, beste gatazka
batzuk, ordea, Calahorrako Gotzaitegiko Auzitegian epaituak izan ziren.
Horrez gain,
sei diru-kontu liburu eta zenbait paper solteren berri ere emango dugu. Dokumentazio
baliagarri honen zehetasunetan sartu aurretik, komeni da berau sortu zen
testuinguruneaz zeozer esatea; batetik, Olabarrietako elizatea, Zeberio harana
eta Ugao hiribilduaren arteko banaketa instituzional desberdindua eta
konplexua, eta bestetik, dokumentazioa aurkitu den Matxurrena baserriaren
kokapen historikoa, edota, eskritura eta diru-kontu hauek idatzi zituzten
egileen kronika laburra ematea.
2.
Dokumentazioaren testuingurunea
2.1. Hiru
erakundetze mota desberdin
1370.
hamarkadan, Ceberiano deitutako eskualdean
bizi ziren aitorren
semeek eta nekazariek, orduko
Bizkaiko
Juan I Jaunari Ugao auzo zeberioztarrean
hiribildu bat sortzea
proposatu zioten. 1375. urtean,
landa-ingurune baten Villanueva
de Miravalles gune
urbanoa ezartzen da, eta
horren lehen ondorioa Zeberio
haran geografiko berean,
bi esparru juridikoadministratibo
ezberdinduak sortzea izan zen:
Batetik,
aurretiaz erakundetua zegoen Olabarrieta
elizatea, edo partzialitate
infantzoia, Bizkaiko lur
lauean (Tierra Llana) kokatua,
Bizkaiko Foruaren bidez
arautua, eta Gernikako
Batzar Orokoretan 70. aulkia
ezertzen zena. Eta arlo
judizialean, Arratiako Foru-
Alkatearen
pean, eta ordura arteko egoera berean iraun
zuena. Eta orohar,
Zeberioko erreka handiak
zeharkatzen duen auzo aberatsez
(dorretxe, ola, errota)
osotua; Arezandiaga,
Arbildu, Santa Kurtze, Areiltza,
Sautuola,
Egia eta Gesala. Bizkaian "tierra llana"
kontzeptuak harresirik gabeko
lurra adierazten du, hau
da, hiribildu baten
jurisdizkio pean ez dagoena.
Eta
bestetik, Zeberio harana izen formala duen
antolaketa
politiko-administratiboa izango da. Beste
modu batera, Bizkaiko
Jaunarenak ziren lur eta
baserrietako nekazari zentsuariak
zeuden, Zeberion
bertan fisikoki bizitzen
jarraitu arren, gehien bat
Artanda-Mandoia
mendien maldetako auzoetan
kokatutako baserrietan, baina
hiribildu berrian
auzokidetu, zentsatu edo
fogeratu zirenak. Eta atal
judizialean, Ugaoko Alkatearen
jurisdikzio pean
ezarriak eta horren truke,
Olabarrietako Santo Tomas
elizaren ondasunak (bereziki
kortabasoak), gozatzeko
eta abadeak aurkezteko
eskubidea (hau da, patronatua),
berenganatuko dutenak. Hori dela
eta, XVI. menderako,
baserritar zentsuari hauek Patroi
Partzialitatean pean
erabat antolatuta agertuko
dira.
Beraz,
banaketa honen ondorioa, Ugaon hiribildua
sortu aurretik zegoen
egoera erabat aldatzea eta
korapilatzea izan zen. Espazio
fisiko berean erakunde
juridiko bakarra egotetik,
hiribildua sortu eta gero, hiru
eratako erakunde
administratibo-politikoa egotea
gertatu zen: batetik, Olabarrietako
elizatea (edo
infantzoi eremua), bestetik
Ugao hiribildua, eta azkenik,
Zeberio
harana (edo Patroi partzialitatea), bakoitzak
bere estatuto juridiko
propioa zuelarik. Eta horren
arabera, Fiel propioa,
batzarrak egiteko leku berezitua,
diru-kontu desberdinduak…
Jakina, egoera honek
zaildu eta konplejizatu
egin zituen hiru esparru hauen
arteko erlazioak eta
hiruron garapen historikoa eta
ekonomikoa. Beheko 1. taulan konplexutasun horren
adierazpen grafikoa.
1375
baino
lehen
Olabarrietako Santo Tomas
elizatea
(Comarca de Ceberiano)
Ugao toponimoa Zeberioko auzoari dagokio
1375-
1859
Miravalles hiribilduaren
jurisdikziopean
(lur harresiduna)
Olabarrieta
elizatea
(lur laua)
Eremu
urbanoa
Nekazari
zentsuariak
Landa-eremua
Bilauak Patroiak Infantzoiak
Ugao-
Miravalles
Zeberio
harana
Olabarrieta
elizatea
Alkatea Fiel Fiel
1860-
Gaur
Arte
Ugao-
Miravalles
hiribildua.
Alkatea.
Udalerri bakarra: Zeberio* eta
Olabarrieta. Alkatea.
* 1882. urtean, Zeberio haraneko 81 auzokidek Santo
Tomas Patroien Komunitatea sortu zuten, egun Santo
Tomas Elkargoa S.L. legez
erakundetua dagoena.
1. Taula.
Miravalles, Olabarrieta eta Zeberio
Esaterako,
horren adibideetariko bat, lehen
instantziako arazo legalak
konpontze aldera, patroiek
Ugaoko Alkate-Epailearen
aginpidera jotzen zuten,
honen jurisdikziopean
zeuden eta. Infantzoiek ordea,
elizatekoak izanik, Arratiako
Foru-Alkatearen
jurisdikziopera. Beste berba
batzuetan esanda, eremu
judiziala deitutako esparruan
ikusten dugu horren
jarduera zehatza, hau da,
zeberioztar patroien arazo
juridikoen lehen epailea Ugaoko
Alkatea izatea, eta
Olabarrietako
elizatearena berriz, Arratiako
Merindadeko
Foru-Alkatea.
2.2.
Eskuidazkien eskribau eta egileak
Areiltza
auzoan kokatua dagoen Matxurrena
deitutako baserriaren lehen
datu historikoak XVI.
mendearen hasierara garamatza,
eta baserri horren jabea
Juan
Martinez Areilza dela agertzen da- Baserri hau,
Ugao
hiribilduaren jurisdikzio pean zegoen, eta beraz,
haren fogerazioan agertzen
zaigu. Baina batez ere,
XVII.
mendetik hasi eta gaurdaino, oso zehatz jarrai
daiteke baserri honen
historia luzea, bertara 1602.
urtean ezkondu baitzen 43
urtez protokolo publikoak
idazten aritutako Zeberioko
Juan Gesala Urraza
eskribaua. Eta kasua da, Juan
Gesala hau eremu
infantzoian jaioa zela,
Gesalabekoa baserrian, eta
ezkonduz geroztik, Areiltza
auzoan kokatua agertuko
zaigu. 4. argazkian
Zeberioko Areiltza auzoa agertzen
zaigu, eta ezkerrean
Matxurrena baserria. Artikulu
honen funtsa Areiltzako
Matxurrena baserrian eta Juan
Gesala
eskribauak idatzitako hainbat dokumentu agertu
izanaren berri ematea da.
4. Argazkia:
Zeberioko Areiltza auzoa. 2004
Baserri
aberats honen historia birpasatzean, ikus
liteke, XIX. mendean jabe zen sendia ondare handia
eskuratuz joan zela, eta etxe
eranskiak edukitzeaz gain,
Zeberioko
hainbat baserri ere erosi zituela. Roke
Antolin eta
Juan Nikolas Tollara Mendibil, hurrenez
hurren, abade eta abokatu,
anaia bik, eragina izan zuten
Zeberion eta
Bizkaiko bigarren karlistadaren inguruan.
Baserri honen
historia ezagutu nahi duenak egilearen
liburura jo dezake (2006:
515-529).
XX.
mendearen bukaeran, errentadore bizi izan
direnek eskuratu ahal izan
dituzte Matxurrena
aziendaren etxaguntza
desberdinak. Gure kasuan,
Matxurrenako
dokumentazioa, bertan bizi den sendiko
Joseba
Zugazaga eta Aritz Zugazaga Lasa aita-semeak
emanikoa da.
5. argazkia:
Areiltzako Matxurrena baserria. 2004
Esku artean
darabilgun dokumentazio hau
Matxurrena
baserriarekin lotura eduki duten hiru
pertsonak idatzia izan da. Aipatutako
Juan Gesala
Urraza
eskribaua, Martin Urraza Arana olagizona eta
Jose
Barañano Landa eskribaua. Lehen biak,
Matxurrena
baserriko alabekin ezkondu ziren, hurrenez
hurren, Juan Gesala 1602. urtean, Marina Areilzarekin,
eta Martin berriz, 1710.
urtean, Maria Kruz Barañano
Kareagarekin,
eta beraz, biak ala biak, etxearen jabe
bihurtu zirenak.
Bestalde,
Ugaoko Barañano familiakoa eta eskribau
zen Jose Barañano Landa
eta Maria Uribarri Barañano
ezkontideen alaba Ana Maria
Barañano Uribarri, 1767.
urtean, ezkonduko da Juan
Martin Tollara Urraza
© Mendebalde
Kultura Alkartea, 2010 62
jabearekin. Berau ere
eskribaua, nahiz eta lanbidean
gutxi aritu. Hauxe da
dokumentazio hau baserrian
gordea eta aurkitua
izanaren arrazoia. Hurrengo 2.
taulan Matxurrena baserriak
XVI.-XIX. mendeen artean
izan duen jabetzaren
bilakera historikoa:
Matxurrena
baserriko lerro genealogikoa
Pedro
Martinez Areilza & Marina Areilza --------> Marina Areilza
Areilza & 1602.
Juan
Gesala Urraza, eskribau
[Gesalabk.]
Maria Ibanes
Gesala Areilza & 1631.
Iñigo
Barañano (Isasi) Ib. [Isasigoikoa]
Juan
Barañano Gesala.1635 & 1654. Maria Goti Amezola [Ametzolagoti]
.Pedro
Barañano Goti 1) & Margaritª Hernani Legin.1644 [Areil. Hernani] 2) &
Maria Kareaga Abendaño [Kareagakoa?]
Maria Kruz
Barañano Kareaga & 1710.
Martin
Urraza Arana [Uriondo
Urraza]
Ana Maria
Urraza Barañano.1715i & 1741. Patxi Tollara Ipiña.1709 [Zubialde Tollara]
Patxi Anton
Tollara Urraza.1743 & 1767. Ana Maria Barañano Uribarri [Ugaokoa]
Juan Martin Tollara
Barañano.1770 & 1800. Maria Mendibil Andikoetxea [Lemoa]
Pantxike
Tollara Mendibil.1810 & Pedro Etxebarria Beti
[Gesalagoikoa Inf.] Zubialde
Tollarena baserrian biziko dira:
Pedro
Etxebarria Tollara.1850 & Paskuala Ordeñanaza
Arana [Sald. Andikoetx.]
Ikurren esanahia
& ezkontza ikurra; aldameneko zenbakia ezkontza urtea.
Gurasoengandik seme-alabagainoko jarraipena
Bi abizen ondorengo zenbakia: jaiotza urtea; i: inguru (circa)
[ ] Matxurrenara ezkontzen
den kanpoko ezkontidearen baserria
2. Taula: Matxurrena
etxearen jabe historikoak
Ondoren,
agertzen dira XIX. eta XX. mendeetako
Matxurrenan
bizi izan diren sendiak. Alde batetik,
baserriaren beraren ugazabak,
XIX. mendearen
amaieran eta XX.ean, Zubialde
auzoko Tollarena
etxearen jabeak izanik ere,
hemen biziko zirenak. Eta
bestetik, maizterrak, azken
hauek 1963. urtean, jabe
bihurtuak. Hurrengo 3. taulan, Tollarena eta Matxurrena
baserrietan bizi izandakoak:
Zubialde Tollarenan Areiltza Matxurrenan maizter
Pedro Etxebarria Tollara.1850
Joakin Bengoa Etxebarria.1822
& Paskuala Ordeñanaza Arana & Antª Zurinaga
Yurrebaso.1830 [Saldarian Andikoetxea]
Pantxike Bengoa Zurinaga.1858
& Lontzo Bilbao.1859 (Urikoa)
Jn Felipe Etxebarria Ordeñana
Tomasa Bilbao Bengoa.1892
& Benita Abona Bidaurrazaga & Jenaro Lasa Abrisketa
Txomin Etxebarria Abona
& Maria Teresa Etxebarria H.
Antonio Lasa Bilbao.1923
& Santa Iturrizar Etxeb.1924
Nati Lasa Iturrizar Piedad
Lasa Iturrizar
& Joseba Zugazaga Villa & Txomin Navas
Aritz eta Asier Zugazarga
Lasa
Matxurrena baserrian bizi
dira
3. Taula:
XIX-XXI mendeetako sendien eskema Are gehiago, Martinek baserriari egungo izen
juridikoa emango dio, hau da, Martin Urraza honengandik eratorria litzateke Matx(i)urrena izena, jarraian, 4. taulan
garatzen den moduan: Martin Urraza Matxin Urraza Matxi Urrazena
Matxi-Urr(az)ena Matxurrena
4. Taula:
Matxurrena izenaren garapena
3.
Protokolo notarialak
Jakina da
dokumentazio notariala izendaketaren barruan era desberdinetako
eskuidazki-motak daudela. Eskuidazki horiek izen desberdinez ezagutzen dira,
eta bakoitzak hainbeste informazio desberdin eta barreiatu eskaintzen duenez,
pertsonen izenak, lekuen izenak, estamentu-klasea, diru-iturriak, jarduera
ekonomikoa, negozio mota, lanbide bati dagozkion objektu eta prozesuak,
gizarte-interesak, espazioaren banaketa, ez da erreza izaten
notario-eskuidazkien sailkapen adostua eratzea. Dokumentu horien izaera
juridikoa hain da zabala ezen ia hogei kategoria desberdin burutu baitaitezke.
3.1.
Protokolo notarialen ezaugarri formalak.
Eskuidazki
motak
Protokolo
notariala deitutako kontzeptua dokumentu
publiko multzo jakin baten
liburukiari dagokio. Gai edo
negozio baten inguruan
pertsona bi edo gehiagoren
artean adosturiko
eskuidazki-matriz bilduma da,
eskribau edo notarioaren
aurrean ezarria izan dena.
Administrazioaren
artxiboetan gordeta egon ohi dira
protokoloak, eta izaera publikoa
duten neurrian, alde
batetik, gutxienezko
ezaugarri eta elementu batzuk
izango ditu; eta bestetik,
protokoloen sailkapenaz esan,
era eta mota askotakoak agertzen zaizkigula.
Salmenta, 1963n
© Mendebalde
Kultura Alkartea, 2010 63
Protokoloen
ezaugarriei dagokienez, laburki esanda,
edozein protokolo edo
eskuidazki notarialen egitura
formala honako zortzi
elementu orokorrez osaturik
dago: 1) dokumentua idazten
den lekua (herria, auzoa
edota leku zehatza), eta
data; 2) eskribauaren izena eta
idazten denaren benekotasuna
frogatzeko lekukoen
aipamena. Ondoren, 3)
negozioaren izendapena edo
gaiaren identifikazioa, eta
4) partaide zuzenen izen,
deiturak, eta sarritan,
adina, egoera zibila, jatorria,
lanbidea eta bestelako
ezaugarri batzuk, bai idazkiaren
emaileak –pertsonalak ala
kolektiboak–, zein
hartzaileak –bat ala batzuk–.
Gero, 5) negozioaren
nondik norakoaren azalpen
zehatza dago, eta 6)
aurrekariak eta lege-aipamenak,
baldintza jakinak,
bakoitzaren obligazioak,
bermeak, eta beste hainbat atal
formal. Amaieran, 7)
batetik, partaideen eta lekukoen
izenak eta sinadura datoz;
sinadura alfabetaturik
zeudenek egiten zuten, eta
idazten ez zekitenek beste
lekuko batzuen bidez
adierazten zuten beren oniritzia.
Eta
bestetik, eta azkenik, 8) eskribauaren beraren
sinadura eta ikur berezia. 5.
taulan protokolo notarial
baten ohiko elementuen
eskema formala agertzen da.
5. Taula:
Protokolo notarialen egitura formala
Bestalde,
eskuidazki-mota edo nahi bada, pertsonen
arteko negozio eta gai
desberdinak daude, eta
hauetariko eskuidazki batzuen
azalpen laburra baino ez
dugu egingo:
ezkontza-kontratua, testamentua,
uzkuntza,
ondasun-lerrokapena, diru-zentsua,
ordainagiria, errentamendua,
admeteri- eta amuñeriakontratua,
lanbide-ikasketarako aparejamendua,
lankontratuak…
Ezkontza-kapitulazioa,
edo
beste era batez,
ezkontza-kontratua deitutako
dokumentuaz esan
dezagun Euskal Herrian, alde
batetik, lurraren eta
familiaren arteko lotura
baserria dela, eta bestetik,
baserriaren eta familiaren
arteko lotura, berriz,
tronkalitatea (Celaya: 1975, 42).
Bizkaiko Foruak (6.
taulan) araututako arloa
da, eta horrela, ondasunak ezin
dira familia batetik
irten, hau da, ezin dira sendienborretik
atera.
6. Taula:
Bizkaiko Forua
Ezkontza-kontratuetan
uztarkide bakoitzak daraman
ondasun aipamena guztiz
zehaztuta agertzen da, alde
batetik, baserriko jabeak
bere erro-ondasunak, zein
altzariak, animaliak,
objektuak, dirua eta gainerako
zorrak ezartzen ditu, eta
beste aldetik, baserrira
ezkontzen denak aurreko balio
horren trukean baliokide
den dotea eramaten du,
dirutan, zentsutan eta arrioan
erabat mugatua. Celaya
(1970: 637) egilearen arabera,
ezkontza burutu aurretiko
kapitulazioetan, aurrekoaz
gain, ezkontideen
gurasoek jartzen dituzte
ondasunekiko baldintzak:
gozamena, bakoitzaren
ekarpena, baserriaren aurka
dauden zorrak,
uzkuntzarako botere-trukaketak
eta dotearen
itzulketarako baldintzak.
6. Argazkia:
Etxasoko Uria baserria, egun salgai
Eskuidazki baten egitura
1. Lekua (auzoa eta herria) eta data
2. Eskribauaren izena, lekukoen azalpena
3. Negozioaren identifikazioa: kontratua,
testamentu, salmenta, ordainagiri…
4. Partaide zuzenen izenak, jatorri, auzo,
egoera zibila, lanbide,…
5. Negozioaren azalpen luzeagoa
6. Aurrekari legalak, baldintza jakinak,
bakoitzaren obligazioak, bermeak eta
beste hainbat atal formal
7. Lekukoen izenak eta hauen eta
partaideen sinadurak
8. Eskribauaren sinadura eta
ikurra
© Mendebalde
Kultura Alkartea, 2010 64
7. Taula:
Ezkontza-kontratuen eskema
Kanpotik
baserrira doan ezkontidea hilko balitz, edo
ondorengorik ez balego, eta hauek
izanik ere, hilko
balira, dotearen itzulketa
edo errebertsioa deitutako
ekintza eta dokumentua
egiten da. Hauxe da 1617ko
ezkontza-kontratua egin eta gero,
zenbait urtetara
gertatu zen kasua, Juan
Kastillo Telleria eta Pantxike
Arana
Aloaren artekoa. Hauek seme-alabak eduki
zituzten, baina bai ama, zein
haurrak hiltzerakoan,
dotearen itzulketa egin zen.
7. argazkian XVII.
mendeko ezkontza-kontratua
eskuidazkia. Eta jarraian,
1617ko
transkripzioa.
7. Argazkia:
Ezkontza-kontratuaren kopia. ZUA
------------------------
34
1617 Contrato entre Juan de Castillo y Francisca de Arana
En el lugar de Areylza que es en el Valle de Ceberio, a veinte días del mes de abril de mil y seiscientos y diez y siete años, en presencia de nos Juan Hernani de Areilza y Juan de Guesala escribanos del rey nuestro señor y testigos de yuso escritos, parecieron presentes de la una parte, Juan de Castillo de Texeria y Marina de Urraza su madre, viuda mujer que quedó de Martin de Castillo difunto, y de la otra, Martin de Altua de Arana y Catalina de Aloa viuda su madre, todos vecinos del dicho Valle, y dijeron que por cuanto al servicio de Dios Nuestro Señor estaba tratado matrimonio entre el dicho Juan de Castillo y Francisca de Arana hija y hermana de los dichos Martin de Arana y Catalina de Aloa. = Y porque las cargas del dicho matrimonio son grandes y para el sustento de ellos estaban conformes de hacer la donación y ofrecimiento de dote que de yuso será declarado. = Por ende, en cumplimiento de ello dijeron los dichos Juan de Castillo y Marina de Urraza que por esta carta en la forma que mejor haya lugar de derecho hacían e hicieron donación, cesión y renunciación cual de derecho más fuerte y firme sea, para ahora y siempre jamás/ de la casa y casería de Texeria del dicho Valle, sita/ y notoria en el dicho Valle con todos sus montes robre-/dales, castañales, manzanales, jarales y tierras de pan sembrar y todos los demás derechos y acciones/ a ellos y a la dicha su casa y casería pertenecientes/ para el dicho matrimonio de con la dicha Francisca de/ Arana mujer que será de dicho Juan de Castillo = … y luego los dichos Martin de Altua de Arana y Catalina de Aloa su madre … y dijeron que en equivalencia y remuneración de la sobre dicha donación ofrecían de dote a la dicha Francisca de Arana doscientos ducados en dinero más el arreo que yuso será declarado…".
[Matxurrena baserria. 1617. urtea.
Juan Gesala eskribaua. 34. fol.]
------------------------
Ezkontza-kapitulazioen eskema
Kanpoko
Baserriko Aita & Ama
zaharrak// Aita & Ama
Seme edo alaba gaztea & Kanpoko gizon-
Honek zera darama: andre gaztea
Beste honek
Baserria eta etxaguntzak: solo, zera darama:
baso, harizti, gaztanadi, berezi,
animalia, altzari, objetu, erropa…
Elizako aulki eta hilobia, eskubide,
akzio, ohore, sarrera, irteera… Aurrekoaren
patronazgoko fogera (Patroia) baliokidetza:
Baldintzak: - Gozamenaren ½ dirutan,
- Gurasoen hiletak zentsutan,
- Gurasoak elikatzea eta arreoa
- Etxeko zorra ordaindu
- Beste neba-arrebei
legitimak ematea
Besterik, ezkontide gazteen artean:
- Oinordeko izendatzeko elkarri boterea ematea
- Seme-alabarik ezean, dotearen itzulketa.
----------
Ezkontza-kontratuaren ikurrak: & ezkontza-lotura
bikotearen seme-alaba. / aportazioa
Ezkonduek
oinordekorik badute, testamentua deitutako tresna juridikoaren bidez
ziurtatzen dute lurra, baserria eta familiaren arteko lokarria, eta belaunaldiz
belaunaldiko iraupena bermatu asmoz, gaur arte iritsi da. Testamentua hiru
motatakoa izan daiteke:
elkarrenartekoa ("todopoderoso"),
hilburukoa, edo komisarioen bidez burutua. Testamentua egin gabeen kasuan
–gurasoren baten heriotza gertatu geroztik–, hamaika gatazka eta interpretazio
desberdin gauzatuko dira, eta aterabidea aurkituko da, auzitarako bidea hartuz,
harik eta epaileak ebazpena burutu arte. Honekin guztiarekin lotuta ondasunen
lerrokapen judiziala deitutako eskuidazkia dago, non norbere eremuko
Fielaren aurrean, hildakoak utzitako ondasunen zerrendaketa burutzen baita,
gero, oinordekoen artean banatu ahal izateko, edo dotearen itzulketa egiteko.
Ondoko
lerrootan, Areiltza auzoko Bengoetxea baserriaren jabe zen Martin Zabalak 1640.
urtean luzaturiko testamentua dugu.
1640 Testamento de Martin de Bengoechea. Pide ser enterrado en la tumba que tiene su caserío en la iglesia de Santo Tomás. Está casado con Ana Iturrate y tienen 3 hijos: Maria (26 años), a quien se le mandan 50 ducados, Martin (14 años), 10 ducados y Juan Zabala Bengoechea Iturrate (30 años). Nombra testamentaria a su esposa y heredero a su hijo Juan.
En el nombre de Dios amén. Sepan cuantos esta carta de testamento y
última y postrimera voluntad vieren como yo Martin de Zabala de
Bengoechea de Areylça, vecino del Valle de Ceberio, estando enfermo en cama, de
enfermedad que Nuestro Señor fue servido de me dar, aunque sano de mi juicio y
entendimiento cual Nuestro Señor me dio, y creyendo como creo en la santa fe
católica y en todo lo que fiel cristiano debe creer, temiéndome de la muerte
que es cosa natural a toda persona viviente, y deseando poner mi alma en
carrera de salvación, otorgo y conozco que hago y ordeno este mi testamento y
mandas en la forma y manera siguientes:
- Primeramente encomiendo mi alma a Dios nuestro señor que la crió y redimió por su preciosa sangre, y el cuerpo a la tierra para donde fue formado.
- Iten mando que cuando la voluntad de Dios nuestro señor fuere servido de me llevar de esta presente vida, que mi cuerpo sea sepultado en la Iglesia de Santo Tomas de Olabarrieta del dicho Valle en la sepultura de mi casa de Bengoechea de Areylça donde están enterrados los pasados de ella, donde mando se me hagan los cumplimientos de mi alma conforme a la calidad de mi persona y costumbre del lugar y se paguen de mis bienes…"
[Matxurrena baserria. 1632-X-9an.
Juan Gesala eskribaua.
Foliatu gabe]
----------------------------
Beste
dokumentu erabat klasikoa, diru-zentsua (escritura de censo)
deitutako idazkia da. Laburki esanda, diru-zentsua pertsona batek beste bati
diru bat aurreratzean datza, hartzaileak jarritako epe jakinean itzultzekotan,
eta urtero interes baten arabera, erreditoak ordaintzeko obligaziopean, alegia.
Egungo diru-mailegu legez ulertzen duguna da. Berme (hipoteka) legez, baserria
eta etxaguntzak jartzen dira. Zeberioko baserri guztiek, belaunaldiz
belaunaldi, diru prestatua erabili dute, eta ehundaka dira mota honetako
dokumentuak.
Horra
adibidea:
----------------------
1632 Censo que otorgó Pedro de Arteaga a
favor de Domingo de Ugalde
Sepan cuantos esta pública escritura de censo vieren como yo Pedro de Arteaga de Çuybarria vecino de este Valle de Ceverio, otorgo por esta carta que en la mejor forma que de derecho puedo y debo fundo y vendo a Domingo de Ugalde vecino de este Valle de Ceverio para él, para sus hijos y herederos y para quien de él o de ellos tuviere título en cualquier manera, once reales de censo y renta en cada un año puestos y pagados a mi costa y misión en su casa y poder en este dicho Valle de Ceverio, y la primera paga será de/ hoy día de la fecha de esta carta en un año cumplido, que será a los veinte y un días del mes de marco del año primero venidero de mil y seiscientos y treinta y tres años, y de allí en adelante en cada un año sucesivamente por el dicho día sin otro placo alguno, so pena de los dar y pagar con más las costas que su cobranza se le siguieren y recrecieren, los cuales dichos once reales de censo y renta en cada un año le vendo al dicho Domingo de Ugalde por precio y cuantía de veinte ducados de once reales cada uno que le debo al susodicho…
…y lo fundo y constituyo sobre mi persona y bienes muebles y raíces, derechos y acciones, habidos y por haber, y especial y señaladamente sobre mi casa y casería de Çuybarria de este dicho Valle y sobre todos sus pertenecidos y foguera a ella perteneciente en el patronazgo de Olavarrieta, y todos ellos los hipoteco para la paga y seguridad de este dicho censo…
[Matxurrena baserria. 1632-II-21.
Juan Gesala eskribaua.
Foliatu gabe.]
-------------------------------
Diru-zentsua
delako eskuidazkiaren alboan, ordainagiria deitutako dokumentua dago,
gaztelaniazko "carta de pago", hau da, hartzekodun batek zordunari
zor dion dirua eman diola adierazten duen dokumentua. Eta A. Anguloren iritziz,
ziurtasun tresna idatzia da (1996, 45). 5. puntuan agertuko den moduan,
Matxurrena baserriko protokoloetan hainbat ordainagiriren ereduak agertzen
zaizkigu, oro har, hiru esparru hauetan erabiliak: sorturiko zentsu zaharra,
zein ezkontza-dotearen ordainketan, nahiz baserriko legitimen dirua hartzean.
Hurrengo adibidean, Etxebarri Aldañano baserriaren jabeak 1613.an,
ordainagiria ematen dio Orbetzu Nagusiko ugazabari.
------------------------- 126
En el lugar de Olavarrieta que es en el Valle de Ceverio, a veinte y un días el mes de septiembre de mil y seiscientos y trece años ante mí el infraescrito escribano y testigos, Pedro de Barañano de Echevarri que presente estaba vecino del dicho Valle, dio carta de pago y de liberación para/ ahora y siempre jamás a Juan Hernani de Horbeçua vecino del dicho Valle que así bien estaba/ presente, de los siete ducados que le debía en vir-/tud de escritura que pasó ante mí el escribano de los/ cuales se dio por contento y pagado a toda/ su voluntad por los haber recibido antes de/ ahora realmente, y confesó que sobre siendo necesario en razón de la paga de los dichos/ siete ducados…
[Matxurrena baserria. 1613. urtea.
Juan Gesala eskribaua. 126. fol.]
-----------------------------
Errentamendua
deitutako
eskuidazkiak ere protokolo notarial multzoa osotzen du. Dokumentu honetan,
denbora jakin baterako ondasun bat baserria, lurra, ola edo errota alokairuan
uzten da, urteroko errenta baten truke. Porres (1996, 53) egilearen arabera,
agiri hauetatik nekazaritza bizitzaren atal ugari ukitzen duten heinean atera
daitekeen informazioaren garrantzia, ondoko honetan datza: talde
sozioekonomikoaren osaketa eta jokaera, nekazaritza lanaren zikloak,
landaketa-motak, ordaintzeko moduak, eta era horretan, aspaldiko eta eguneroko
bizitza materialaren berreraiketa egiteko laguntzen du. Bestalde, animalien
errentamendu-sistemari, hau da, alokairuan erabilitako kontratu-motari admeteria
(abelburu nagusiak) eta amuñeria (abelburu txikiak) deitzen zaie.
Sistema honetan animalien jabeak hartzailearen eskuetan abelburu kopuru jakin
bat jartzen du, erdi irabazian eta erdi galeran, "a media ganancia y
pérdida", behin peritoen bidez ebaluatuak izan eta gero. Hartzaileak bere
burua behartzen du abelburuok (8.argazkia) bere baserrian gorde eta hazteko
zenbait urtetan.
---------------------
En el lugar de Olavarrieta que es en el Valle de Ceverio, a seis días del mes de enero de mil y seiscientos y diez y siete años, en presencia de mi Juan de Guesala escribano del Rey nuestro señor y testigos, Felipe de Eguia de Echaso vecino del dicho Valle que presente estaba conoció y confesó haber recibido a media ganancia de Dña. Catalina de Anunçibay y Zuybarria viuda, mujer que quedó de San Pedro de Hernani, vecina del dicho Valle, ocho cabezas de vacas mayores y menores que habían sido apreciadas en cuarenta y dos ducados por hombres buenos nombrados por las partes, las cuales recibía a medias a riesgo de los dos, y a las traer en su casa y casería de Goti de Echaso, por tiempo y espacio de seis años que corren de la fecha y otorgamiento de esta carta…
[Matxurrena baserria. 1617. urtea.
Juan Gesala eskribaua. 3. fol.]
------------------------------
8. Argazkia:
Uriondoko basabehiak larre librean
Beste
eskuidazki bi lanbide-ikasketarako kontratua eta aparejamendu-kontratua
deitutako dokumentuak dira. Hauetan, besteak beste, bi aldeen arteko
obligazioak idatziz ezartzen dira, bai lanbide bat irakasteko eta maisuari
laguntzeko, zein lanbide jakin baten ofizial batek maisuari delako eginkizun
eta funtzioetan laguntzeko. Esandakoa kontuan hartuta, ikus ondoko 8. taulan protokolo notarialen zenbait dokumenturen izenak:
8. Taula:
Protokoloen eskuidazki mota ugari
3.2. Matxurrena
baserrian aurkituriko
protokolo notarialak
Gatozen
bada, Matxurrena baserrian agerturiko protokolo notarial gaia zehaztera.
Hurrengo 9. taulan, dokumentu horien urtea, idatzi
duen eskribaua, folio kopurua eta egoera fisikoaren zertzeladak baino ez dira
agertzen.
Protokolo notarialak dira
ondoko eskudazki-matriz hauen bilduma
- Ezkontza-kapitulazioak
- Testamentu eta uzkuntzak
- Ondasunen lerrokapen juridikoa
- Diru-zentsuak edo maileguak
- Botere-luzapena
- Enkante eta erremate publikoak
- Lanbiderako ikasketa-kontratuak
- Lan-hitzarmenak
- Salerosketa-eragiketak
- Admeteria-, amuñeria-kontratuak
- Elkarte-sortzapena
- Auzokideen arteko diru-banaketa
- Abade-benefiziatuen aukeraketak
- Diru-obligazioak eta fidantzak
- Ezkontzaz kanpoko zenbait agiri
- Zenbait auzitarako konpultsak
- …
Urtea Eskribaua Fol. Egoera fisikoa
1613 Juan
Gesala 144 Gaizki. 28tik 115-
ra goialdetik janda
1617 Juan
Gesala 87 Ona
1623 Juan
Gesala 88 Txarra. Lehen 21
folio: azpitik janda
1632 Juan
Gesala 101 Txarra
1640 Juan Gesala
165 Erdizka. Lehen 18
fol.: tinta
transpas.
1644 Juan
Gesala 185 Ona
1744 J.
Barañano 200 Ona. Tarteko folioak
falta 20, 43…
1761 J.
Barañano 185 Hezetasunez.
Tarteko
folioak
falta
9. Taula: Matxurrenako protokoloak zifratan
Karp. Urtea Eskribaua Folioak
7
1612
1613
1614
1615
1616
1617
1617
J. H. Areilza./J. Gesala
Juan Gesala Urraza
Juan Gesala Urraza
Juan Gesala Urraza
Juan Gesala Urraza
Juan Gesala Urraza
Juan Gesala Urraza
50
144
118
79
60
39
87
8
1618
1619
1620
Juan Gesala Urraza
Juan Gesala Urraza
Juan Gesala Urraza
64
76
57+41
9
1623
1623
1624
1625
1626
Juan Gesala Urraza
Juan Gesala Urraza
Juan Gesala Urraza
Juan Gesala Urraza
Juan Gesala Urraza
88
Legajo
98
41
Legajo
10
1627
1628
1629
1630
Juan Gesala Urraza
Juan Gesala Urraza
Juan Gesala Urraza
Juan Gesala Urraza
90
156
119
11
1632
1633
1635
Juan Gesala Urraza
Juan Gesala Urraza
Juan Gesala Urraza
101
178
178
12
1636
1638
1639
1640
1641
Juan Gesala Urraza
Juan Gesala Urraza
Juan Gesala Urraza
Juan Gesala Urraza
Juan Gesala Urraza
101
164
165
156
13
1642
1643
1644
1647
1649
1650
Juan Gesala Urraza
Juan Gesala Urraza
Juan Gesala Urraza
Juan Gesala Urraza
Juan Gesala Urraza
Juan Gesala Urraza
187
200
185
145
94
149
15
1652
1653
1654
1655
Juan Gesala Urraza
Juan Gesala Urraza
Juan Gesala Urraza
Juan Gesala Urraza
122
78
84
18
10. Taula:
Juan Gesala eskribauaren protokoloak
Juan Gesala
eskribauaren protokolo hauek Zeberioko Udal Artxiboan (ZUA) bereziki falta direnen
artean kokatu behar ditugu, hurrengo laukian zehazten dugun moduan. Horra ba,
10. taulan adierazten da
ZUAn dauden
karpeten zenbakia eta Juan Gesala Urraza eskribauaren prokokolo zahar eta
berriek (beltziturik) bete beharko luketen lekua, eta hauen taiuketa.
Taula
honetan dagoen protokolo ilada ikusita, Juan Gesala Urraza eskribau-lanbidean
aritutako tartegunean, 1612tik hasita 1655 urterarte, hau da, 43 urte
posibletik 33 urteko protokoloak daudela esan liteke, eta bederatzi hauek falta
direla: 1621, 1622, 1631, 1634, 1637, 1645,
1646, 1648
eta 1651. Ea beste nonbaiten agertzen diren!
Orokortasunetan
aritu eta gero, joan gaitezen protokoloen edukira, edo horien mamira. Juan
Gesala eskribauak idatzitako 1613, 1617, 1623, 1632. 1640 eta 1644 urteetako
protokolo hauen laburpena daukagu hirugarren puntuan, hau da, ia 350
dokumentuen identifikazio-fitxa. Horrela, XVII. mendeko
lehen erdiaren nekazaritza eremuko komunitate bateko ikuspegi orokorragoa
edukitzeko aukera izango dugu. Eta horrez gain, jarraian, bospasei arazo edo
negozio pribatu eta publiko desberdinen sintesia garatuagoa eskaintzen da.
Giza-komunitatea, erabat euskalduna zen, euskara baino hitz egiten ez zekiena,
salbuespenak salbuespen eskribau, abade, mediku… Baina dokumentazio hau guztia gaztelaniaz
idatzita dago. Eta laburtu eta euskaratu behar izan dugu. Horra ba 11. taulan sei gai desberdinen zerrenda: errentamendua,
salmenta, diru-kontuak, urreztaketa kontratua, erremate publikoa eta
lan-kontratua.
1613, Sto. Tomas behitaldearen errentamendua
1617, Sautuolako Burgoa baserriaren salmenta
1632, Juan Beti Fielaren diru-kontuen zehazketa
1632, Andramari erretaulako santuen urreztaketa
1640, Herri-basoen egurraren enkantea publikoa
1640, Eskola-maisuarekin
lan-kontratua
11. Taula:
Jarraian garatzeko protokoloak
- 1613ko
apirilaren 21ean. Olabarrietako Santo Tomas fabrikaren behitaldearen
errentamendua. Juan Goti
Uriondo eta Juan
Arana Ereñoza patroien partzialitateko bi maiordomo zibilen
ardurapean, errendamendurako enkante publikoa egitea agintzen da, eta ohiko
hiru deialdi publikoak egiten ditu eskribauak. Eta jarraian, behitaldearen
errendamendua betetzeko zortzi baldintza zehatz ezartzen dira, garrantzitsuenak
hauek direlarik:
1. Errentatzaileak
San Juan inguruan, eskuratuko ditu 129 abelburu handi eta txiki, eta zezena.
Kontratua hiru urterako izango da.
2. Ezin
dezake inolaz ere abelbururik saldu.
4.
Behitaldea hartu zein uzterakoan, abelburuen adina zehaztuko da, eta galerarik
egonik, errentatzaileak ordezko abereak jarriko ditu, eta hobekuntzak baleude,
dirutan ordainduko zaio.
5. Arrabako
heziak jartzea errentatzailearen kontura izatea eta txabola konpontzea Elizaren
ardurapean.
6. Ez
errentatzaileak ez eta artzainek, ez moztea Elizak dituen kortabasoetako
zuhaitzik, ez bada sua egiteko edo txabola eta heziak konpontzeko.
7.
Errentatzaileak diru-fidantzak aurkeztea. Horrela, enkante publikoa burutzeko
kandela bat piztu bazen ere, ez zen inor aurkeztu (65a-66i fol.).
Horrela, apirilaren
26an, bi maiordomoek Orozko haraneko Olarte elizateko auzokide den Txomin
Gotxirekin hitzartzen dute, honek urte beterako behitaldea har dezan, 46
dukatetan (97. fol.).
- 1617ko
abuztuaren 1ean. Sautuola auzoan eta Juan Gesala eskribauaren lekukotasun pean,
Juan Urizar
defuntuaren alarguna den Pantxike
Ugartek Sautuola auzoko etxe bateko bere zatia [Burgoa deituko
dena], ortua eta sagastia saltzen dizkie Juan
Burgoa sastre eta Maria
Perez Goti ezkontideei, eta ondasun horien mugarriak publikoak,
ezagunak eta nabarmenak dira. Prezioa 400 errealetakoa da (errealeko 30
marabeditan), horrela ebaluatu baitzuen Areatzako Pedro Arteaga arotz-maisuak.
Lekuko legez, Antonio Gesala, Martin Goti sastrea eta Pedro Arteaga Agirre
auzokideak dira (59a-60i fol.).
- 1632:
Urtarrilaren 2an. Auzokide patroi batzuen aurrean, 1631. urtean,
Patxi Beti Olazar
Fiel izan zenak iazko diru-kontuak aurkezten ditu. Denetara zortzi folio
idatzirik agertzen dira, eta hemen gastu batzuen aipamena besterik ez dugu
egingo. Karguen artean, esaterako, Juan Bengoetxeak diru-banaketa baten
batutako 30 dukat, hiru erreal patroi partzialitateko auzokideko (edo 330
erreal). Eta beste banaketa baten Juan
Idirinek batutako 40 dukat, lau erreal auzokideko (440 erreal).
Bestetik, deskargu edo gastuen artean zera agertzen da: otsoak harrapatu
zutenei erreal batzuk aldi desberdinetan; soldaduak Bilbora joan eta itsasoratu
zirelako beste erreal batzuk; hamar erreal hilobietarako karea ordaintzeko;
Olabarrietako abadeen eskubideak zirela eta, 12 dukat; lau dukat Martin Orbezu
abadeari laino bat bedeinkatzegatik; Zuibarriko zubia konpontzeko lau erreal
eta hamar kaltzadetarako. Orotara, kargoetan 1.102 erreal,
eta deskargoetan edo gastuetan ostera, 2.511 erreal.
- 1632ko uztailaren
2an. Gai hau Zeberioganeko Andramariko erretaula urreztatzeko kontratua
dugu. Alde batetik, Txomin
Ugalde Andramari ermitaren maiordomo zibila dena, eta bestetik,
Aiara haraneko Menagaraiko auzokide den Juan Arana margolaria, eta alde biek
adosten dute Andramariko erretaulan agertzen diren ondoko historia hauek
margoztea eta urreztatzea. Amabirjinaren erretaulan, jaiotza eta erregeen
gurtzea.
Bestetik,
Juan, Maria eta Kristo; gero, Kristoren oinak, eta pasioan dauden bi aingeru;
Amabirjinaren
koroatzea; Amabirjinaren
agurra; Amabirjinaren aurkezpena; Espiritu Santuaren etorrera; Errosarioaren
ezarpena; Amabirjina, Santo Domingo eta Sienako Santa Katalina.
Erretaularen
ebangelioaren aldean historia hauek:
San Pedro,
San Pablo, San Franzisko, San Antonio, San Llorente, San Bizente, San Esteban,
Santo Domingo, San Juan ebangelista… Eta epistolaren aldean, San Migelen
historia. Eta hori dena moldurak urreztatuz eta lanbideari dagozkion atalak
landuz "doraduras,
estofaduras, pinturas, encarnaciones y todo lo demás".
Amaiera
data, urte horretako iraileko Amabirjinaren eguna jartzen da. Alde biek, lan
honen kosto-dirua arloko arte-maisuek tasatuko luketenaren arabera ordaintzea
adosten dute. Urriaren 18an, Juan Aranak 2.000 errealeko ordainagiria ematen dio
Txomin Ugalderi.
- 1640ko
otsailaren 5ean. Pedro Barañano eta Pedro Urigibel maiordomo zibilen
ardurapean, herri-basoetako egur-kargen enkante publikoa egitek hiru deialdiak
egiten dira. Zeberioko Helbarren eta Hergoien bi eremuak banandurik, baso
bakoitzean dagoen egurkargak zehazten dira. Zeberioko Helbarren eremuari
dagokionez:
- Erniaga
lekuan, Idirinen ondoan, 60 karga
-
Uriondolarran, 20 karga
-
Sasadurraga kortabasoaren ondoan, 40 karga
-
Kortabarrietan, 40 karga
-
"Junto a la esquina del agua", 150 karga
- Azpitarte
lekuan, 200 karga
-
"Iten, en Querexminaga", 20 karga
-
Zurrunzuaga lekuan, Ertzila aldera, 40 karga
-
Zulagortan, Goiaren gaztainadiaren ondoan, 24
-
Aztuibaltzan, 200 karga gutxi gora-behera
Eta
bestetik, Hergoiengo basoetan:
- Mozollotegi
lekuan, 60 egur-karga
-
Eskiñezabalen, 100 karga
-
Pagatzazabal tokian, 200 karga
- Urteagako
telleriaren ondoan, 30 karga
- Berdegorta
gainean, 30 karga
Eta kandela
piztuta, Pedro Idirin Goikoa gazteak Erniagako karga bakoitzeko 52 marabedi opatu
zituelarik, horrenbestez kandela amatatu egin zen, eta postura beretzat izan
zen. Beste kargetarako pujatuzutenak izan ziren Juan Garzia Sautuola, Pedro
Barañano eta Martin Arestui Artiñano.
- Eta 1640ko
abenduaren 12an. Patxi Urteaga eta Iñigo Barañano Isasi, hurrenez hurren Fiel
infantzoia eta patroia, biek Arabako Trespuentes (Iruñea) herriko Andres
González Vallejo eskola-maisua kontratatzen dute bi urterako. Eskola legez,
ospitalean dagoen gela bat eta ohe bat ematea agintzen da. Eta soldatari dagokionez,
batetik, Martin Ugaldek sortutako Erruki Obraren arabera bertako patroia
ematera behartuta dagoen dirua, eta bestetik, ikasleek hilabetero zera emango
diote: irakurtzen ari direnek erreal bat, eta idazten eta zenbatzen ari
direnek, 2 erreal. Horrez gain, ohitura den neurrian,
ume bakoitzak larunbatero ogitalo bat. Andres maisuak ohikoa zena irakatsiko
du.
4. Zortzi
urteen protokoloen laburpena
Esana dugu
protokolo eta dokumentu hauek Zeberio herria osotu duen komunitateari buruzko
informazio historiko bariatua eskaintzen digutela. Orohar, Zeberiori zuzenean
dagozkion protokoloak kontuan hartuta, sei urte hauetako bildumak laburbiltzen
du Zeberioko XVII. mendearen lehen erdian zegoen
bizimodua, batez ere, sendiaren eta lanaren bi munduen inguruko bizitza mota.
Hau da, ia 350 idazki hauetan islaturiko garai hortako gai eta negozio
nabarmenenak eta ugarienak hiru eremuren inguruan murgilduko direla esan
daiteke:
1.
Baserriaren inguruan babestutako familia tronkala eta nekazaritza jarduera,
ustiaketa, eta iraupena, bereziki ezkontza-kontratu, uzkuntza eta testamentuen
bidez bermatua eta frogatua.
2. Olaren
funtzionamendua garatzeko operazio desberdinak (ikatz eta mea eskuratu, burdin
landua entregatu, lan-kontratu desberdinak, matxuren konponketak, garraiogintza…).
3.
Salerosketa, admeteria, errentamendu eta mailegu munduei dagokien eremuan.
Zehatz dezagun honelako atal bakoitza.
Baserriaren
atala. Protololo hauetan etengabe agertzen dira Zeberioko baserri eta jabeei buruzko
datu interesgarriak. Ondorengo orriotan, beltzez seinalaturiko toponimoak
funtsezkoak dira baserrien izen historikoa identifikatzeko. Zenbait kasutan,
familiaren jatorrizko abizena izen horietan dago. Beste berba batzuetan,
protokolo hauetan espazialki Zeberio herria banatzen den hiru eremu
geografikoak kontuan hartuz, Hergoien, Ertain aldea eta Helbarren, edo nahiago
bada, herrian zehar barreiaturiko 25 auzoetako baserri guztien izenak eta
jarduera desberdinak behin eta berriro aipatuta datoz. Eta baserri horietan
bizi diren norbanakoen izenabizenak identifika daitezke, eta zeintzu negoziotan
sartuta zeuden ere bai, izan ere, aipatutako eskuidazki horiek
(ezkontza-kontratua, testamentu, diru-zentsuak) baserria eta familia zuzenki
ikutzen dituzte. Datu eta pieza guztien bilduman eta josturan berreraiki egin
daiteke Zeberioko laurehun eta piku urtetik gaurdainoko baserriaren kronika
indibidualizatua, hau da, baserri bakoitzaren esperientzia soziohistorikoa.
Olagintza
esparrua aztertuz, kontuan hartu behar dugu, orduko Zeberio haran geografiko
berean, edo Olabarrieta elizatean, zazpi ola eta hainbat errota martxa bizian
funtzionatzen ari zirela. Zazpi olok, goitik hasita Ugaorako bidean hauek dira:
Olabarri(eta), Zubibarria, Sautuola, Areiltzako
Olabarri, Santa Kruz, Arbildu eta Arezandiaga. Matxurrena baserriko protokoloek
olen inguruan mugitzen zen mundu konplexu eta aberatsaren isla utzi digute. Ez
zen gutxi ola batek eskatzen zuen horniketa aseezina: basoetan egurra
ziurtatzea, negurako egur-ikatza eskuratzea, horretarako besolana (bracería)
bermatzea, eta berau zein burdin-mea olara garraiatzea, oletako ofizial
kualifikatu desberdinak kontratatzea. Eta landutako produktua, burdin-kintal
sotila zein platinatua Bilboko errenterian saltzea eta uztea.
Azkenik,
olaren zatien errentamendua, urteroko diru-kontuen zuriketa eta ohiko matxuren
konponketa. Jarduera honek guztiak etengabeko konpromisuak, obligazioak,
ordainketak eta azken finean, eskuidazkiak eskatzen zituen. Horixe da ondoko
orriotan ikus daitekeena. Protokolo hauen bidez ikus daitekeena da baita
komunitatearen hirugarren atala esan duguna, alegia, merkataritzaren,
diru-maileguen edo diru-zentsuen eta ordainketen mundua, eta era desberdinetako
errentamenduak. Hasteko esan, dena erosi zein saldu daitekeela. Baserria bera,
solo eta baso, edo elizako hilobia bera, baina jakina, aurretiaz deialdi
tronkalak bermatuta egonik. Baserriko basoetan zegoen egurra
"montazgoa" ere saldu egiten zen egur-ikatza egiteko.
XVII.
mendearen hasieran bizi-bizirik zegoen abelburu desberdinen merkatua, batez
ere, zaldi eta mandoak, baina bai eta idi, ardi eta ahuntzak ere eta mundu
honek olagintzarekin lotura du: ikatza eta mea garraioketarako zamariak,
hauspoak egiteko animalien larruak saltzea, zein zahagiak ardotarako… Eta
herri-basoen egurra enkante eta erremate publikoan ateratzea, denen aurrean,
kandela bat piztuz eta amatatu arte posturak egitea onartzen zen sistema.
Salerosketaz gain, gure komunitatean ohikoa zen errendamendu sistema ere.
Baserria, soloren bat, fogera, eta olaren ur zatiak, ikaztegi, meategi eta
erreminten alokairua, abelburuak erdi-irabazi eta erdi galeran hartzea,
abelburuak errentamenduan ematea… Eta honi lotua, informazio historiko ugari
ematen duen diruzentsuen sortzapenak dauzkagu. Dakigun bezala, maileguak
suposatzen zuen diruren bat eskuratu asmoz, norbere zein bermariaren baserria
eta etxaguntza guztien hipoteka burutzea. Ugari dira era hontako dokumentuak.
Hiru esparru
beraz, baserria, olagintza eta salerosketa. Ondoko laburpenak hiru esparru
hauetaz gain, beste gai batzuekiko ere dokumentazioaren berri laburra emango
dugu. Bertan, erabilitako notazioak zera esan nahi du: beltzez, Zeberioko
baserri baten izena identifikatzeko; azpimarratua, protokolo, gai edo negozio
mota adierazteko; azkenik, [ ] ikurren bidez adierazten dokumentazioan ez
datorren informazio gehigarria. Horra ba, Zeberio haraneko Matxurrena baserrian
aurkituriko protokolo edo eskuidazki guztiak, modu laburrean aurkeztuak, hala
beharrez.
4.1. 1613ko protokoloen laburpena
Juan Gesala
Urraza eskribaua. 144 folio; zenbatuta daude. Lehen 28 folioak oso gaizki.
- 16. fol.
eta hurrengoak. Martin
Perez Leginetxek boterea ematen die Menzia Santa Kruzi
eta Madrilen bizi den Patxi Fuika Ladron de Zegamari, hauek Iñigo Santa Kruz
idazkari defuntuaren heredentzia kobratu ahal izateko. Indietako Potosin dauden
milekada dukatetako zentsuak agertzen dira.
- 24. fol.
1613. urtea. Barbatxaoko Uriarte baserrian, Pedro Uriarte Sautuaren
eta Maria Saez Urizarren
arteko ezkontza-kontratua burutzen da. Alde batetik, Martin Uriarte eta Maria
Ibanes Sautua ezkontideek Pedro semeari dotetzat zera ematen diote: Uriarte baserria
eta etxaguntza guztiak, gozamenaren erdia eurentzat gordez. Eta beste aldetik,
Juan Urizar aita eta Juan semea, biek Maria Saez alaba-arrebari dotetzat 200
dukat dirutan eta arreoa ematen dizkiote. Lekukoak Martin Ipiña batxilerra,
Pedro Goti abadea, Martin Perez Leginetxe, Martin Ugalde eta Pedro Torrezar
dira.
- 26i. fol. Juan Burgoak Juan Areilza Urrazaren aurka sartua zuen
salaketa eta kereila erretiratzen ditu, honek lapurraren seme deitu ziolako,
eta diruaren truke ez du aurrera egingo.
- 28. fol.
Zeberioko zenbait auzokidek eta tartean, Martin Perez Leginetxe, Santa
Kurtze etxedorreko jabeak, eskatzen dute Areiltza auzoko harrizko zubitik
hasita eta Hergoien aldera dauden egurbide-basoen finkapena. Aurretiaz,
badirudi auziren bat egon zela Korreximenduaren aurrean.
- 29. fol. Juan Bezurten Ezkerra zordun nagusia, eta Martin
Artiano Torre bermari legez, biek elkarrekin Martin Altuaranari zaldi bat
erosten diote, irendu gabea eta arneseria guztia.
- 31. fol.
Alde batetik, Urkitzeko Martin Urkizak, eta bestetik, Zubialden bizi den
Maria Jauregik desadostasuna dute, Jeronimo deitutako bi urteko seme komun
baten inguruan, honen heziketaz eta Mariaren birgintasun garbiketaz. Alde biak
adostasunera iritsita, Martinek 30 dukat ordainduko dizkio aipatu Maria
Jauregiri.
- 33. fol.
Olabarrietako Santo Tomas fabrikako Juan Beti Olalzar eta Martin Arana Uriondo 1612. urtean egon zireneko bi maiordomoek, 1611. urtean kargu bera izandako Juan Zabala mazukari eta Martin
Ipiña Amezola, biei diru-kontuen ordainagiria ematen diete.
- 34. fol.
Martin Hereño eta Marina Tollara Nafarrondo ezkontideek, Olatzar auzoko Tollara
baserriko legitimak direla eta, 109 dukateko ordainagiria ematen diote Juan
Tollara Nafarrondo defuntuaren alarguna den Maria Saez Urraza.
- 36. fol. Elorriaga
baserriak zituen lur hipotekatuak direla eta, Martin Perez Leginetxek solo batzuk
40 dukatetan saltzen dizkie Maria Saez Barrenetxe eta Pedro Larrea Elorriaga
ama-semeei. Eta 38. folioan, aurrekoaren jarraipena
dago. Martin Larrea Elorriaga defuntuaren alarguna den Maria Saez Barrenetxe
eta Pedro Larrea Barrenetxe semeak, biek elkarrekin diru-zentsua sortzen dute,
urtero bi dukateko interesean, Martin Perez Leginetxeren alde, eta horretarako Elorriaga baserria eta
etxaguntza guztiak hipotekatzen dituzte.
- 40. fol. Pedro Barañano Etxebarri semeak eta Marina Arteaga amak
Juan Hernani Orbezuri hiru zaldiko eta zekor batzuk erdi-irabazi eta galeran
haziak izateko utziak zizkioten. Baina honek moxalak galdu omen dituenez, haiek
auzia jartzen diote Bizkaiko Korreximenduaren Auzitegian. Bitartean, bakearen
aldeko herriko pertsona nagusi batzuk tartekatzen dira, eta haien arteko
desadostasuna bideratzen dute: Juan Hernanik 13 dukat depositotzat utzi behar
ditu.
- 42. fol.
Otsailaren 10ean. Olabarrietako Santo Tomas fabrikako maiordomo diren Juan Goti
Uriondo eta Juan Arana Ereñoza, biek Arbilduko kortabasoaren egurra enkante
publikoan ateratzen dute. Posturak egiten dituztenak Juan Larrea, Juan Goti
Amezola eta Martin Perez Leginetxe dira.
- 44. fol. Ana Ipiñaren testamentua. Martin Uriarteren emaztea da,
eta Ereñotza bere baserriak Santo Tomas elizan duen hilobian lurperatua
izatea agintzen du. Seme-alabak Maria Perez, Marina eta Juan (Uriarte Ipiña)
Ereñoza dira, baina oraingoz ez du nahi oinordekorik aukeratu. Beraz,
testamentari legez Martin Ipiña neba eta Patxi Uriarte senarra izendatzen ditu.
Juan semeari 400 erreal estudiotarako agintzen dizkio.
- 46. fol.
Martin (Sautuola) Urigibelen testamentua. Marina Urigibelegaz ezkonduta dago,
eta adin gitxiko hiru seme-alaba dauzkate. Barbatxaoko Urigibel baserrian
bizi dira. Beraz, emazteari boterea ematen dio Pedro Sautuola Urigibel semea
oinordeko izendatzeko, eta Katalina eta Maria alabei, bakoitzari 60 dukat
ematea agintzen du. Marina emaztea Juan Urigibelen alaba da.
- 48. fol. 1613ko
martxoaren 10ean. Zeberioko auzokide infantzoiek batzarra egiten dute boterea
luzatzeko asmoz. Bertaratuak, besteak beste, hauek dira: Juan Hernani Arbildu
nagusia, Martin Perez Leginetxe, Martin Ugalde Santa Kruz, Juan Hernani Areilza
gaztea, Juan Areilza, Pedro Rekalde, Joan Hernani Areilza nagusia, Joan
Iturrate, Martin Zabala Bengoa, Santorum Arbildu, Pedro Artiano, Mateo Artiano,
Martin Arestui, Juan Arextui, Martin Hereñoza, Juan Urigibel, Hurtuño Arteaga, Iñigo Arandia,
Martin Arandia, Martin Ariz, Joan Tollara, Martin Egia, Pedro Sautua, Joan
Gesala eta beste auzokide asko, luzatzeagatik jartzen ez direnak. Eta esan
zuten Gernikako zuhaitz pean Batzar Orokorra deituta zegoela eta bertara
joateko boterea ematen diote eskribau den Juan Hernani Areilza nagusiari.
- 49. fol.
Migel Arana Zubiaur eta Ana Zubiaur uztarkideek hilobi bat saltzen diote Martin
Perez Leginetxeri Olabarrietako Santo Tomas elizan, ebangelioaren aldeko lehen
iladan kokatuta dagoena, Jauregi eta Larrakoetxea baserrien hilobien artean.
- 51. fol. Juan Berzuten Ezkerra deituak Arezandiagako
olan entregatzeko, Ugao-Miravalles hiribilduko auzakide den Hurtuño
Rotalderi, 80 ikatzkarga saltzen dizkio, bere basoen mugen barruan daudenak,
hauetatik gaztainondoz eginda 50, bi erreal eta laurdenetan karga bakoitzeko,
eta haritzondoz 30, bi erreal kargako. Lekukoak Pedro Larrea (Larrakoetxea), Martin
Unzueta eta Arratiako Merindadeko merino den Andres Yurrebaso dira.
- 54. fol. 1613. Urtea.
Zubibarria olan matxura batzuk egin zirela eta Martin Ugalde
jabe-partzuariak ordaindu zituen denak. Beste jabe-partzuaria Zeberioko Agirre(txu) baserri-sortetxearen jabea zen, hau da,
Gregorio Idirin Ginea. Gregorioren izenean eta boterearekin arituko da Pedro
Ginea batxiller-abadea, eta honek aitortzen du arotz-maisuek matxurok ebaluatu
ostean, 100 dukat ordainduko dizkiola Martin Ugalderi.
- 56. fol.
Aurtengo Fiel biak hauek dira: Juan Areilza Areiltzakoa (infantzoia) eta Martin
Barbatxano Barañano (patroia). Bi hauek eta Pedro Arteaga sastreak zera adosten
dute, azken honek Errioxako ardo beltza bere etxera ekarriko duela.
- 58. fol.
Asturiaseko Bernal de Llanes, eta Ugaoko Martin Unzueta, biek euren burua
behartzen dute Arezandiagako olarako, Untzetabe eta Zurrunzuaga herri-basoetan
300 ikatz-karga egiteko eta entregatzeko.
- 60. fol. Santa Kurtze etxedorrean, Txomin Sautuola
Arteagaren eta Magdalena Tollara Gesalaren arteko ezkontza-kontratua burutzen
da. Batetik, Txominek ezkontzara Kerezaluzeta basoaren erdia eta bi zaldiko
daramatza. Eta bestetik, Magdalenak, Bilboko Otxoa Fuikak sortutako Erruki
Obratik 50 dukat eta Olaltzar Tollara baserritik dagozkion bi legitimak eta
arreoa. Batak zein besteak gurasoak hilak dituzte.
- 61i. fol.
Martin Ugaldek 40 dukateko ordainagiria ematen die Martin Beti Olalzarri eta
honen suhia den Martin Urkizari.
- 63. fol.
Martin eta Patxi Beti Olalzar, aita-semeak 40 dukat-zentsua sortzen dute, eta
horretarako eurena den Beti Olaltzar baserria hipotekatzen dute.
- 67. fol.
Martin Beti Torreren eta Marina Egia Tollararen arteko ezkontza-kontratua. Alde
batetik, Juan Torre aita alargunak, Martin semeari dotetzat zera ematen dio: Beti
Olaltzar baserria, etxeguntza guztiak eta Olabarrietako Patronazgoko
fogera, gozamenaren erdia beretzat gordez. Eta bestetik, Santxo Egia
defuntuaren Marina Tollara alargunak eta Martin Egia semeak, alaba eta arreba
den Marinari, aurreko ondasunen baliokidetasunean dotetzat 640 dukat agintzen
dizkiote.
- 70. fol.
Martin Perez Leginetxek 40 dukateko ordaingaria ematen die Pedro Larrea
Elorriaga Barrenetxeri eta Maria Saez Barrenetxe amari.
- 71. fol.
Aurtengo Olabarrietako maiordomo diren Juan Goti Uriondok eta Juan Arana
Ereñozak dirukontuen ordainagiria ematen diete, 1612. urtean
kargu berean egon ziren Juan Beti Olalzarri eta Martin Arana Uriondori.
- 72. fol. Juan Solatxi eta Marina Egia ezkontideen seme den Juan
Solatxi Egia ola-mazukariak zera dio, 1612ko maiatzaren 10ean, Marina amak eta Maria Saez
arrebak Zubibarria etxedorrea saldu ziotela Martin Ugalderi, eta orain
Juanek salmenta hori berresten du.
- 74. fol.
Arantzazuko elizateko Albitzu lekuan Patxi Albizuren semea den Juan… (irakurtezina).
- 76. fol.
Zeberioko Ana Hernani auzokideak hiru behi erdi-irabazi eta galeran uzten
dizkio Ugao-Miravalles hiribilduko auzokide den Maria Hernandez Uribarriri.
- 77. fol.
Tomas Hereño Uriondok zamari bat 22 dukatetan erosten dio Juan Barañano
defuntuaren alarguna den Ana Maria Ortiz Amezari.
- 78. fol. Juan Zabala, Joaniko deituak kolore argiko eta
irendu gabeko zamari bat hamar dukatetan erosten dio aipatu Ana Maria Ortiz
andereari.
- 79. fol. Pedro Zuibarria albaitarraren eta Maria Ortiz Gesala
Areilzaren arteko ezkontza-kontratua. Pedrok ez du suztraizko ondasunik, eta
Maria Ortizek arreoa, ohea hiru aldiz hornitua, eta erropak eramaten ditu.
- 80. fol.
Martin Abendaño Arandiak 100 dukatzentsua sortzen du Martin Ugalderen alde.
- 81. fol.
Orozko haraneko Muruetako elizateko Astoaga
baserrian, zeberioztarrak diren Pedro Barañano Gorosituren eta Katalina
Mendiaren arteko ezkontzakontratua. Pedrok esaten du Barañano baserritik
bi legitimak dagozkiola eta Katalinak berriz ezkontzara 54 dukat, arreoa eta
ohea lau aldiz hornitua eramaten ditu.
- 84. fol.
Konponketarako hitzarmena. Alde batetik, Iñigo Barañano Amezakoa eta Marina
Ameza senaremazteak, eta bestetik, Iñigo Zabala Amezakoa eta Ana Ameza,
ezkontideak ere, eta laurak Zeberioko auzokideak dira. Haranean bertan kokatuta
dagoen Ametza errotako jabe eta partzuari direnez gero, errotaren
errentaz eta eraikin berriaz dauzkaten desadostasunak konpondu nahi dituzte.
- 86. fol.
Andres Yurrebaso defuntuaren alarguna den Marina Ugalde, Martin (Yurrebaso) Ugalde maisu
defuntuaren ama eta oinordeko da. Honen herendentziatik eta Madrilen bizi den
Antonio Xuarez de Vitoriaren eskuetatik 47.000 erreal kobratzeko dituela esaten
du. Baina Antonioren aurka auzia jarria duela kobratu ahal izateko, eta hortaz,
boterea ematen die Madrilen dauden Hurtuño Azaibar eta Hurtuño Urizar biei.
- 87. fol.
Igorreko auzokide den Martin Ugarte Lasarte hauspoegileak oletarako hauspoak
egiteko asmoz, lau narru erosten dizkio Okendoko Txomin Zabalari 24 dukatetan.
- 88. fol. Pedro Gesala Idirinek, Idirin [Bekoa] bere
baserriaren basoetatik 170 ikatz-karga eramango dizkio Martin Perez
Leginetxeri, karga bakoitza 38 marabeditan delarik. Lekukoak Juan Hernani
Areilza nagusia, Pedro Torrezar eskolamaisua eta Pedro Larrabide dira.
- 90. fol. 1613. urtea. Juan Olarra Bezurtenek, Bezurten Marin bere
baserriarenak diren Zearra eta Egurza basoetatik 450 ikatz-karga eramango
dizkio Martin Perez Leginetxeri.
- 91. fol.
Martin Perez Leginetxek 59 dukat balio duten zortzi abelburu ematen dizkio Juan
Olarra Bezurteni lau urterako, erdi-irabazian eta galeran, honek Bertzuten
auzoko Olarra Marin baserrian hezi ditzan.
- 92. fol.
Ekainaren 3an. Olabarrietako elizateko auzokideen artean fogera bakoitzeko lau
errealeko dirubanaketa. Auzokide infantzoi gehienen izena idatzia dator, eta
eremu honetan 54 fogera agertzen dira. Laster publikatuko da osorik
transkribiturik.
- 94a. fol. Juan Otxoa Urizar zapatariak hariztigaztainadi bat
saltzen dio 25 dukatetan Iñigo Arandia Sautuola errementariari. Juanen arrebak
Pantxike, Maria eta Marina Urizar dira. Aipatu basoa guraso defuntuen
heredentziatik, Sautuolako etxetxoari zegokiona eta gelditu zitzaiena
da.
-Junio 1613 Folio 94a. Juan
Ochoa Urizar, zapatero, le vende por 25 ducados un robledal-castañal a Iñigo Arandia Sautuola,
herrero. Las hermanas de Juan son Maria y Marina Urizar. El mencionado arbolar
les quedó en herencia, con la chabola en Sautuola, de sus difuntos padres.
-
1623 Folio 134. De una parte Iñigo
Arandia Sautuola y de otra Antonio Guinea Sautuola, vecinos de
Zeberio. Tres meses atrás, estando en Sautuola en casa de Martin Ariz, Iñigo
golpeó con un palo a Antonio. Aconsecuencia de ello, éste no pudo realizar su trabajo
e interpuso demanda criminal contra Iñigo ante el Corregidor. Ahora ambos
nombran mediadores al Bachiller-abad Pedro Guinea y a Martin Ugalde.
- 96. fol.
Aurtengo ekainean, Ugao-Miravalles hiribilduko auzokide den Tomas Ibarretxek 8
dukateko ordainagiria ematen dio Pedro Arandia Olalzar-i, Martin Unzueta
suhiaren heriotzagatik.
- 97. fol. Santo Tomas behitaldearen errentamendua.
9.
orrialdean laburtuta dago.
- 97. fol.
Apirilaren 26an. Olabarrietako Elezbasoko hariztian (9. argazkian), ekainaren
6an, Orozko haraneko Olarte elizateko Txomin Gotxik 46 dukatetan Olabarrietako
Santo Tomas abelburuen behitaldea errentamenduan hartzen du, Juan Goti eta Juan
Arana maiordomoen eskutik, eta urte beterako, 1614ko ekainaren 24 egunarte.
9. Argazkia:
Elizondoko Elezbaso hariztia. FOAT
- 98i. fol.
Maria Otxoa Ginea San Pedro Ereñozaren alarguna da eta Pedro Ginea
batxillerraren arreba. Aparizio Arana eta Maria Goikoa ezkontide defuntuez, eta
1570eko apirilaren 12an Martin Idirin Ginea eskribauaren aurrean sorturiko
diru-zentsuaz ari dira. Eta orain, Pedro Arana Areilza eta Maria Ortiz Arana
uztarkideak Aparizioren suhi eta alaba dira.
- 100. fol. Juan Barañano ola-mazukari defuntuaren alargun den
Maria Ortiz Amezak, Esteban Barañano koinatuari dotearen itzulketa dela eta
ordainagiria ematen dio.
- 101. fol. Esteban Barañanok Sautuola auzoko etxea eta solo bat
errentan ematen dizkio Hurtuño Arteagari bi dukat urteroko errentapean.
- 102. fol. Juan Arana Ereñozak bere etxean Pedro Egia
Zeberioganaren bi idi heziak ditu.
- 103. fol. Juan Bezurten Ezkerra deituak Martin Artiano
Torreri zazpi dukat zor dionez, lau dukat balio duen zekor bat saltzen dio.
- 104. fol.
Arantzazuko elizateko Kuzkurrita etxea errentan ematen zaio Martin Arteaga
zapatariari.
- 105. fol.
Areilza auzoan bizi den Juan Gesala iltzegileak, Pedro Zuibarria koinatu
albaitariari hauspo batzuk eta ingudea saldu zizkion sutegi-errementeria egin
ahal izateko. Eta Juanek Pedrori horien 28 dukateko ordainagiria ematen dio.
Pedro Maria Ortiz Gesalarekin ezkondua zegoen eta Zubialden bizi direla
agertzen da.
- 106. fol. Juan Goti "clérigo presbítero beneficiado"
Olabarrietako Santo Tomas elizan abade benefiziatu dago eta Gasteizen Juan Goti
loba du zeinak Diego Ruiz Gamarra eskribauarekin ikasketak urte batzuetan
egiteko asmoa baitu. Baina eskribauak ez du bere etxean eduki nahi, ez bada
adosturiko denboraz dirufidantzarik ezartzen.
- 108. fol.
Martin Barañano Isasi ola-mazukariak 39 dukat prestatzen dizkio Iñigo Arandia
Sautuolari eta honek zorra aitortzen du.
- 109. fol. 1613 Juan Barrenetxe Ereñozaren eta Maria Saez
Urraza Artianoren arteko ezkontza-kontratua. Alde batetik, Santorin Barrenetxek
semeari dotetzat zera ematen dio: Ereñotza auzoko Barrenetxe baserria,
etxaguntza guztiak eta patronazgoko fogera, gozamenaren erdia beretzat gordez.
Eta beste aldetik, Juan Areilza Urraza eta Teresa Artiano ezkontideek alabari
dotetzat hauxe ematen diote: 120 dukat dirutan, arreoa eta Zeberioganako
Andramari ermitaren eta Ereñotza auzoaren artean dagoen Sarriondo basoa.
-
Folio 109. 1613 Contrato de boda de Juan
Barreneche de Ereñoza y Maria
Saez Urraza de Artiano. De una parte, Santorin Barreneche
dota a su hijo con:
- El caserio Barreneche, situado en Ereñoza, con
todos sus pertenecidos y el patronazgo, reservándose la mitad opara su propio
disfrute.
De
la otra parte, Juan
Areilza de Urraza y su esposa Teresa Artiano dotan a su hija con:
-
120 ducados, el arreo y el arbolar de Sarriondo, situado entre la ermita Andra
Mari de Zeberiogana y el barrio de Ereñoza.
- 112.fol.
Juan Areztui Sautuolak Juan Barbatxano ola-tiratzaileari hiru urte dituen eta
irendua dagoen mandoa erosten dio 40 dukatetan.
- 113. fol.
Irailaren 2an, San Antolin egunez, Santxo Barañano eta Maria Martinez Barañano
ezkontideek dira. Maria Martinezen ahizpak ziren Marina eta Maria Ortiz
Barañano defuntuen heredentzia zela eta, haiek 40 dukateko ordainagiria ematen
diote Martin Barbatxano Barañano mazukari eta koinatuari.
- 114 fol. 1613ko irailaren
2an, San Antolin egunean, Juan Argiñano Barañanoren eta Maria Perez Aloa
Aranaren arteko ezkontza-kontratua burutzen da. Alde batetik, Pedro Argiñano
alargunak Juan semeari dotetzat zera ematen dio: Argiñano [Andikoetxea]
baserriaren erdia (etxearen beste erdia Maria Perez Barañano ama
defuntuarengandik zeramalako), eta etxaguntza guztiak, aulki, hilobi eta
patronazgoan duen fogera, baina gozamenaren erdia beretzat gordez. Eta beste
aldetik, Juan Aloa Barañano eta Katalina Arana ezkontideek Maria Perez Aloa
alabari, aurrekoaren baliokidetzan dotetzat hauxe ematen diote: 180 dukat
dirutan eta arreoa (ohe berria 6 bider hornitua, kapa, saiak, sei buruko,
arropa zuria…).
Folio 114. 2 de Setiembre de 1613, dia de San Antolin, se acuerda el contrato de boda de Juan Arguiñano Barañano y Maria Perez Aloa Arana. De un lado, Pedro Arguiñano, viudo, dota a su hijo Juan con: La mitad del Caserío Andikoetxea de Arguiñano (la otra mitad le correspondía por su difunta madre Maria Perez Barañano), con todos sus pertenecidos, asiento, tumba y patronazgo. Se reserva la mitad para su propio disfrute.
De
la otra parte, Juan Aloa Barañano y Catalina Arana dotan a su hija Maria Perez
Aloa con: 180 ducados y el arreo (cama nueva con 6 juegos de ropa, capa, sayas,
6 sombreros, ropa blanca...)
- 115 fol. 1623. urtea. Marina Beti Torreren eta Juan Urteagaren arteko
ezkontza-kontratua. Alde batetik, Juan eta Martin Beti Olalzar aita-semeak
Marinari 90 dukat dirutan, arreoa ematen dizkiote. Eta Olalzar Beti baserrian
bizitzeko aukera sei hilabetez errenta ordaindu gabe. Eta beste aldetik, Urteaga
baserrikoa den Patxi Urteagak Juan anaia urtzaileari 40 dukat eta sei
urteko zamaria ematen dizkio.
- 119. fol.
Patxi Isasi Saldarianek Arantzazuko auzokide den Pedro Olarra Uriari mando
beltz irendua eta arnesak erosten dizkio 50 dukatetan.
- 122. fol. Pedro Ugarte zirujau-maisua zordun nagusia, eta Martin
Perez Leginetxe bermari legez, biek diote Bilboko Simon Zeberitxari 24
burdin-kintal platinatua jarriko diotela Bilboko Errenterian.
- 125. fol. Pedro Barañano Etxebarrik zazpi dukateko ordainagiria
ematen dio Juan Hernani Orbezuri.
- 126. fol.
Maria Ortiz Urkiaga, Juan Gorosituren alarguna, eta Iñigo Gorositu Urkiaga,
ama-semeak 64 dukat-zentsua sortzen dute Martin Ugalderen alde, eta horretarako
eurenak diren Urkiaga baserria eta etxaguntza guztiak hipotekatzen
dituzte.
- 128. fol. Zaratamoko San Lorente elizako Juan
Uria abadea zordun nagusia, eta Juan Olarra Saldarian eta Katalina Uria ezkontideak bermari legez, hirurek elkarrekin
diru-zentsua sortzen dute Martin Ugalderen alde, eta horretarako bikoteak Saldarian
[Olarra] euren baserria eta etxaguntza guztiak hipotekatzen dituzte, eta
abadeak berea den Zaratamoko Iragorri
baserria.
1623 Folio 128. Juan
Uria Abad de la Iglesia de San Lorenzo de Zaratamo, deudor
principal, y los esposos Juan
Olarra de Saldarian y Catalina Uria, como garantia los tres
conjuntamente crean censo dinerario a favor de Martin Ugalde, y para ello la
pareja hipoteca su Caserío Olarra
en Saldarian con todos sus pertenecidos, y el Abad a su vez el Caserío Iragorri de su
propiedad en Zaratamo.
-
1623 Folio 142. Juan
Olarra de Saldarian crea un censo de 40 ducados a favor de Martin Perez Leguineche,
y para ello hipoteca su Caserío Olarra
en Saldarian con todos sus pertenecidos. Testigos: Pedro Torrezar,
maestro de escuela, Juan
Arandia, llamado Brokel y Pedro Garay.
- 131. fol. Juan Gorositu defuntuaren alarguna den Maria Ortiz Urkiagak Sautuolako olako ur errentamendua egiten du Patxi Urteagaren alde, "y sacase fierro so la dicha peña".
- 132. fol. Juan(?) Tollara Gerra deituak, Martin Beti Olalzarren seme den Juan Gorositu Beti Olalzarri lau urteko kolore gorriko mandoa erosten dio 44 dukatetan.
- 133. fol. Arantzazuko elizateko Patxi Albizuk bi behi eta behikumeak… (irakurtezina).
- 134. fol. Alde batetik, Iñigo Arandia Sautuola, eta bestetik, Antonio Ginea Sautuola, biak Zeberioko auzokideak. Bada hiru hilabete, behin Sautuolako Martin Arizen etxean zeudela, Iñigok makila batez Antonio jo egin zuela. Ondorioz, honek ezin izan zuen errementaritza bere lanbidean aritu, eta Antoniok auzi kriminala jarri zion Iñigori Korreximenduaren Auzitegian. Orain, biek arbitro konpontzaile izendatzen dituzte Pedro Ginea batxiller-abadea eta Martin Ugalde.
- 1623 Folio 134. De una parte Iñigo Arandia Sautuola y de otra Antonio Guinea Sautuola, vecinos de Zeberio. Tres meses atrás, estando en Sautuola en casa de Martin Ariz, Iñigo golpeó con un palo a Antonio. Aconsecuencia de ello, éste no pudo realizar su trabajo e interpuso demanda criminal contra Iñigo ante el Corregidor. Ahora ambos nombran mediadores al Bachiller-abad Pedro Guinea y a Martin Ugalde.
- 136. fol.
Hurtuño Arbildu eta Juan Hernani Arbildu gaztea, biek zordun nagusiak, eta
Martin Perez Leginetxe bermari legez, hirurek diote 150 burdin-kintal
platinatua ezarriko diotela Bilboko auzokidea den Martin Uribarriri Bilboko
errenterian.
- 137. fol. Martin Sautuola Urigibelek Pedro semea aprendiz aparejatzen du Juan Zuibarria errementariarekin, hiltzegintza lanbidea ikasteko lau urtez eta 11 dukat urteroko soldatan. Gazteak ez du inolako ausentziarik egingo.
- 138a-140i. San Pedro Hernani defuntuaren alarguna den Katalina Anunzibaik, euren seme-alaba gaztetxoen tutore denak 300 dukat-zentsua sortzen du Martin Ugalderen alde, eta horretarako Katalinak zera hipotekatu behar du: Zuibarriako etxe nagusia, beste etxe bat, errota eta olaren laugarren zatia, etxaguntza guztiak eta Olabarrietako patronazgoko fogera. Lekukoak Iñigo eta Esteban Hernani seme ikasleak, eta Juan Amezola dira.
- 141. fol. Juan Hernani Areilza eskribauak errentan ematen dio
Txomin Sautuola Areilza iltzegileari Areiltzako etxedorrea, errementeria
eta ortua, sei urterako eta hiru dukat urteroko errentapean.
-
142. fol. Juan Olarra Saldarianek 40 dukat-zentsua
sortzen du Martin Perez Leginetxeren alde, eta horretarako Saldarian [Olarra]
bere baserria eta etxaguntza guztiak hipotekatzen ditu. Lekukoak Pedro Torrezar
eskolamaisua, Juan Arandia Brokel deitua eta Pedro Garai dira.
- 144. Fol. Juan
Idirin Idiringoak mando irendua 37 dukatetan erosten dio Martin Barbatxano
olamazukariari.
4.2. 1617ko
protokoloen laburpena
Juan Gesala
Urraza eskribaua. 87 folio zenbatuak eta osorik. Egoera ona.
- 1. fol. Juan Hernani Areilza aita eskribaua, eta Juan Hernani
Areilza seme eta oinordeko, zordun nagusiak, eta Martin Ugalde bermari legez,
hirurak Zeberio haraneko auzokide direnek, Bilbo hiribilduko Santxo Bilbao La
Vieja merkatariari 200 burdin-kintal, erdia sotila eta beste erdia platinatua,
Bilboko errenterian entregatuko dizkiotela adosten dute, 100 dukaten prezioan.
- 2. fol.
Arantzazuko elizateko auzokide den Patxi Albizuk bederatzi behiburu, nagusi
zein txikiak, erdi-irabazian ematen dizkio Txomin Urraza Uriondori. Alde bien
artean izendaturiko perituek 59 dukatetan ebaluatuak izanik, Txominek Uriondo
auzoko Urraza bere baserrian hiru urterako gorde ditzan.
- 3a. fol. 1617. urtea. San Pedro Hernani defuntuaren alarguna den Katalina
Anunzibaik, 42 dukatetan baloratutako zortzi behiburu nagusi zein txiki,
erdi-irabazian ematen dizkio Felipe Goti Etxasori, sei urterako, Etxasoko Goti
baserrian gorde ditzan.
- 3i-4a. fol. Pedro Larrabide Sautuola zordun nagusia eta Juan Goia
Areilza bermari legez, biek elkarrekin 28 dukat-zentsua sortzen dute Pedro
Areilza Presalderen alde.
- 4i. fol. Juan Burgoa sastrea eta Maria Perez Goti ezkontideek
mando bat erosten diote Pedro Etxebarria Moiari 35 dukatetan.
- 5a-6i. fol. Juan Egia (Larrabide) gaztea, amaren heriotzagatik,
Juan Egia nagusiaren, hau da, aitaren ondasunez jabetzen da: ohe, ahuntz, behi,
arropa, kutxak, eta Unzesietako eta Albizurizaga gaztainadiak. Ea nola dagoen
familia lerroa: Juan Solatxi Egia zaharra eta Marina Egia ezkontide defuntuak
zeuden. Hauek Juan Solatxi Egia nagusia eta mazukariaren gurasoak ziren eta
berau, Maria Saez Larrabide defuntuaren alarguna eta Juan Solatxi Egia
Larrabideren aita da. Dirudienez, Juan gaztea, aitite-amama eta ama defuntuen
ondasunez jabetu zen, eta Bizkaiko Korreximenduaren Auzitegian aita-semearen
arteko auzia zegoen. Baina herrian, bakearen aldeko pertsona nagusiek parte
hartuz, Juan Egia nagusiak 100 erreal ordainduko dizkio semeari eta honek
ondasunok itzuliko dizkio.
- 7. fol.
Zeberioko Maria Otxoa Argiñano Ozerin alargunak bi idi erosi zizkion Bilboko
auzokide den Bastian Etxebarri koinatuari 24 dukatetan, eta oraindik 14 dukat
zor dizkiola aitortzen du.
- 8. fol.
Alde batetik, Martin Ipiña Amezola, eta bestetik, Marina Zeberiogana ama eta
Martin Areztui semea, neskatila baten heziketari buruzko gastuez Ugaoko Auzitegian
zegoen auzia ekidin nahi dute. Eta horretarako, Martin Ipiñak 12 dukat
ordainduko dizkie ama-semeei.
- 9a. fol.
Pedro Gesala Idirinek zamari gorrixka erosten dio Txomin Urraza Uriondori 13
dukatetan.
- 9i. fol. Txomin
Urraza honek Juan Kareagari lau urteko zamari gorrixka erosten dio 24
dukatetan.
- 10a. fol.
Pedro Goia Areilzak bost urteko mandoa erosten dio Juan Arana Etxasori 37
dukatetan.
- 10i. fol. Juan Martinez Sautuolak bere etxeko sotoko gela
errentan ematen dio Katalina Amezolari sei urterako eta 20 erreal urteroko
errentapean.
- 11. fol.
Zolloko parrokiko Txomin Ameztui Azpiunzak 100 burdin-kintal entregatuko ditu Arezandiagako
olan Martin Ugalderentzat.
- 13. fol.
Hurtuño eta Juan Arteaga Sautuola aitasemeak, Juan Baztarretxe Rotate eta Pedro
Zapateriaren aurka 14 dukat-zentsua dute. Eta zentsu hau, 1605. urtean Hurtuño Areilza Olabarri eskribauaren lekukotasun
sortu zen. Aita-semeek boterea ematen diote Juan Martinez Sautuolari
haiengandik kobratu ahal izateko. Maria Tollara defuntua Hurtuñoren emaztea eta
Juanen ama zen.
- 15a. fol.
Martin Idirin ete Ana Iragorri ezkontideak direla agertzen da.
- 15i. fol.
Durangon auzokidetuak dauden Txomin Zeberiogana eta Magdalena Eizaga
ezkontideek legitimen ordainagiria ematen diote Martin Zeberiogana
anaia-koinatuari. Txomin eta Martin anaiak dira eta Zeberiogana baserriko
jabe ziren Hurtuño Zeberiogana eta Elbira Zeberiogana uztarkide defuntuen
semeak.
- 17a. fol.
Anton Perez Rekalde eta Coscojales, Iraurgiko olaren jabe eta jaunak,
Alonsotegiko Aldanazarra kortabasoan dagoen egur heldua nahi du, baina
egur-karga (10. argazkia) hauek enkante eta kandela publikoan errematatu behar
direla erantzuten zaio.
10.
Argazkia: Oletarako egur-ikatza. Gorbeialde
- 19. fol.
Olabarrietako Santo Tomas fabrikako maiordomo sekular diren Juan Solatxi
Iragorri eta Juan Solatxi Ereño, biek Aldanazarra kortabasoan dagoen egurra
enkante publikoan ateratzeko hiru deialdiak egitea eskatzen dute eta
errematearen baldintzak ezartzen dituzte. Anton Perez Rekalde jaunak boterea
ematen die Barakaldoko elizateko lau auzokideri, hauek enkante publikoan
posturak egin ahal izateko. Bi aldeek ezarritako gizon on eta perituen arabera,
1.900 egurkarga ateratzen direla agertzen da. Ikatz-karga bakoitzeko egur-
multzoaren prezioa 68 marabeditan estimatzen da.
- 24. fol.
Katalina Anunzibai alargunak 60 dukatetan ebaluatuak dauden bederatzi behiburu
nagusi eta txiki erdi-irabazian ematen dizkio Bezurten etxedorrean errentadore
bizi den Pedro Ortiz Etxebarriari, lau urterako.
- 25a. fol.
Juan Goti Uriondok 34 dukat itzuliko dizkio Martin Ugalderi, honek aurretiaz
prestatu egin zizkiolako.
- 25i fol.
Juan Iturrondok 20 dukat-zentsua sortzen du Pedro Egia Zeberioganaren alde, eta
horretarako Iturrondo bere baserria, etxaguntza guztiak eta patronazgoko
fogera hipotekatzen ditu.
- 26. fol. 1617. urtea. Aurtengo Juan Solatxi Iragorri eta Juan Solatxi Ereño
bi maiordomoek, 1616. urtean izan ziren Santxo Gesala
eta Juan Argiñano bikoteari diru-kontuen gaia finitzeko eskatu egiten diete.
- 28. fol.
Sautuolan bizi den Pantxike Ugarte Ibarra alargunaren testamentua. Ibarra
auzoko Hernando baserriak elizan duen hilobian lurperatua izatea
eskatzen du, bertan ehortzia baitago bere ama Maria Hernandez Ibarra. Martin
Goti urtzaile eta Ana Arandia ezkontideengandik lau erreal kobratzea agintzen
du. Pantxike Anaren loba da eta ohea agintzen dio. Sautuolako bere etxea
Zeberioganako Andramari ermitari ematen dio eta testamentari Martin Ugalde
izendatzen du.
1617 Fol 28
Testamento de Pantxike Ugarte Ibarra, que vive en Sautuola. Pide ser enterrada
en la tumba que tiene el Caserio Hernandoenea
en la Iglesia, donde está enterrada también su madre Maria Hernandez Ibarra. Manda cobrar 4 reales al matrimonio Martin Goti (de oficio fundidor) y Ana Arandia. Pantxike es la tía de Ana (hija de Hernando de Ibarra, que dio nombre al caserío) y le manda una cama.
Deja su Casa de Sautuola a la Ermita de Andra Mari y nombra testamentario a
Martin de Ugalde.
- 29a. fol.
Martin Iturriaga eta Maria Iturriaga uztarkideak Iturriaga etxearen jabe
dira.
- 30. fol.
Santxo Gesalak bere fogera errentan ematen dio Pedro Etxebarria Moiari, zortzi
dukatetan.
- 30i. fol.
Martin Altua Arana zordun nagusia eta Martin Bengoa Sautuola bermari legez,
biek elkarrekin, zazpi eta bost urteko bi mando eta tresneria erosten dizkiote
Txomin Arestuiri 160 dukatetan.
- 32. fol.
Hamalau auzokide infantzoik boterea ematen diote Juan Hernani Areilzari.
- 33. fol.
Bizkaiko Korreximenduaren Auzitegian eta Txomin Zuazaga eskribauaren
lekukotasun pean, Juan Urkiza Larrabidek auzi kriminala aurkezten du Juan Aloa
Barañano gaztearen aurka, honek lantza erdi batez, buruan zauritu eta ahozko
irainak jaurti egin zizkiolako.
- 34. fol. Juan Kastillo Texeriaren eta Pantxike Arana Aloaren
arteko ezkontza-kontratua. Alde batetik, Martin Kastillo defuntuaren alarguna
den Marina Urraza amak Juan semeari dotetzat Telleria baserria eta
etxaguntza guztiak ematen dizkio. Eta beste aldetik, Katalina Aloa alargunak Pantxike
alabari dotetzat 200 dukat dirutan eta arreoa ematen dizkio. Martin Arana
Pantxikeren neba da.
- 37a. fol.
Juan Olarra Bezurtenek Zeberio haraneko Kerezaguenaga herri-basoan 70 erreal
balio duen ikatzbesolanaegingo dio Pedro Gotiri, eta Arbilduko olan entregatu.
- 37i. fol. Pedro Solatxi defuntuaren alarguna den Maria Saez
Urigibel Solatxiren testamentua. Solatxi baserriak (Moienak) Santo Tomas elizan
duen hilobian ehortzia izatea eskatzen du. Pedro senarrak eginiko uzkuntza
berresten du, non Pedro Solatxi Urigibel semea oinordeko izendatu baitzuen.
Honek Iñigo, Patxi eta Maria Ibanes neba-arrebei legitimak ordainduko dizkie.
Bestetik, Iñigo Undurragarenak diren Undurraga eta Zubialde baserri
bien aurka duen 150 dukat-zentsua Pedro semeari agintzen dio. Juan Gesala
iltzegileak eta Pedro Arana Arkulandak mandoen salmentatik dirua zor diote, eta
Txomin Oleak 60 dukat zezina egiteko idi bat saldu ziolako. Solatxiko baserrian
idi parea, mandoa, ardiak eta abar ditu.
- 39i. fol. Pedro Arana Arkulandak 68 ikatz-karga erosten dizkio
Martin Areztui Artiano albaitarrari Urrestoi lekuan eta 164 errealetan, bi
erreal eta 14 marabedi karga bakoitzeko.
- 40a-41i.
fol. 1617ko maiatzaren 20an, Pedro Argiñano Areilza eta Pedro Arana Arkulanda
eta Marina Argiñano senar-emazteak, haren suhi eta alaba direnak, hirurek
elkarrekin 40 dukat-zentsua sortzen dute Martin Bengoa Sautuolaren alde, eta
horretarako Areiltza eta Arkulanda [Patroiena] baserriak,
etxaguntza guztiak eta Olabarrietako patronazgoko fogera hipotekatzen dituzte.
- 42a. fol.
Juan Garzia seme defuntuaren aita eta oinordeko da Juan Garzia Sautuola. Honek
harena zen lau urteko zamari beltza saltzen dio Uriondon bizi den Pedro Garzia
beste semeari 11 dukatetan.
- 43. fol.
Alde batetik, Martin Perez Leginetxe eta bestetik, Juan Hernani Areilza
eskribaua eta Juan semea, Arbilduko olaren partzuari direnak, eta azken
bi hauek beste partzuarien izenean, auzia dute olan gertaturiko matxura batzuk
direla eta gertatutako kalteez.
- 44. fol. Juan Hernani Areilza eskribaua eta Pantxike Elejabeitia
ezkontideek boterea ematen diote Dimako eta Elexabeitiako elizen patroia den
Hurtuño Urizarri. Arazoa da, Elizabeitia sortetxeak 180 dukat zor dizkiela
senar-emazteei, izan ere ezkontzarako Pantxikeren guraso ziren Martin Iñigez Elezabeitiak
eta Antonia Undurragak agindu baitzien Pedro Leginetxe eskribauaren aurrean.
- 45i. fol. Juan Ibarrondo ola-tiratzaileak 11 dukat ebaluatutako
18 ardiburu erdi-irabazian uzten dizkio Santorin Ibarrondori bost urterako.
- 46. fol. Areiltza
auzoko olaz diru-kontuak zehazten dira. Partzuari-jabe bakoitzak matxura
zibil eta tronkaletan egindako gastuak argitzen ditu.
- 47. fol.
Arrankudiagako auzokidea den Pedro Ipiñak, Ametzola baserritik zegozkion
legitimen 30 dukatetik falta ziren zortzi dukateko ordainagiria ematen dio
Martin Ipiña Amezola jabe den anaiari.
- 48a-50i.
fol. Martin Arana Ugaoko eskribaua eta Marina Ortiz Areilza Olabarri
ezkontideek 100 dukatzentsua sortzen dute Martin Ugalderen alde. Beraz,
Areiltza auzoko Beaskoetxea sortetxea, etxaguntza guztiak, Sautuolako
olaren laurdena eta errotaren erdia hipotekatzen dituzte. Zenbait baldintza
ezartzen dira, 5 dukat urteko errentapean.
- 51. fol.
Martin Bengoa Sautuolak ordainagiria ematen dio Pedro Argiñano Areilzari.
- 52. fol.
Alde batetik, Juan Meaka eta bestetik, Patxi Mendieta eta Juan Barrenetxea
Gallano, denak pintoreak, Bilbao hiribilduko eta Elizabeitiako auzokideek zera
diote: Olabarrietako Santo Tomas elizaren erretaularen margozketa eta
urreztaketa enkante publikoan atera zela eta errematea Juan Meakak irabazi
zuela, eta orain, hiruren artean lana eta fidantza banatzea adosten dute.
- 53. fol. 1617. urtea. Olabarrietako Santa Kurtze etxedorreko (11.
argazkian) jabe eta ezkontide dira Martin Perez Leginetxe eta Menzia Santa
Kruz. Eta Menzia, Iñigo (Santander) Santa Kruz defuntuaren ondasunen
administrari eta arreba denak boterea ematen dio Martin senarrari, Villaverde
haraneko Laiseka lekuan Iñigorenak ziren ondasunen salmentarako.
11.
Argazkia: Zeberioko Santa Krutz etxedorrea eta ermita. I. Ojanguren bilduma.
1940
- 54. fol. Solatxi
[Moiena] baserriaren jabe ziren Pedro Solatxi eta Maria Saez Urigibel
ezkontide defuntuen semeak dira Pedro, Iñigo eta Patxi Solatxi Urigibel.
Legitimak direla eta, Pedro jabeak 55 bana dukat ematen dizkie Iñigo eta Patxi
anaiei, eta hauek ordainagiria etxeko anaia jabeari.
- 55. fol.
Hurtuño Zeberiogana eta Elbira Zeberiogana ezkontide defuntuen semeak dira
Martin eta Patxi. Patxik bost dukaten ordainagiria ematen dio Martin anaiari,
egun Zeberiogana baserriaren jabe denari.
- 56. fol.
Maria Iñigez Larrabideren testamentua. Juan [Uriarte] Larrabide defuntuaren
alarguna da, eta Larrabide [Goikoa] baserriak Santo Tomas elizan duen
hilobian lurperatua izatea agintzen du. Baserrirako oinordeko Juan semea
izendatzen du Maria Saez Barbatxanogaz ezkonduta dagoena. Juanek Pedro anaiari
30 dukat ordainduko dizkio legitimetatik. Katalina alaba Bertzutengo Martin
Aldekoarekinezkonduta dago. Testamentari Martin Ipiña abadea bigarren
lehengusua izendatzen du.
- 58. fol.
Martin Ugaldek 600 dukateko ordainagiria ematen dio Juan Moja eskribauari,
Arrigorriagakon Agirre
etxeak zor duen 1.400 dukat zor osoaren zatia delarik.
- 59a-60i
fol. Pantxike Ugarte alargunak Sautuola etxea [Burgoa] saltzen du. Ikus
8. orria.
- 61. fol.
Patxi Mendieta Juan Brustin pintorearen aitaginarreba zen eta Santo Tomas
elizako erretaularen obrak 1.450 dukat balio duela agertezn da. Eta amaiturik
egonik, urreztaketa-arte inguruko maisuek tasatu eta ebaluatu egin behar dutela
agintzen da.
- 64a.
Bilboko auzokide den Juan Brustin arkitektoak bere boterea ematen die Patxi
Mendieta aitaginarrebari eta Juan Meakari, Santo Tomas erretaularen gaia
argitzeko.
- 66. fol.
Martin Perez Leginetxeren eta Pedro Areilza Artianoren arteko diru-kontuen
amaiera.
- 61i. fol. Pedro Areilza Artiano Uriondoko Ana Olarra Goikoetxeagz
ezkondua zegoen. Eta boterea ematen dio Martin Perez Leginetxeri, honek Txomin
Olarra Uriondo koinatuaren eta Maria Ibanes Goikoetxea amaginarrebaren eskutik
Anaren dotearen zati bat kobratu ahal izateko.
- 69. fol. Pedro Gorostizagak bere basoetatik 400 ikatz-karga
botoz kanpo entregatuko dizkio Pedro Ugarteri.
- 70. fol. Juan Iturrondo harginak Juan Gorosituri zortzi dukat
zor dizkio.
- 70i. fol. Iñigo Barañano Agirre Amezak boterea ematen dio Martin
Bengoa Sautuolari, honek Maria Martinez Larrabideren eskutik 47 dukat kobratu
ahal izateko. Maria Martinez San Juan Bengoa defuntuaren alarguna da, eta
bigarren ezteietan Juan Ibarrondo tiratzailearekin ezkonduta dago. Zorra osorik
270 dukatekoa zen.
- 71. fol.
Zeberioko auzokide den Martin Unzuetak sei kare-hanega erosten dizkio Bilboko
Patxi Lartuondo merkatariari, 78 erreal (34 marabeditakoak) eta 13 erreal karga
bakoitza delarik.
- 72. fol. Iñigo Urigibel defuntuaren alarguna den Pantxike
Undurraga amak eta Maria Paz Urigibel Undurraga alabak Korrexidorearen
Auzitegian kereila bat dute Zeanuriko Pedro Egileor ferratzailearen aurka.
Arazoa zen Pedrok Maria Pazen birgintasun galera eragin zuela, eta alde biak
euren arteko hitzarmen batera heltzen dira.
- 73i-751.
fol. Umeei irakasteko Pedro Torrezar eskola-maisuaren testamentua. Bera jaio
zen Torrezar bere baserriak Santo Tomas elizan duen hilobian ehortzia
izatea agintzen du. Bere etxean apopilo haur batzuk eduki izan ditu eta zor
batzuk kobratzekodauzka. Esaterako, Lontzo Durango eta Teresa Arezandiaga
alargunaren Lontzo Durango semea hiru urte eta bi hilabetez, lehen urtea 28
dukatetan adostuta zeuden, eta beste biak 30 dukatetan urte bakoitzeko. Hori
dela eta hartuak dauzka zortzi dukat dirutan eta zazpi dukat balio duen zamari
bat. Iñigo Gutioloren semea bederatzi hilabetez. San Juan Albizu, Iñigo Albizu
eskribauaren semea hiru hilabete eta sei egunetan. Felipe, Hernandoren semea.
Martin Ugalde maisu defuntuak sortu zituen Oroimen eta Erruki Obrek ezarri
zuten eskola-maisuari ordaintzeko soldata, eta horregatik bi dukat eta 40
erreal kobratuak dituela Martin Ugalde egungo patroiaren eskutik. Halaber, Obra
horiek umezurtzen laguntzarako ezarritako dirutik, eta Maria Paz Santa Kruz
bere emaztea ezkondu zeneko hamar dukat kobratzeko dauzka. Bost seme-alaba
dauzkate: Pedro, Marina, Maria Saez, Maria Ibanes Torrezar Santa Kruz eta
hilondok bat. Azkenik, eskatzen du bera hiltzen denean, Bilbon bizi den Martin
anaia Zeberiora etorri, eta bere etxean umeei eskola ematea utzi diezaioten.
Testamentari Martin Perez Leginetxe, Martin Ugalde eta emaztea izendatzen ditu.
- 76. fol. 1617. urtea. Juan Solatxi Ereñok 20 dukatzentsua sortzen du Pedro
Sautua eta Marina Urizar ezkontide defuntuen seme-alaba gaztetxoen kuradore
diren Pedro Uriarteren eta Juan Urizarren alde, eta horretarako, Juanek Solatxi
[Ereño] baserria, etxaguntza guztiak eta patronazgoan duen fogera
hipotekatzen ditu. Lekukoak Juan Solatxi Iragorri, Txomin Zabala eta Juan
Barbatxano dira.
- 78i. fol. Pedro Goti Uriondok gurdi (12. taulan) bat erosten dio
Abandoko auzokide den Iñigo Solatxiri 16 dukatetan, eta 1618ko Pasko egunerako
ordainduko dizkio.
12. Taula:
Gurdi, idi… eta mandoen salerosketa
- 79. fol. Juan Bezurten eta Maria Iñigez Artiano ezkontideek bi
diru-zentsu sortuak zituzten, bata 1596. urtean, eta bestea 1609an
Bilbon auzokidetuta dagoen Santxo Zeberitxaren alde, eta orain honek bi zentsuok
Martin Ugalderi eman eta transpasatu egiten dizkio.
- 81. fol. Juan Idirin eta Domenja Larrea ezkontideek, Txomin
Perez Arandia indianoak sortutako Oroimen eta Erruki Obraren administratzaile
den Santxo Zeberitxari 1.350 errealen ordainagiria ematen diote. Eta arrazoia
da, Oroimenaren patroia den Martin Abendaño Arandia Jaunak Domenja izendatu
zuela sortzailearen senide legez.
- 82a-85i. fol. Juan Hernani Areilza gaztea eta Menzia Leginetxe Santa
Kruz ezkontide eta zordun nagusiak, eta Martin Perez Leginetxe bermari legez,
hirurek elkarrekin 100 dukat-zentsua sortzen dute Martin Ugalderen alde, eta
horretarako haiek zera hipotekatu behar dute: Areiltza etxea [Hernani],
etxaguntza guztiak, Areiltza lekuan dituzten beste etxe batzuk, Areiltzako
Olabarriko olaren laurdena eta errotaren erdia.
4.3. 1623ko protokoloen laburpena
Juan Gesala
Urraza eskribauak idatzita, 90 folio zenbatuak dauzka. Lehen zortzi folioak
falta dira. Eta hurrengo beste 21 folioen ezker-azpi aldeko zati bat janda dago,
eta horrez gain, orri batzuetan hezetasunaren eragin nabarmena, batetik, tinta
folioaren beste aldera transpasatuta dago, eta bestetik, grafemak gastatuta
daude eguzkiak janda, eta ondorioz, folio batzuk irakurtezinak dira, eta ez da
ia ulertzen idatzita dagoena.
- 9a-10i.
fol. 1623ko
urtarrilaren 13an. Zubialde auzoko eremu infantzoian kokatuta dagoen Jauregi
baserriaren salmentarako foru-deialdiak burutu asmoz, Juan Otxoa
Larrabazter eta Maria San Juan Jauregi senar-emazte eta jabeek eskabidea egiten
diote Bizkaiko Korrexidore Jaunari. Jauregi baserria Martin Ugalde defuntuaren
alde zorrez josita dagoenez, eta errenta gutxi ematen duenez, jabeek saltzea
erabakitzen dute, baina horretarako Bizkaiko Foruaren arabera,
senditronkalekoak baserrirako izan dezakeen eskubidea dela eta, Santo Tomas
parrokian hiru igande jarraian, hiru deialdi formalak burutu behar izaten dira.
- 11a-13i.
fol. Otsailaren batean. 1622. urtean, Fiel patroia izan zen Patxi Isasi
Saldarianek aurkezten du diru-kontuen zehazketa, alde batetik, hartutako dirua
(cargos) eta bestetik gastatutakoa (descargos). Esaterako, karguen artean,
ganaduen etxapastoa zela eta zortzi erreal hartuak zituela, eta gastuen artean
berriz, "más se le hizo cargo de 8 reales que cobró de ciertos echapastos
de ganados que se debieron de los pastos del dicho Valle".
- 14a-17a
fol. Urtarrilaren 7an. Olabarrietako Santo Tomas elizako maiordomo zibil Juan
Arana Uriondokoa eta Juan Goia Areiltzakoa dira, eta ikatza egin ahal izateko
herribasoetan haziak dauden 3.500 egur-karga saltzeko enkante publikoan
ateratzea eskatzen dute. Ohiko hiru deialdien ondoren, errematea bi eremu
geografiko kontuan hartuz burutzen da: Helbarren eta Hergoien.
Helbarrenen,
lehenik, Arbizagutxia lekuan, 100 karga; gero, Erzilalandan, beste 100 karga;
Arriandiagaren ondoan, 160; Elorriagaondoan 200; Querexa-goenagan [Kerizona],
320 karga; honen gainean dagoen Zurrunzuagan [Zurruntza] eta Zurrunzuagaondoan
250 karga; Iturria ateratzen den bazterrean, 50; eta Arrateondoan, 200 karga.
Eta Hergoienen berriz, ondoko basook agertzen dira: Ereñostui lekuan 100 karga;
Urardui basoan 230 karga; Urteagagoitian 130; (…) zuriagaondo lekuan 80 karga;
Garaigorta bazterrean eta Arri[…] 400 karga;
Aibelagabe kortabasoaren ondoan, 180 karga, Igarostan, 220 karga, eta azkenik,
Olaguenaga eta Arrateko alde bakoitzean, 200 karga.
- 18a-19i
fol. Otsailaren 12an. Aurreko enkante publikoa burutu ondoren, errematatzaile
Juan Areilza Hernani gaztea eta Txomin Ipiña sastrea ateratzen dira, eta
eskuidazki banatan, bakoitzak bere bermariak aurkezten ditu, hurrenez hurren,
Juan Areilza gazteak, Juan aita eta Juan Kareaga, eta Txominek ostera, Martin
Ipiña Ereñoza.
- 20a fol. 1623ko
otsailaren 19an. Sautu baserriko jabeak izan ziren Pedro Sautua eta
Maria Urizar ezkontide defuntuen adin txikiko seme-alaben tutore eta kuradore
den Juan Urizar osabak 20 dukateko ordainagiria ematen dio Juan Arestui
zeberioztarrari, honek Pedro eta Mariari defuntuei zor zielako.
- 21 fol.
Martxoaren 17an. Pedro Ginea batxilerra, Santo Tomas elizako abade eta
benefiziatu denak boterea ematen dio Bilbon bordatzaile den Agustin Amezolari,
honek Arrigorriagako Santxo Zeberitxarengandik hari zor dizkion 204 erreal
kobratu ahal izateko eta bai Pedro Agirre eskribauarengandik ere 110 erreal.
- 22. fol.
Martxoaren 24an. Pedro Gesala Idirin zeberioztarra eta Arratiko Merindadean
dagoen Castillo olarako mea hornitzaile den Hernando Mena abadearen arteko
hitzarmena. Pedrok Billarita meategitik 50 burdin-mea kintal garraiatuko eta
entregatu ditu aipatu olan, erdia lodia eta beste erdia txirta motakoa, 25
kintal San Juanerako eta beste erdia San Antolin egunerako. Kintal bakoitza 2
eta erdi errealetan ordaindu zen.
- 23. fol.
Martxoaren 24an. Martin Arana eskribau eta Areiltza Beaskoetxea baserriaren
eta Sautuolako olaren 16. zatiaren jabe denak
zati hau errentan ematen dio Pedro Uriarte zeberioztarrari, lau urterako eta
hiru erreal landuko duen burdin-kintal bakoitzeko baldintzapean.
- 24. fol.
Martxoaren 19an. Gatazka eta berba batzuk zirela eta, Pedro eta Juan Goti
anaiak, Santxo Gesala eta Martin Arana Uriondo, laurek elkarrekin boterea
ematen diete Korreximenduko Prokuradore batzuei, Juan Hernani Areilza
nagusiaren aurka, honek haien kontra jarritako auzi kriminaletik babestu ahal
izateko.
- 25a-26i.
fol. Apirilaren 18an. Juan Arana Etxasok 30 dukat-zentsua sortzen du Uriondoko
Martin Aranagoikoaren alde, erreditotan 6,5 erreal urtero pagatzekotan, eta
horretarako, Juan Aranak bereak diren Etxaso auzoko Arana baserria,
etxaguntza guztiak eta, Santo Tomas patronazgoan duen fogera baten eskubidea
hipotekatzen ditu.
- 27. fol.
Apirilaren 18an. Pedro Aloa Barañanok zera dio: urte honetan Errioxatik
ekarritako ardo beltzez hornituko duela Zubibarriko taberna-etxea Patroien
jurisdikzio pean zegoena eta Pedrok zuena.
- 28. fol. Juan Torrekoak zera adieratzen du: iraileko San Migel
egunerako zortzi dukat ordainduko dizkiola Juan Barañao Isasiri, honek mesede
egite arren hari utzi egin dizkiolako.
- 29a-31i
fol. Apirilaren 13an. Santo Tomas fabrikaren behitaldea errentan hartu zuen
Zeanuriko Otxoa Ozerin behitzainak, Juan Solatxi eta Pedro Solatxi bi
maiordomoak abisuan jartzen ditu, izan ere, ganaduen gaixo bat zela medio, behi
gehienak hiltzeko arriskuan zeudela eta errentamenduko baldintzen artean,
holako kasuetan, lehen baitlehen jakinaraztea beharrezkoa zela. Maiordomen
erantzuna da behi gaisoen ardura behitaldea errentan hartutakoarena dela.
- 32a-33i
fol. 1623ko
apirilaren 28n. Juan Ibarretxe Olabarri eta Pantxike Areilza Olabarri
ezkontideek Berazeaga, Berdegorta eta Aibelagabe kortabasoetan zegoen 2.300
ikatz-karga egiteko egurra saltzen diote Ana Ugarte andereari, berau Martin
Ugalde defuntuaren alarguna baita. Aipatu kortabasoak Olabarri sortetxearenak
dira, eta Berezeagako kargaren salneurria errealaren hiru laurdenekoa da, eta
beste bietakoen karga ostera, 18 marabeditakoa.
- 34a-35a
fol. Ekainaren 2an. Solatxi auzoko Moia baserrian bizi den Pedro
Etxebarria Arana Moiaren testamentua. Solatxi Moia baserriak Santo Tomas elizan
duen hilobian lurperatzea agintzen du, etxe horretara Maria Etxebarria Gorositu
alaba Pedro Solatxi Moiarekin ezkondua baitago. Emaztea Maria Gorositu da eta
ama Maria Perez Arana. Hainbat jendek dirua zor dio eta oinordeko alaba uzten
du.
- 36a-37i fol.
Ekainaren 23an. Martin Uria Etxaso eta Maria Ormaza ezkontideek 40
dukat-zentsua sortzen dute Pedro Gesalaren alde, eta horretarako Etxaso auzoko Uria
baserria, etxeguntza guztiak eta Olabarrietako Santo Tomas Patronazgoan
duten fogera hipotekatzen dituzte.
- 38a-39i
fol. Uztailaren 5ean. Juan Barrenetxe Ereñoza, zordun nagusia, eta Pedro
Elorriaga bermari legez, biek elkarrekin 20 dukat-zentsua sortzen dute
Olabarrietako Santo Tomas eliz kabildoaren alde, eta horretarako bakoitzak
bereak dituen, hurrenez hurren, Ereñotza Barrenetxe eta Elorriaga baserriak,
etxaguntza guztiak eta Santo Tomas Patronazgoko fogera hipotekatu behar ditu.
- 40a-41a
fol. Uztailaren 6an. Pedro Solatxiren eta Juan Arandia Areiltzaren arteko
hitzarmena. Hark botoz kanpo 250 ikatz-karga salduko dizkio, erreal eta laurden
karga bakoitzeko.
- 41a-41i
fol. Abuztuaren 6an. Ana Ugarte (Ugalde) alargunak Txomin Senper merkatariari
ola-hauspoak egiteko lau narru erosten dizkio 64 dukatetan.
- 42a-47i
fol. Abuztuaren 10ean. Areiltza auzoko baserri bati buruzko
hitzarmen-eskuidazkia. Alde batetik, Juan Goia Areilza eta Marina Artiano
senarmazteak, eta bestetik, Bilbon bizi diren Nikolas Sautuola eta Marina
Arteaga ezkontideak. Arazoa honetan datza: Areiltza [Txiteena]
baserriaren jabe Patxi Garai defuntua izan zen; eta oinordeko Marina Artiano
izendatua zuen, baina hark zor batzuk zituenez gero, eta Marina Artianok
dotearen zatiren bat zor zion Marina Arteagari, berau Patxiren eta Katalina
Arteaga uztarkideen loba zen eta. Auzia ezarrita zegoen Bizkaiko
Korreximenduaren auzitegian, baina auziak luze eta garestiak, eta azken ebazpen
argirik ez dagoenez, bi alderdiak adosketara heltzen dira: Nikolas eta Marina
Arteaga senar-emazteek 600 erreal ematea Juan eta Marina Artiano uztarkidei.
- 48a-49i
fol. 1623ko
uztailaren 21ean. Pantxike [Altu] Aranaren testamentua. Juan Kastillo
Telleriaren emaztea da, eta Areiltza Arana baserriak Santo Tomas elizan
duen hilobian ehortzia izatea eskatzen du, bai eta mezak ospatzea hainbat
ermitatan. Ama Katalina Aloa da. Eta Telleri baserrira ezkondu zenean,
dotetzat 180 dukat ekarri zituela adierazten du. Oinordeko Juan Kastillo
Telleria Arana semea izendatzen du.
- 50. fol.
Abuztuaren 27an. Behiburuen admeteria. Juan Egia Sautuola arotzak lau behi
erdi-irabazian eta erdi-galeran ematen dizkio Martin Urraza Solatxiri, honek Solatxi
Urraza baserrian zazpi urtez edukitzeko. 30 dukatetan baloratuak izan dira.
- 51. fol.
Abuztuaren 31an. Juan Etxebarriak urtebete barru, 10 dukat ordainduko dizkio
Santxo Gesalari, beroni, Pedro Larrabidek, etxearen errenta dela-eta, zor
dizkionak baitira.
- 52. fol.
Abuztuaren 20an. Migel eta Juan Goti, aita-sermeak, batetik, eta Juan eta Juan
Hernani Areilza aita-semeak ere bestetik, Arbildu olaren burni-lanketaz
auzia dute Valladoliden.
- 53a. fol.
Irailaren 8an. Zeberio haraneko jurisdikzio pean dagoen Udiarragan eskuidazki
hau burutzen da. Arakaldoko Hernando Jauregik 10 dukat ordainduko dizkio Santxo
Gesalari.
- 54a-56i
fol. Irailaren 11n. Pedro Amezola Jauregi gaztea eta Katalina Rekalde
senar-emazteek 30 dukatzentsua sortzen dute Pedro Elorriagaren alde, eta
horretarako eurenak diren Jauregi baserria eta etxaguntza guztiak
hipotekatzen dituzte.
- 57a-70a
fol. Urriaren 2an. Zuibarria auzoko Zuibarria dorrean Joan Zubiaur Anunzibairen
eta Maria Iñigez Ugalde Ugarteren arteko ezkontza-kontratua burutzen da Juan
Gesala zeberioztar eta Martin Zabala okendoar eskribau bien aurrean. Alde
batetik, Iñigo Zubiaur Olaeta Laudioko Zubiaur dorretxearen jabe eta Magdalena
Anunzibai defuntuaren alargun; eta bestetik, Martin Ugarte defuntuaren alarguna
den Ana Ugalde, Maria Iñigez alabaren ama, tutore eta administratzaile dena.
Hurrenez hurren, Joan eta Maria Iñigezen aitak eta amak, seme-alaben ezkontza
kapitulazio hauen baldintzak adosten dituzte. Eta Iñigok semeari dotetzat zera
ematen dio: batetik, Zubiaur dorretxea eta etxaguntza guztiak, olatxua, eta
errota, eta bestetik, Ana Olaeta anderea amamak Iñigo semeari emaniko 7.000
dukat zentsotan. Eta Ana Ugarte alargunak alabari, besteak beste, 2.000 dukat
dirutan eta gainerako arreoa.
- 71a fol.
Iñigo Zeberioganak bere baserrian elikatzeko bederatzi ardi amuñerian
erdi-irabazi eta galeran hartzen ditu Maria Barbatxanoren eskutik.
- 71i-72a
fol. Urriaren 8an. Martin Egia eta Iñigo Oketa suhiak, zordun nagusiak, eta
Juan Egia arotza eta Juan Urteaga urtzaile eta bermari lez, laurek elkarrekin
zera esaten dute: haiek Juan Amezari 50 dukat emango dizkiotela mando hezia eta
ferratua erosi diotelako.
- 73a fol.
Urriaren 18an. Pedro Arteaga sastreak 11 dukat ordainduko dizkio Martin
Gorostiza olaurtzaileari.
- 73i-74a
fol. Urriaren 18an. Santo Tomas elizako Martin Orbezua abadeak boterea ematen
dio Juan Ortiz Zarragari, honek Juan Orbezu haren loba aparejatu dezan
Gasteizko Gregorio Los Arcos zirujauarekin behar diren besteko urte eta
baldintzetan.
- 74a fol.
Aurreko urtean Andres Goti Uribarri maiordomo izan zenak 30 dukat ordainagiria
ematen dio Ana Ugarte alargunari, Martin Ugalde maisuak sortutako Erruki
Oroimenen patroia izanik, aipatu Erruki Obrak Zeberioganeko Andra Mari ermitari
zor zizkion eta.
- 75a-75i
fol. Urriaren 29an. Iñigok Urkiagak ikatzetan 21 dukat ordainduko dizkio Martin
Barañano Isasiri, aurretiaz honek utzi zizkiolako.
- 75i-76a
fol. Urriaren 29an. Pedro Aloa Barañanok 400 erreal ordainduko dizkio Pedro
Gotiri, honek 8 urteko mando bat saldu diolako.
- 77a-80a
fol. Azaroaren 12an. Katalina Barañano dontzeilaren testamentua. Barañano bere
baserriak Santo Tomas elizan duen hilobian lurperatua izatea eskatzen du, eta
horrez gain, mezak ospatzea hainbat ermitatan. Martin Aranagoikoa Uriondok 60
dukatzentsua zor dio. Senideei hainbat diru eta arropa agintzen dizkie: Txomin
Orberen den emazte Marina Barañano ahizpari; Martin Barañano nebaren alabak
diren Katalina eta Marina lobei; Maria Ibanes Solatxi koinatari, Maria Ibanes
Barañano izekoari, berau Martin Albisuren emaztea. Albazea Martin neba
izendatzen du.
- 81a fol.
Azaroaren 24an. Orozko haraneko Olarte elizateko Juan Adaro auzokideak
diru-segurantzak aurkezten ditu Zeberioko lurretan bere 48 ahuntz harrapatu
izan direlako, eta horregatik isuna jartzen zaio.
- 81i-82a
fol. Azaroaren 27an. Orozko haraneko auzokideak diren Juan Alde[ko]a
Arrugaetak eta Juan Garaik zera esaten dute: Juan Urizar Fiel patroiaren
aginduz eurenak diren abelburu batzuk Zeberion bertan harrapatuta eta
atxilotuta daudela. Haien izenean Patxi Urteaga eta Txomin Orbe zeberioztarrak
bermari agertzen dira.
- 82a fol.
Abenduaren 2an. Orozko haraneko Murueta elizateko Martin Odiaga prest dago
dirua ordaintzeko, Juan Urizar Fielaren aginduz, haren bi zekor harrapatu
dituztelako Zeberioko belardietan.
- 83a-84i
fol. 1633ko
abenduaren 3an. Auzokide partikular batzuk baimenik gabe, herri-basoetan
ebakitako egur-kargen enkante publikoa egiten da, Martin Perez Leginetxe eta
Juan Urizar, bi Fiel Infantzoi eta Patroien ardurapean. Agertzen diren
lekuizenak hauek dira: Arbizagutxia, Meako, Egiarreka, Pagatzazabal eta
Ereñostui. Pedro Gotik enkantea irabazten du, kargako 24 marabedi eskainiaz.
- 85a-86i
fol. Abenduaren 18an. Pedro Areilza Artiano zordun nagusia eta Martin Altua
Arana Areilza bermari lez, biek elkarrekin, 40 dukat-zentsua sortzen dute Pedro
Goti abadearen alde eta horretarako bakoitzak bereak dituen, hurrenez hurren, Artiano
baserria eta Arana Areilza baserria eta etxaguntza guztiak
hipotekatzen ditu.
- 87a-88i
fol. Abenduaren 4an. Juan Beti Olazarren testamentua. Bere etxeak Santo Tomas
elizan duen hilobian ehortzia izatea agintzen du. Herriko ermitetan hainbat
meza ospatzea agintzen du. Olabarrin bizi den Marina Larrea joskileak sei
erreal zor dizkio. Arropa agintzen du herriko ospitalerako. Seme-alaba hauek
uzten ditu: Katalina, Maria Ibanes, Marina eta Martin (?) Beti Torre, zeina
baserrirako oinordeko izendatzen baitu. Katalina alaba, Pedro Otxoa
Barbatxanorekin ezkonduta dago, eta Marina ostera, Juan Urteaga Egiarekin.
4.4. 1632ko protokoloen laburpena
Juan Gesala
Urraza eskriaua. 101 folio, zenbatu gabe. Zenbait data kronologikoki nahasian
daude. Egoera eskaxa.
- 1632ko
urtarrilaren 1a. Urkitza baserrian Pedro Urraza Urkizaren eta Maria
Ibarrondo Rotarteren arteko ezkontza-kontratua burutzen da. Alde batetik, Maria
Ortiz Urkiza ama alarguna eta Martin Urraza semea, Pedro seme eta anaiari
dotetzat zera ematen diote: 150 dukat dirutan, hiru urteko zekorra eta
Aretxurriaga lekuko 150 ikatz-kargen balioa. Eta beste aldetik, Martin
Ibarrondo eta Maria Rotate ezkontide defuntuen alaba den Mariak, ezkontzara hau
eramaten du: Rotate baserria, etxaguntza guztiak, hilobia eta
patronazgoko fogera. Lekukoak Txomin Ugalde, Martin Barañano Isasi, Martin
Urkiza eta Txomin Ibarrondo dira.
-
Urtarrilaren 2an. Eremu patroiaren diru-kontuen zuriketa. Ikus 10. orria.
-
Urtarrilaren 6an, Olabarrietako Santo Tomas elizako abade den Martin Orbezuk,
49 dukatetan baloratutako sei behiburu (lau behi ernari eta bi txahal),
erdi-irabazian ematen dizkio Pedro Gorostizari, sei urterako, honek Gorostiza
baserrian gorde eta hezi ditzan. Balorazioa alde biek izendatutako gizonek
burutakoa izan da.
- Juan Arana
eta Kasilda Beraza ezkontideen alaba eta Maria Ortiz eta Marina Arana isekoen
oinordeko den Maria Gomez Arana Beraza dontzeilak boterea ematen dio
Eliz-kabildoari, honek Martin Ipiña Ereñozari eta Pedro Gotiri diru-zentsuetako
konturen bat kobratu ahal izateko.
- Marina
Orbezuak 40 dukateko ordainagiria ematen dio Martin Ipiña Amezola eta Marina
Larrabide uztarkide defuntuen seme den Martin Ipiña Larrabideri.
-
Urtarrilaren 25ean. Txomin Ugaldek 37 dukatetan ebaluatuak dauden sei behiburu
handi eta txiki, erdiirabazian ematen dizkio Juan Arteagari, Arteaga baserrian
gorde eta hezi ditzan lau urtean.
-
Urtarrilaren 25ean. Marina Zeberiogana egoiliarrak 24 dukatetan baloratuak izan
diren hiru txahal erdiirabazian ematen dizkio Juan Ipiña Ugarteri, bost
urterako.
- 1630. urtean maiordomo izan zen Pedro Goti Etxasok ordainagiria
ematen dio Martin Ozerin Argiñanori, berau Zeberioganako Andramari eta
erantsiriko ermiten maiordomoa izan zelako.
- Martxoaren
7an. Iñigo Undurragak ezkontzadotearen ordainagiria ematen dio Juan Urigibel
hauspogileari. Eta arrazoia da Juan Urigibelen eta Iñigoren arreba den Antonia
Undurragaren seme-alabak ezkondu egin zirelako, eta Zeberio haraneko Zubialde
[Tollarena] baserria eman
zietelako.
- Martxoaren
13an. Pedro Ibarrondoren eta Maria Iñigez Ibarra Barbatxanoren arteko ezkontza
kontratua. Alde batetik, Pedro Ibarra eta Marina Barbatxano ezkontideek Maria
Iñigez alabari dotetzat zera ematen diote: Ibarra [Aldekoa] baserria, etxaguntza guztiak eta patronazgoko fogera,
baina gozamenaren erdia eurentzat gordez. Ezkongaiak Marina ahizpa du. Eta
beste aldetik, Pedro Ibarrondo ola-urtzaileak aurrekoaren baliokidetasunerako
70 dukat dirutan eramaten ditu eta bermari Martin Barañano Isasi izendatzen du.
- Martxoaren
19an. Iñigo Barañano Isasik Olabarrietako Santo Tomas patronazgoko fogerari
dagozkion hamarrenak errentamenduan ematen dizkio Pedro Gesalari, lau urterako
eta zortzi dukateko errentapean (bi dukat urte bakoitzeko).
- Aurreko
eskuidazkiaren ondoren dator 1632ko urtarrilaren 2ko hau. Auzokide patroi batzuen
aurrean, 1631. urtean, Patxi Beti Olazar Fiel izan
zenak iazko diru-kontuak aurkezten ditu. Denetara zortzi folio idatzirik
agertzen dira, eta hemen gastu batzuen aipamena besterik ez dugu egingo.
Karguen artean, esaterako, Juan Bengoetxeak diru-banaketa baten batutako 30
dukat aipatzen dira, hiru erreal patroi partzialitateko auzokideko (edo 330
erreal). Eta beste banaketa baten Juan Idirinek batutako 40 dukat, lau erreal
auzokideko (440 erreal). Bestetik, deskargu edo gastuen artean zera agertzen da:
otsoak harrapatu zituenei erreal batzuk aldi desberdinetan; soldaduak Bilbora
joan eta itsasoratu zirelako beste erreal batzuk; 10 erreal hilobietarako karea
ordaintzeko; Olabarrietako elizako abadeen eskubideak zirela eta, 12 dukat; lau
dukat Martin Orbezu abadeari laino bat bedeinkatzegatik; Zuibarriko zubia
konpontzeko lau erreal eta hamar kaltzadetarako. Orotara, kargoetan 1.102 erreal, eta deskargoetan edo gastuetan ostera, 2.511 erreal.
- 1632ko urtarrilaren
18an, Lexartza kortabasoaren 200 egur-karga enkante publikoan hartzeko
deialdia. Kandelak piztu ondoren, Pedro Gesalak karga bakoitzeko 26 marabedi
opatzen ditu. Gauza bera, Igarosta kortabasoan dauden 800 egur-kargaz.
Elezabeitiako eskribaua den Iñigo Albizu Ibarrak erreal erdi opatzen du karga
bakoitzeko. Eta deialdia ere, Muñaran altuan eta Zollo aldera dagoen Ezpatañaza
kortabasoko 500 kargez. Arrankudiagako Ugarte olaren jabe den Antonio
Landaberdek 12 marabedi opatzen ditu karga bakoitzeko eta ez da besterik
agertzen.
- Martxoaren
17an. Sautuola olari buruzko dirukontuak. Jabe-partzuariak honoko hauek
dira: Antonio Meñaka (1/4ren jabea), Juan Solatxi Iragorri, Iñigo Urkiaga,
Pedro Sautua (hiru hauetariko bakoitza 1/16 zatiaren jabe da), eta Martin Arana
eskribau defuntuaren alarguna den Marina Ortiz Areilza Olabarri.
- Txomin
Sautuola Areilzak 40 dukateko ordainagiria ematen dio Pedro Beti Tollarari.
- Apirilaren
13an. Pedro Arandia Areilza eta Maria Saez Sautuola ezkontideek diru-zentsua sortzen
dute Txomin Sautuola Areilzaren alde, eta horretarako Areilza euren baserria eta etxaguntza guztiak
hipotekatzen dituzte.
- Apirilaren
13an. Juan Arteaga Sautuola, zordun nagusia eta Pedro Beti Tollara bermari
legez, biek elkarrekin, 40 dukat-zentsua sortzen dute Txomin Sautuolaren alde,
eta horretarako bakoitzak, hurrenez hurren, berea duen Sautuola baserria eta Olatzar Tollara baserria hipotekatzen du.
- Patxi
Larrea Rementeria Argiñanok 150 dukateko ordainagiria ematen die Pedro Urteaga eta
Ana Gorostiza Gesala ezkontideei, hauek Juan Gorostiza eta Maria Ortiz Gesala
uztarkide defuntuen oinordeko direlako eta Juan Larrea Rementeria semea Maria
Gorostiza Gesalagaz ezkondu zelako.
- Juan Goti
Uriondok Erniaga basoetatik 100 ikatzkarga entregatuko dizkio Pedro Durango
Uribiarte eskribauari.
- Maiatzaren
9an. Iñigo Andiko Etxaso zordun nagusia, eta Juan Andiko Arkulanda anaia
bermari legez, biek elkarrekin 40 dukat-zentsua sortzen dute, Olabarrietako
Santo Tomas elizan abade egon zen Juan Rotalde defuntuak sortutako Oroimen eta
pobreentzako Erruki Obren alde. Eta horretarako, bakoitzak, hurrenez hurren,
berea duen Andiko Etxaso eta Arkulanda [Gerrako] baserria
hipotekatu behar du. Aipatu Oroimen horren patroi eta administrariak Martin
Orbezua abadea, Juan Durango abadea eta Martin Urkiza dira.
- Martin
Uria Etxasok ordainagiria ematen dio Juan Urkiza Gorosituri.
- Ekainaren
6an. Zeberio haraneko auzokide diren Antonio Meñaka Billela eta Antonia Azurdui
Trauko ezkontideek, 2.600 dukat inguruan auzia dute Ignazio Azurdui koinatu eta
nebaren aurka, izan ere, Antonia Tota Ortiz Trauko Rekalde ama defuntuaren
oinordeko da eta.
- Ekainaren
6an. Santorin Arbilduren testamentua. Arbildu [Bekoa] bere baserriak
Santo Tomasen duen hilobian lurperatua izatea agintzen du. Maria Saez Arbildu
defuntuaren alarguna da eta Martin semea baserrirako oinordeko izendatua zuen.
Beste alaba bi Maria Saez eta Ana Arbildu dira.
- Txomin
Ugalde Ugarte, Martin Ugalde eta Ana Ugarte ezkontide defuntuen semea da.
- Ekainaren
21ean. Igorreko Txomin Etxebarria Garairen eta Maria Iñigez Barañano
Barañaokoaren arteko ezkontza-kontratua. Alde batetik, Juan Etxebarria eta
Maria gurasoek Txomin semeari Igorreko Etxebarri baserria eta etxaguntza
guztiak dotetzat ematen dizkiote. Eta bestetik, Pedro Barañano eta Maria
Barañano Isasi gurasoek Maria Iñigez alabari dotetzat 160 dukat dirutan eta
arreoa ematen dizkiote.
- Ekainaren
2an. Olabarri olari buruzko dirukontuen arrazoiketa eta zehazketa.
- Uztailaren
8an. Katalina Anunzibai alarguna eta Martin Hernani Zuibarria Anunzibai,
ama-semeak Zuibarria sortetxeari dagokion hilobi bat saltzen diete
Bartolome Garai eta Maria Artiano ezkontideei 20 dukatetan. Kokapena da,
gradetako laugarren iladan, eta mugakideak: aurretik, San Juan Arandia; eskuma
aldetik, Juan Solatxi Iragorriren hilobia; ezkerretik Martin Aldekoa Ereñozaren
hilobia, eta atzetik, Martin Urraza Uriondorena.
- Pedro Aloa
eta Maria Saez Mendia ezkontideek, Juan Etxebarriarena den Etxebarria baserria
alokairuan dute. Eta etxearen errentagatik zortzi dukat ematen dizkiote Santxo
Gesalari, Juanen koinatuari, eta Juan bera ere elikatu zutela.
-
Elorriagako Ana Amezaren testamentua. Pedro [Larrea] Elorriagaren emaztea da
eta Elorriaga baserriak Santo Tomas elizan duen hilobian ehortzia izatea
eskatzen du. Pedro senarrari boterea ematen dio baserrirako oinordeko izendatu
ahal izateko.
- Abuztuaren
24an. Iñigo Solatxi Zeberioganak Pedro semea aparejatzen du Txomin Ibarrondo
enteilariarekin, hiru urterako eta hamar dukat hiru urteak igarotakoan.
Aprendizaian ohitura den moduan, lanbidea irakatsiz gain, oinetakoak eman eta
elikatu egingo du, Pedrok ezelako ausentziarik egin gabe.
- Juan
Arteaga Arteagakoak 40 dukat-zentsua sortzen du Pedro Gesalaren alde, eta
horretarako Arteaga baserria, etxaguntza guztiak eta patronagozko fogera
hipotekatzen ditu.
- 1632. urtea. Zeanuriko Juan Agirreren seme den Martinek Otxoa
Ozerinekin adosten du Olabarrietako abelburuen taldean edo "busto"an
laguntzeko hiru urtean.
- Urriaren
4ean. Menagaraiko Juan Arana pintoreak Andramariko erretaularen urreztaketa
dela eta, ordainagiria ematen dio Juan Barañano Isasiri.
- Juan Egia
Sautuolaren testamentua. Sautulako Areztui bere baserriak Santo Tomas
elizan duen hilobian lurperatzea eskatzen du. Marina eta Maria alabei 80 bana
dukat agintzen die. Marina Areztuiren senarra da eta Juan Areztuiren suhia.
Martin Arezui Artianoren seme-alaba gaztetxoen kuradore izan zen. Martin
Barañano Isasirekin adostu zuen Olabarri olarako erruda bat egingo
zuela, 15 dukatetan zeinetatik sei hartuta baitauzka. Errudarako material
ebagia eta zerratua duela adierazten du eta Martin anaiak amaitzea eta olan
jartzea agintzen du. Pedro Egia Zeberioganaren anaia da eta oinordeko Martin
semea izendatzen du.
12.
Argazkia: Mazukaria Legazpiko Mirandaolan.
- Txomin
Ugalde maiordomoak hala aginduta, Zeberioganako Andramari ermitak Mugizorroz
kortabasoaren ondoan duen basoko 400 ikatz-karga erremate publikoan ateratzen
dira. Martin Ipiñak 35 marabedi opatzen ditu karga bakoitzeko eta diru horrekin
guztiarekin Juan Arana pintoreak erretaulan egindako urrazketa lana ordainduko
da.
4.5. 1640ko protokoloen laburpena
Juan Gesala
Urraza eskribauak idatzia. 165 fol. 74. folioraino
zenbatuak, hortik aurrera ez. Hasierako 18 orrietan tinta transpasatua.
Bestela, egoera nahiko ona.
- Hasierako
dokumentua. [Bartolome] Garairen testamentua. Seme-alabak Maria eta Frai
Bartolome Garai Artiano dira. Lobak berriz, Marina eta Maria Artiano, hurrenez
hurren, Nikolas Urigibelegaz eta [?] Gesalarekin
ezkonduak. Lekukoen artean Juan Artxua [eskolamaisua] agertzen da.
- Aurtengo
bi Fielak Patxi Urteaga [infantzoia] eta Iñigo Barañano Isasi [patroia] alde
batetik, eta Pedro Arteaga eta Arabako Betolaza herriko Juan Paskual bestetik,
adosten dute azken honek Errioxako ardo beltzez hornituko duela Pedro bizi den
Sautuolako taberna-etxea. Jarraian, Fiel biek eta Pedro Arteagak okelaz
Zeberioko harategia hornitzeko sistemaz dihardute.
- Enkante
eta errematearen bidez pisu publikoa kontrolatzeko deialdiak egiten dira.
- Juan
Arteagaren ama Marina Arandia da, berau Juan Arteaga defuntuaren alarguna.
- 15. fol. Pedro Arteagak Sautuola auzoan, eta Martin Barañanok
Etxebarrian, Zeberio herria jenero desberdinez hornituko dutela adosten dute:
olio, bakailao, arrainaren eta abazeriaren horniketari dagokion guztia.
- 17i. fol.
Gamarrako auzokide den Juan Garzia Mendibilek zera esaten du: Errioxako
upelategi onenetatik ardo gorriz eta beltzez hornituko duela Martin Barañanoren
Etxebarria taberna-etxea.
- 21. fol.
Urtarrilaren 21ean. Igarosta eta Lexartza kortabasoetako egurretarako enkante
publikoa egiteko deialdia. Martin Arana eta Pedro Uribarri maiordomoak dira eta
340 karga inguru egotea kalkulatzen da. Pedro Solatxi Iragorrik 99 marabedi eta
erdi opatzen du karga bakoitzeko.
- 23. fol.
Otsailaren 2an. Pedro eta Juan Solatxi aitaseme zeberioztarrak 200 ikatz-karga
egingo dizkiote Migel Gotiri, honen Ostola kortabasoan, epea aurtengo San Juan
eguna da eta karga bakoitzeko besolana delaeta, 44 marabedi kobratuz.
- 28. fol. Pedro Hernani Areilzak [Areiltzako auzoko] Olabarri etxea
eta alboko ortua errentan ematen dizkio Patxi Bezurteni, lau urterako eta 16
erreal eta oilo bat urteko errentapean.
- 31a. fol.
Juan Arteaga defuntuaren alarguna den Marina Arandiak 20 dukaten ordainagiria
ematen dio Pedro Arandia Areilzari.
- 31i. fol.
Fuenmayor hiribilduan auzokidetuta dagoen Martin Zabala arotz-maisuak 40
dukat-zentsua sortzen du Marina Arandia Urteagaren alde, eta horretarako,
bereak diren Zabalabekoa baserria, etxaguntza guztiak eta Fuenmayor-eko
ondasunak hipotekatzen ditu.
- 35. fol.
Areiltza auzoan bizi diren Pedro Gallano eta Maria Ibanes Aldekoa ezkontideek,
24 ahuntz saltzen dizkiote Antonio Meñaka Billelari. Alde biek izendatutako
gizon onen arabera, 16 dukat balio dute, eta bizi diren etxearen errenta
ordaintzeko.
- 37. fol.
Fuenmayorren auzokidetuta dagoen Martin Zabala arotz-maisuak boterea ematen dio
Txomin Ipiñari, honek harena den Zabalabekoa baserria Tomas
Larrabiderekin eta honen emaztearekin errentamendua formalizatzeko. Horrez
hain, solo bat dela-eta, Juan Arandia Sautuolagaz auziren bat zuen.
- 1640. urtea. Santo Tomas elizan dauden hilobi bi direla eta, auzia
dute Martin Ibarrondo Goikoak eta Martin Zabalabekoak. Hilobien mugakideak
agertzen dira.
- 43. fol.
Martxoaren 20an. Arbildu olari buruzko diru-kontuak jabe eta partzuarien
artean.
- 44. fol. Juan Martinez Sautuolak 34 dukateko ordainagiria ematen
dio Maria Saenz Arandia Unzuetari, berau Juan Olarra Bezurten nagusiaren emazte
dena.
- Patxi Beti
Olalzar eta Marina Urkiza ezkontideak direla agertzen da.
- 49. fol.
Apirilaren 9an. Txomin Ibarrondo arotzmaisuak Juan Zubiaur ola-tiratzailearena
den Zubiaur baserria konponduko duela esaten du. Juanek zura guztia
etxean ipiniko du eta lantzea eta latea ipintzea Txominen esku.
- 50. fol. Iñigo Barañano gazteak 35 errealeko ordainagiria ematen
dio Juan Ibarrondo Orbezuri, honen ahuntzak haren solo barrian egindalo
kalteagatik.
- 53. fol.
Apirilaren 8an. Martin Areilza Urraza Solatxikoak Elezurriagan lekuan
dagoen (I)Yartua deitutako basoa saltzen dio Pedro
Uriarteri 108 dukatetan, eta hau, bere gurasoek Maria Otxoa Urraza arrebari
ezkontza-dotetzat eman ziotelako, aipatu Pedrorekin ezkondu zenean.
- 55. fol.
Apirilaren 22an. Juan Zubiaur olatiratzailea eta Ageda Zabalgoiti ezkontideek
30 dukatzentsua sortzen dute Patxi Egiaren alde, eta horretarako Zubiaur beren
baserria eta ezagunak diren etxaguntza guztiak hipotekatzen dituzte.
- 57. fol.
Apirilaren 23an. Pedro Zabala eta Maria Bengoetxea ezkontideek 40 dukat-zentsua
sortzen dute Barbatxaoko Juan Bengoetxea gaztearen alde, eta horretarako,
eurena den Zabalabekoa baserria, etxaguntza guztiak eta patronazgoko
fogera hipotekatzen dituzte.
- 59. fol.
Apirilaren 22an. Herri-baso batzuetan dauden 100 egur-kargen enkante eta erremate
publikorako deialdiak. Basook hauek dira:
Luzandegieta,
Aibelagabe, Igarosta kortabasoaren azpia, Belaustegi lekua eta Urteaga-ondoa.
- 60. fol.
Apirilaren 23an. Juan Zubiaur olatiratzaileak, Sautuola olarako presaren ondoan
dauden eta Zubiaur bere baserriari dagozkion solo bat eta Zearra
deitutako sagastia errentan ematen dizkio Patxi Egiari 10 urterako eta 16’5
erreal urte bakoitzeko errentapean.
- 68. fol.
Martin Larrea Gallano eta Maria Ortiz Aldekoa ezkontideek, ezkontza-dotea zela
eta, 80 dukateko ordainagiria ematen diote Patxi Aldekoa koinatu eta nebari.
- 69. fol.
Maiatzaren 13an. Pedro Jauregik bere burua behartzen du Olabarrietako Santo
Tomas fabrikak duen behitaldea Arrabako kortabasoan gorde eta zaintzeko,
aurtengo San Juan eguna arte eta 216 errelako soldatapean.
- 70. fol.
Maiatzaren 13an. Pedro Gesalak 40 dukateko ordainagiria ematen dio Iñigo
Barañano gazteari. Arrazoia da 1634. urtean, Iñigo
Barañano eta Ana Ginea uztarkide, bere gurasoek sortutako zentsua zela. Eta
orain, Iñigo Barañano Isasik hartua du, bere arrebaren dotea ordaindu ahal
izateko, aipatu Iñigo Barañano gaztearekin ezkondua delako.
- 71. fol. Juan Urteaga Egia zordun nagusia eta Pedro Urteaga loba
eta bermari legez, biek elkarrekin 40 dukat-zentsua sortzen dute Pedro
Gesalaren alde, eta horretarako bakoitzak, hurrenez hurren, berea duen Egia eta
Urteaga baserria hipotekatzen du.
- 73. fol.
Maiatzaren 13an. Iñigo Barañano eta Pantxike Barañano Isasi ezkontideek 100
dukateko ordaingiria ematen diote Iñigo Barañano Isasi koinatu eta nebari. Izan
ere, Martin Bakiola eskribauaren aurrean sinaturiko eskuidazkiak hala zioen
eta.
- 75. fol. Pedro Otxoa Barbatxano zordun nagusia eta Juan
Larrabide bermari legez, biek elkarrekin 30 dukat-zentsua sortzen dute Txomin
Ugalderen alde, eta horretarako bakoitzak berea duen Barbatxao eta Larrabide
baserria hipotekatzen du.
- Maiatzaren
17an. Santorin Ibarrondo eta Marina Ortiz Idirin uztarkideek, eta Martin
Barañano eta Maria Ibanes Ibarrondo ezkontideek, laurek 200 dukateko
ordainagiria ematen diete Pedro Arandia Sautuola eta Juan Martinez Sautuola
zordun nagusiei, eta Iñigo Barañano Isasi bermariari, hauek 1636. urtean sortutako zentsua horrela askatuz. Lekukoak hauek
dira: Iñigo Hernani Arbildu, Iñigo Barañano gaztea Barañaokoa eta Pedro Ortiz
Artiano. Lehenengo lekuko bien sinadura dator.
- 1640ko
ekainaren 3an. Juan Barrenetxe Ereñozaren
testamentua. Barrenetxe bere baserriak Santo Tomas elizan duen
hilobian ehortzia izatea eskatzen du. Maria Saenz Urrazarekin ezkondua dago eta
lau seme-alaba dauzkate: Maria Saenz, zeinari ezkontza-dotetzat 140 dukat
dirutan gehi arreoa agintzen baitizkio; Martin eta Pedro, zeintzuei 50 dukat
bana agintzen baitizkie. Sarriondo deitutako basoa agertzen da. Oinordeko Juan
semea izendatzen du, eta testamentari Maria Saenz emaztea. Ikatza egiten
aritutakoa zen.
-
1640 a 3
de Junio. Testamento de Juan
Barreneche Ereñoza. Pide ser enterrado en la tumba que tiene su
caserío en la iglesia de Santo Tomás. Está casado con Maria Saenz Urraza y
tienen 4 hijos:
Maria Saenz, a quien le mandan 140 ducados
más el arreo de boda. Martin
y Pedro,
a quienes les mandan 50 ducados a cada uno. Aparece el
arbolar llamado Sarriondo.
Nombra heredero a su hijo Juan
y testamentera a su mujer, Maria Saenz. Se dedicaba a fabricar carbón
- 1640ko
ekainaren 5ean, herri-basoen egur-kargen enkante eta erremate publikoa burutzen
da. Ikus 10. orria.
- Abuztuaren
4an. Iñigo Urkiagak 40 dukat-zentsua sortzen du Martin Barañano Isasiren alde,
eta horretarako Urkiaga bere baserria eta etxaguntza guztiak
hipotekatzen ditu.
- Ekainaren
12an. Martin Ibarrondo Bekoak eta Marina Ibarra ezkontideek Ibarra [Hernandoena]
baserrirako legitimak direla-eta, 200 dukateko ordainagiria ematen diete Martin
Solatxi Ibarra eta Maria Ibanes Ibarra uztarkideei, azken hau Marinaren ahizpa
baita, eta biak Martin Arandia Ibarra eta Marina Gesala senar-emazte defuntuen
alabak.
- 1640ko
ekainaren 28an. Gazteluko elizateko auzokide den Jeronimo Julian Gortazarrek boterea
ematen dio Juan Martinez Sautuolari. Eta honek Pedro Urteaga Gorostizakoari 50
erreal kobratu behar dizkio, Pedrok Laueta kortabasoan egindako kalteen
ordainetan.
- Igorreko
Katalina Zabalgoiti Juan Zubiaur tiratzailearen amaginarreba da.
- Ekainaren
21ean. Patxi Egiaren testamentua. Martinen semea da eta Pedroren loba.
Magdalena Arbidegaz ezkonduta dago eta bere baserriak Santo Tomas elizan duen
hilobian lurperatua izatea agintzen du. Hainbat pertsonak dirua zor dio eta
kontuak zehazten ditu. Egia [Ansoena] baserriarako oinordeko Martin
semea izendatzen du eta honek Ana arrebari 200 dukat dirutan eta arreoa eman
behar dizkio.
- Ekainaren
20an. Martin Solatxi Ibarra eta Maria Ibanes Arandia Ibarra uztarkideek 80
dukat-zentsua sortzen dute Patxi Ibarrondo ola-mazukariaren alde, eta eurenak
diren Ibarra [Hernandoena] baserria, etxaguntza guztiak eta patronazgoko
fogera hipotekatzen dituzte. Lekukoak Juan Durango Uribiarte abadea, Pedro
Elorriaga eta Juan Ameza zapataria dira.
- Uztailaren
18an. Juan Solatxi [Ereño] ola-urtzailea eta Marina Ugarte ezkontideek
ezkontza-dotetzat 60 dukateko ordainagiria ematen diote Juan Ipiña Ugarte
koinatu eta nebari.
- Uztailaren
18an, Txomin Areilza Artiano [Goikoa] ola-urtzaileak 100 dukateko ordainagiria
ematen dio Juan Solatxi [Ereño] koinatuari, Katalina Solatxigaz ezkondu zenean
Juan Solatxi aitaginarrebak hala agindu ziolako.
- Ekainaren
30ean. Gaixorik dagoen Txomin Bezurtenen testamentua. Bere [Ezkerrena]
baserriak Santo Tomas elizan duen hilobian ehortzia izatea eskatzen du. Emaztea
Marina Iragorri da, zeinak Joanes Goikoetxea kapitainak sortutako Erruki
Obratik 100 dukat kobratu behar baitu. Bilbon bizi den Marina Bezurten isekoari
200 dukat ematea agintzen du. Eta Juan Urigibel hauspoegile defuntuaren alarguna
den Maria Iñigez Areilzari beste 50 dukat. Ikatza egiten besolanean aritu zen.
Jose Aldekoa Ereñozaren emazte den Marina Bezurteni 60 dukat zor dizkio, eta
horren prendan bere baserriaren aurrean dagoen garaia "el elorrio",
eta soloa erabil ditzatela. Ama Maria Iñigez Artiano da eta baserriaren
laurdena goza dezala agintzen du. Santa Kurtze errota errentan bost urtean izan
zuen. Emaztea testamentari izendatzen du, eta oinordeko Juan Berzuten Iragorri
semea, eta beste seme-alaben artean herenean eta bosgarrenean hobesten du.
- Abuztuaren
5ean. Olabarri olaren diru-kontuen zuriketa. Jabe eta partzuariak honoko
hauek dira: Olabarri sortetxeko administrari den Marina Ortiz Areilza
Olabarri alarguna, Juan Orbezu zirujaua, eta Pedro Barañano, eta lekukoak
ostera, Martin Goti sakristaua, Juan Ipiña Ugarte ola horretako mazukaria eta
Txomin Ibarrondo enteilaria bertan obrak egin zituena. Guztiak Zeberio haraneko
auzokideak dira.
- Abuztuaren
10ean. Juan Ugalde abadeak Txomin Ibarrondo enteilariari etxe berri bat eraikitzearen
obragatik, kontu handiago bateko 500 errealen zatia ematen dio.
- Abuztuaren
11n. Pedro Solatxi Iragorrik zaldi batzuk erosten dizkio Txomin Sautuola
Areilza iltzegileari 25 dukat ordaintzekotan, eta horrez gain, diru-zentsua
sortzen du honen alde, eta horretarako Solatxi [Iragorri] baserria,
etxaguntza guztiak eta patronazgoko fogera hipotekatzen ditu.
- Abuztuaren
22an. Ana Sautuaren testamentua. Juan Hernani Arbilduren emaztea da eta Sautua
bere jaiotetxeak Santo Tomas elizan duen hilobian lurperatzea eskatzen du.
Juan Urizar eta Maria Garairen kuñata da. Pantxike Sautua Bezurtengoa bere
ahizpa da. Adin txikiko hiru seme-alaba ditu: Pedro, Inesa eta ?. Kontu asko agertzen dira ordaintzeko eta kobratzeko.
Testamentari senarra eta Pedro neba izendatzen ditu.
- Abuztuaren 27an. Martin Larrea Olabarrikoa olamazukariaren
testamentua. Juan bere aita jaio zen Larrakoetxea baserriak Santo Tomas
elizan duen hilobian ehortzia izatea eskatzen du. Katalina Arandiagaz ezkonduta
dago eta bost seme-alaba ditu: Juan, Pedro, Katalina, Maria eta Martin Larrea
Arandia. Txomin Ugaldegaz kontu luzeak ditu. Bere izenean sei behiburu (5 behi
eta zekor bat) Arrabako larretan dauzka, baina Juan semearenak dira, feriatik
ekarriak. Pedro Arandiarekin ezkondua dagoen Katalina alabari behia eta txahala
agintzen dizkio. Maria alabari laguntzeko, zaldia eta ardiak agintzen dizkio.
Bi idiak Juan eta Pedro semeentzat, eta Martini zekorra eta moxala.
Testamentari emaztea izendatzen du eta oinordeko Pedro semea.
- 27 de Agosto de 1640 Testamento de Martin
Larrea, de profesión Maestro de la Ferrería de Olabarri. Pide
ser enterrado en la tumba que el caserio natal de
Juan Larrea, su padre, Larrakoetxea
tiene en la Iglesia de santo Tomás. Está casado con Catalina
Arandia y tiene 5 hijos: Juan, Pedro, Catalina,
Maria eta Martin Larrea Arandia. Tiene gran número de tratos con Domingo
(Txomin) Ugalde. a su nombre tiene 6 cabezas de ganado
(5 vacas y una ternera) en las campas de Arraba, que son de su hijo Juan,
traidas de la feria. Le manda a su hija Catalina,
casada con Pedro Arandia
una vaca y una ternera. Para ayudar a su hija Maria, le manda un caballo y
ovejas. Dos toros a sus hijos Juan y Pedro, y a Martin una ternera y una moxala.
Nombra testamentaria a su esposa y heredero a su hijo Pedro.
Irailaren
8an. Olabarrietako elizateko auzakideen artean diru-banaketa burutzen da
soldadu bat eta bi kinto ordaindu ahal izateko. Patxi Urteaga Fielaren
ardurapean bi dukat kobratzeko banaketa burutzen da. Auzokide infantzoi
gehienen izena idatzita dator, eta orotara 51 fogera agertzen dira. Laster
publikatuko da dokumentu hau osorik transkribatuta.
- Abuztuaren
30ean. Magdalena Areztui Artianoren eta Pedro Zuibarria Gesala albaitariaren
arteko ezkontza-kontratua. Alde batetik, Martin Areztui eta Magdalena Artiano
ezkontide defuntuen seme den Martinek Magdalena arrebari dotetzat 50 dukat
dirutan eta arreo zehatza ematen dizkio. Eta bestetik, Pedro Zuibarria eta
Maria Ortiz Gesala uztarkide defuntuen Pedro semeak albeitar bere lanbidea,
jantzia, hauspoak eta lanerako erremintak eramaten ditu. Lekukoak Pedro Gesala
abadea, Martin Madariaga albaitaria, Juan Gesala iltzegilea eta Juan Zuibarria
dira.
- 1640ko
irailaren 10ean. Juan Ona Urbinak Juan Martinez Sautuolarekin Santa Kurtzeko
ola tiratzailean lanean arituko dela adierazten du, iraileko San Migel
egunetik San Juan egunarte, eta 200 errealetan eta beste baldintza batzuetan.
- Irailaren
18an. Zeberioko auzokide den Martin Zubiaurrek soldadu plaza hartzen du
Kataluniako probintzian zerbitzatzeko. Erregeak Bizkaiko Jaurerriari 200
infante eskatu zizkion eta Olabarrietako elizatearen izenean Martin doa. Patxi
Urteaga Fielak 72 dukat eta ezpata emango dizkio.
- Irailaren
16an. Martin Arbilduk sutegirako hauspo batzuk erosten dizkio Pedro Arandia
Areilzari 20 dukatetan.
- Irailaren
16an. Zeberioko auzakide patroien izenean Kataluniara soldadu lez joateko plaza
hartzen du Basauriko Pedro Goirik. Iñigo Barañano Isasi Fiel patroiak 80 dukat,
ezpata eta alkandora emango dizkio.
- Irailaren
16an. Sautuolako olaren jabepartzuarien eta Txomin Ibarrondoren arteko
eskuidazkia, olaren zenbait obra burutzeko: olaren antepara berria, presaren
kolomadura, "guiçalegue" deitutako olaren gorputza, zuraje guztia
berria izatea, guztia, 200 dukatetan, eta 1641eko irailaren S. Migel
egunerako bukatua.
- Egun
berean, Orozkoko Martin Olarra arotzak Arbilduko olan konpontze-lanak
burutuko ditu, zehazki, "gizalege" deitutako horman 100 dukatetan eta
materiala bertan ipiniko zaio.
- Urriaren
10ean. Juan Arteaga eta Maria alaba batetik, eta bestetik Pedro Etxebarri.
Haiek Calahorrako Gotzaitegiko Auzitegira jotzen dute, Pedrok Arantzazuko
Mariana Zalbiderekin ezkondu nahi duelako, baina aurretiaz Maria Arteagari berba
emana ziolako. Alde bien arteko arazoa 40 dukaten bidez gainditu egiten da.
- Urriaren
18an. Iñigoren semea den Martin Amezola Gotik zazpi urteko mando bat erosten
dio Juan Larrabide Zeberioganakoari, bere atal on zein txarrekin eta 40
dukatetan. Bermari Juan Arteaga ateratzen da.
- Urriaren
21ean. Martin Amezola Gotik 20 dukatzentsua sortzen du Pedro Urraza Rotateren
alde, eta horretarako, bereak diren Ametzolagoti baserria, etxaguntza
guztiak eta patronazgoko fogera hipotekatzen ditu.
- Juan
Arteaga Sautuolak 20 dukat-zentsua sortzen du Olabarrietako Santo Tomas elizan
Maria Saenz Urraza Tollarak ezarritako perpetualaren alde, eta horretako Juanek
Sautuola [Ozeringoa] baserria, etxaguntza guztiak eta egurbidea
hipotekatzen ditu. 20 dukatok Maria Saenzen suhia den Pedro Beti Tollarak, eman
dizkio.
-
Martin Bengoetxearen testamentua. Areiltza Bengoetxea bere baserriak
Santo Tomas elizan duen hilobian lurperatua izatea eskatzen du. Ana Iturrategaz
ezkonduta dago eta hiru seme-alaba dituztela agertzen da: Maria, zeinari 50
dukat agintzen baitizkio, Martini 10, eta Juan Zabala Bengoetxea Iturrate.
Testamentari emaztea izendatzen du eta oinordeko Juan semea.
-
1640 Testamento de Martin de Bengoechea. Pide ser
enterrado en la tumba que tiene su caserío en la iglesia de Santo Tomás. Está
casado con Ana Iturrate y tienen 3 hijos: Maria (26 años), a
quien se le mandan 50 ducados, Martin
(14 años), 10 ducados y Juan Zabala Bengoechea Iturrate (30 años).
Nombra testamentaria a su esposa y heredero a su hijo Juan.
- Felipe
Gorostizak 20 dukat-zentsua sortzen du Juan Orbezu zirujau-maisuaren alde, eta
horretarako Gorostitza baserria, etxaguntza guztiak eta patronazgoko
fogera hipotekatzen ditu.
- Martin
Zabala arotz-maisuaren izenean ari den Txomin Ipiñak Zabalabekoa baserria,
soloak baina ez basoak errentan ematen dizkio Tomas Larrabideri lau urterako
eta sei dukat urteroko errentapean.
- Pedro
Ugarte Gesala abade lizentziatua Avilako San Nicolas elizan benefiziatua dela
agertzen da.
- Abenduaren
8an. Iñigo Amezola Goti eta Marina Argiñano ezkontide defuntuen seme den
Martinek, amaren legitima dela-eta ordainagiria ematen dio Juan Argiñanori.
- Eta 1640ko
abenduaren 12an. Arabako Andres González Vallejo eskola-maisuaren kontrataua.
Ikus zehatzago 10. orria.
4.6. 1644ko protokoloen laburpena
Juan Gesala
eskribaua. 185 folio, zenbatu gabe. Data nahasiak ditu, batez ere
uztaila-abuztuan. Egoera ona baina azkeneko folioak txarto daude.
-
Urtarrilaren 9an. Martin Urraza Uriondok 40 dukat-zentsua sortzen du Txomin
Ibarrondo entailariaren alde, eta horretarako bereak diren Uriondo auzoko Urraza
baserria, etxaguntza guztiak eta patronazgoko fogera hipotekatzen ditu.
Lekukok Pedro Barañano, Martin Ipiña Ereñoza eta Pedro Arteaga Sautuola dira.
-
Urtarrilaren 9an. Pedro Bengoetxea Saldarian olaurtzaileak zaldi bat erosten
dio 20 dukatetan Juan Arteaga Sautuolari.
-
Urtarrilaren 9an. Pedro Zeberioganak 100 dukateko ordainagiria ematen dio
Martin Urraza Uriondo koinatuari, izan ere, Pedro Maria Ibanes Urraza
arrebarekin ezkondu baita. Horrez gain, Txomin Ibarrondok Zeberiogana baserria
berregin duela agertzen da.
-
Urtarrilaren 17an. Pedro Solatxi Iragorrik 30 dukat-zentsua sortzen du Juan
Gorosituren alde, eta horretarako Solatxi [Iragorri] baserria,
etxaguntza guztiak eta patronatoko fogera hipotekatzen ditu.
- Sautuola
olan diru-kontuen zuriketa. Antonio Meñakak bi hauspo berrirengatik 1.012
erreal ordaindu dituela agertzen du.
- Pedro
Arana Areilzak irendu gabeko mandoa erosten dio Pedro Aloari, 400 errealetan
eta epeka ordaintzekotan.
- Otsailaren
2an. Juan Goti abadeak admeterian hamar behiburu nagusi eta txiki ematen dizkio
Pedro Gorostizari, honek lau urtez Gorostitza bere baserrian hezi eta
gorde ditzan.
- 1644. urtea. Batetik, Olabarrietako Santo Tomas fabrikako Igarosta,
Lezartza eta Meako kortabasoetako egurra enkante publikoan eskuratzeko
deialdiak egiten dira, eta bestetik, 13. argazkian
dagoen Andramariren Elezegiko egurra, honengatik Patxi Ibarrondok 40 marabedi
eskaintzen ditu.
13.
Argazkia: Andramari ermita. Ojanguren 1950
- Martin
Urkiza Larrabide ola-mazukariaren testamentua. Larrabide bere baserriak
Santo Tomas elizan duen hilobian ehortzia izatea eskatzen du, bertan bere
gusasoak lurperatuta baitaude. Pedro Barbatxano eta Pedro Urizar lehengusuak
eta Pedro Goti, hirurak ola-urtzaileak berarekin lan egin zutenak zorren bat
dute beragaz. Iñigo Zubiaurrena zen Laudioko Bitorika olan mazukari lanean
aritu zen. Tomas bere anaia da, eta Millan lobak legitimen dirua zor dio
Martini. Marina Arandia emaztea da.
- Otsailaren
20an. Martin Gesala Matxigorri deitua eta Patxi, aita-semeak 30
dukat-zentsua sortzen dute Martin Gesala eta Maria Saenz Tejeria ezkontideen
alde, eta horretarako haiek Gesalagoikoa baserria, etxaguntza guztiak
eta patronazgoaren fogera hipotekatzen dituzte.
- Otsailaren
21ean. Felipe Gorostizak 30 dukatzentsua sortzen du Juan Orbezu
zirujau-maisuaren alde, eta horretarako Gorostitza baserria, etxaguntza
guztiak eta Olabarrietako patronatoko fogeraren erdia hipotekatzen ditu.
- Martxoaren
14an. Iñigo Goti Etxasok 20 dukatzentsua sortzen du Pedro Barañanoren alde, eta
horretarako Goti Etxaso baserria eta etxaguntza guztiak hipotekatzen
ditu.
- Martxoaren
21ean. Iñigo Barbatxano Urizar eta Ana Urizar ezkontideek 30 dukat-zentsua
sortzen dute Pedro Arteaga Sautuola (Aloa barañano) eta Maria Ibanes Larrea
Solatxi uztarkideen alde, eta horretarako Urizar baserria, etxaguntza
guztiak eta fogera hipotekatzen dituzte.
- 1644-03-21 El matrimonio Iñigo Barbachano de Urizar y Ana Urizar crean
un censo de 30 ducados a favor de Pedro Arteaga Sautuola (Aloa Barañano) y
Maria Ibanes Larrea Solachi (también matrimonio) y para ello hipotecan el Caserío Urizar, de su propiedad, con todos sus pertenecidos y su foguera
- Martxoaren
24an. Pedro Ortiz Artianok 20 dukatzentsua sortzen du Pedro
Gesala abadearen alde, eta horretarako Artiano baserria eta
etxaguntza guztiak hipotekatzen ditu.
- Pedro
Otxoa Goti eta Pedro Barañano maiordomoek Idiringorta kortabasoko egurra
erremate publikoan ateratzen dute. Denetara 350 karga daude, eta Arrigorriagako
Agirre ola hornitzen duen Maria Saenz Aperribai alargunak 34 marabedi opatzen
ditu karga bakoitzeko.
- Martxoaren
31n. Iñigo Ibanes Zubiaurrek Zubibarriako olaren bere zatia, erreminta, ur,
ikaztegi eta arragoak errentan ematen dizkio Juan Martinez Sautuolari, bi
urterako.
- Apirilaren
2an. Olabarrietako Santo Tomas elizako koruan egindako lanak direla eta batzen
dira, alde batetik, Juan Gesala, Juan Ugalde eta Juan Durango hirurak abadeak
eta Pedro Barañano Etxebarri maiordomo legez, eta bestetik, Foruako Juan Agirre
hargin-maisua. Euren artean adosten dute bi hilabetez koruan egindako lanak 150
dukateko prezioa zuela.
-
Kataluniako probintziaren aurkako gerran eta infante lez aritzeko Orozkoko
Pedroren seme den Martin Goienengoak auzokide patroien izenean soldadu plaza
hartuko duela esaten du. Eta Txomin Ibarrondo Fielak 30 dukat ematen dizkio.
- Apirilaren
10ean. Tomas Urkiza Larrabide soldadu izateko asmoz aurkezten da, 30 dukatetan.
- Soldadu
joateko ere, 32 dukatetan eta auzokide infantzoien izenean Patxi Artxua
Lexarmendi doa.
- Apirilaren
17an. Tomas Urkiza Larrabidek boterea ematen dio Marina Arandia emazteari. Eta
honek Milan Larrabide lobarengandik kobratu ahal izateko Larrabide baserriko
legitimak. Juan Urkiza Larrabide eta bere emaztea, Tomasen guraso izan zirenek
hala agindu zuten-eta.
- Pedro
Otxoa Goti Uriondo eta Pedro Barañano Etxebarri bi maiordomoek, elizako
koruaren obra ordaindu ahal izateko Pedro Urteaga Gorostizaren aurka duten 36
dukat erabiliko dituzte.
- Zortzi
urteko idi hezi bat 16 dukatetan saltzen da.
- Apirilaren
17an. Pisu publikoaren edo kintalaren enkante eta errematea ateratzen da.
- Apirilaren
20an. Alonsotegiko Aldanazarra kortabasoaren egurraren enkante eta erremate
publikoa egiten da. Aldanondo etxearen eta olaren jabe den Damian Etxebarrik,
54 marabedi karga bakoitzeko ordainduta, 850 kargak 1.350 errealetan eramango
ditu.
- Apirilaren
29an. Martin Solatxi Ibarra eta Maria Ibanes Ibarra ezkontideek diru-zentsua
sortzen dute Patxi Ibarrondo Gorositu ola-mazukariaren alde, eta horretarako Ibarra
beren baserria, etxaguntza guztiak eta patronatoko fogera hipotekatzen
dituzte.
- Martxoaren
19an. Sautua sortetxean, Juan Hernani Arbilduren emazte den Ana Sautuak
senarrari boterea ematen dio, honek salmenta bat egin ahal izateko. Areiltza
eta Sautuola auzoen artean eta errepidearen ondoan dagoen Aztui deitutako
sagastia saldu nahi dio Txomin Ibarrondo Gorozitu enteilariari, izan ere, Pedro
neba seme-alaba barik hil zenez gero, Ana zelako Sautua baserrirako
oinordeko bakarra.
- 1644ko
maiatzaren 2a. Mariana Artianoren testamentua. Areiltza auzoko Goikoetxea baserriak
Santo Tomas elizan duen hilobian lurperatua izatea eskatzen du. Juan Goia
Areilzaren emaztea da, zeina oinordeko unibertsal eta testamentari izendatzen
baitu.
- Maiatzaren
3an. Iñigo Barañano Isasik irendu gabeko bi mando, akats on zein txar, publiko
zein sekretu, eta ardoz betetzeko lau zahagi saltzen dizkie Arteako Lasarte
baserriaren jabe diren Patxi Lasarte eta Ana Elezabeitia ezkontideei, 200
dukatetan eta lau epe jakinetan ordaintzeko.
- Maiatzaren
8an. Egun Areiltzan bizi den Pedro Arana kapelagileak zordun nagusia, eta Juan
Kastillo Tejeria bermari legez, 80 dukat-zentsua sortzen du Juan Andiko Arkulandaren
alde, eta horretarako, hurrenez hurren, Pedrok, Martin Arana anaiarena den
Uriondo auzoko Arana baserriko legitimak hipotekatzen ditu, eta Juan
Kastillok ostera, Tejeria baserria eta etxaguntza guztiak.
- Maiatzaren
12an. Pedro Urraza Rotatek 40 dukatzentsua sortzen du Pedro Gesalaren alde, eta
horretarako Rotate baserria, etxaguntza guztiak eta patronazgoan
dagokion fogera hipotekatzen ditu.
- Maiatzaren
16an, Tomas Arbildu kapitainak diruzentsu desberdinetako 738 dukaten
ordainagiria ematen dio Pedro Sautua defuntuaren emaztea zen Maria Garai
alargunari.
- Orozkoko
abelburuen larraketa eta harrapaketa Zeberioko lurretan.
- Iñigo
Albizu ola-urtzailea Ugalden bizi da.
- Maiatzaren
25ean. Sautuola olaren jabe-partzuarien arteko diru-kontuen zehazketa.
- Ekainaren
10ean. Pedro Hernani Areilza eta Txomin Ibarrondo Fiel bien deialdi pean 50
auzokide patroi eta infantzoiren batzarrea egiten da. Gaia da Juan eta Juan
Solatxi aita-semearen salaketa zela eta, Tomas Amezola Iturriaga kartzelan
preso dagoela, emaztea makilkadak eman zizkiolako eta horrez gain, abelburuak
lapurtuak izan direla eta bizitza txarreko pertsona dela, eta horrelako
jokaerarik Zeberion ezin dela onartu.
- Ekaina.
Zeberioganako Andramari Kofradiko maiordomo den Juan Arteagak Egia auzoan etxetxoa
eta solo bat errentan ematen dizkio Juan Egia urtzaileari. Eta Juan
Arteagak berberak, Andramari ermitarenak diren Zubialdeko etxea eta
soloa errentan ematen dizkio Martin Zabala arotzari, bost urterako eta bost
dukat urteroko errentapean. Andramari ermitak hiru baserri hauek bereak zituen:
- Ermitaren
aurrez aurre zegoena.
- Zubialde
auzoan, egun Udaletxea dagoen lekuan zegoen etxea (Ikus 14. argazkia).
- Egia
auzoan, Andramari deitutakoa.
14.
Argazkia: Zubialde eta Egia auzoak. FOAT
- Ekainaren
12an. Martin Gorostiza Larrabide defuntuaren seme den Juan Larrabidek 30
dukaten ordainagiria ematen dio Millan Larrabide koinatuari, berau Marina
Urkiza Larrabideren neba baita, eta haren emaztea.
- Ekainaren
16an. Pedro Ibarraren testamentua. Ibarra [Aldekoa] bere baserriak Santo
Tomas elizan duen hilobian lurperatua izatea eskatzen du, hortxe baitaude bere
guraso eta aurrekoak ehortziak. Pedro Ibarrondo suhiak 70 dukat eman zizkion
Maria Ibanes Ibarra alabarekin ezkondu zenean. Marina beste alabari 80 dukat
dirutan, arropa eta amaren jantziak agintzen dizkio.
- Ekainaren
12an. Pedro Otxoa Goti Uriondo, zordun nagusia eta Andres Isasi bermari legez,
biek elkarrekin 50 dukat-zentsua sortzen dute Pedro Arteaga Sautuolaren alde,
eta horretarako, bakoitzak, hurrenez hurren, bereak diren Uriondo Goti,
Saldarian Isasi baserriak, etxaguntza guztiak eta patronazgoko fogerak
hipotekatzen dituzte. Horrela, Pedro Gotik aurreko eskuidazki baten arabera,
Juan Amezari zor ziona ordaintzen dio.
- Ekainaren
12an. Juan Larrabide zordun nagusia eta Millan Larrabide koinatua bermari
legez, biek elkarrekin 10 dukat-zentsua sortzen dute Pedro Gesalaren alde, eta
horretarako Larrabide baserria, etxaguntza guztiak eta patronagozko
fogera hipotekatzen dituzte.
- Ekainaren
15ean. Pedro Barañanok Olabarrieta Santo Tomas fabrikako behitaldea errentan
hartzen du, eta orain Juan Amezolarekin aparejatzen da San Juan egunean hasita
urte beterako.
- Ekainaren
24an. Txomin Ibarrondo Gorosituk Sautuolako bere etxea eta ostatua errentan
ematen dizkio Pedro Arteagari, domusantu egunean hasita lau urterako eta 12
dukat urteroko errentapean.
- Ekainaren
24an. Olabarrietako behitalderen errendamendurako deialdiak. Martin Barañano
Etxebarri eta Pedro Otxoa Goti Uriondo maiordomoak dira eta zortzi baldintza
ezartzen dituzte. Pedro Barañano Barañaokoak hartzen du 200 erreal urteroko
errentapean.
- 1644ko
uztailaren 10ean. Martin Urkiza olamazukari edo gabi-arotza Zeberio haranean
bizi den Matias Zubiaurrekin aparejatzen da, hark lan egin dezakeen olan
zerbitzatzeko eta Matiasi ola tiratzaile lanbidea irakasteko asmoz. Tomas
Zubiaur aitak ere lan egingo du, eta 17 dukatetan adosten dituzte lan-kontratu
honek iraungo dituen bi urteak. Gauza bera egiten du Martin Urkizak
gabi-arotzak Martin Jauregi ola-urtzailearekin. Bi urtez edo neguz ere, Urkizak
lan egingo duen olan zerbitzatzeko, urtzaigintza lanbidea irakasteko, eta
zortzi dukat bi urtean ordaintzeko.
- 1644.
Zubialde auzoan, Martin Barañano Ginearen eta Marina Ganboa Olea Gesalaren
arteko ezkontzakontratua burutzen da,. Alde batetik,
Iñigo Barañano eta Ana Ginea ezkontideek Martin semeari dotetzat zera ematen
diote: 200 dukat dirutan eta Errioxatik ardoa garraiatzeko zamaritan, eta Barañao
baserriko legitimak. Eta beste aldetik, Txomin Olea eta Maria Perez Gesala
uztarkideek Marina alabari dotetzat zera ematen diote: infantzoi eremuko Zubialde
[Olakoa] baserrirako izan lezakeen eskubidea, Arteako Antonio Saez
Ziarrustaren aurka duten 200 dukat-zentsua, eta arreoa.
- Abuztuaren
15ean. Martin Etxezarraga Ugartek mando irendua erosten dio Juan Ipiña Ugarte
auzokideari 37 dukatetan. Eta Juanek Martini harena den Ugarte baserri
zaharra errentan ematen dio sei urterako eta hiru dukat urteroko errentapean.
- Abuztuaren
1 eta 16an. Iñigo Barañano Etxebarri Gorosituren eta Maria Ibanes Uribarriren
arteko ezkontza-kontratua. Alde batetik, Pedro Barañanok, Etxebarri Aldañano,
lehen ezteietan Magdalena Gorositugaz ezkondua, eta bigarrenez Marina
Amezolarekin, Iñigo semeari dotetzat zera ematen dio: eremu infantzoian
kokatuta dagoen Etxebarri Aldañano baserriaren erdia, etxaguntza guztiak
eta Pedro eta Marina uztarkideak bizi diren aldameneko etxea, zenbait
erretserba eginez. Iturrieta eta Sasia soloak agertzen dira. Eta beste aldetik,
Andres (Goti) Uribarri defuntuaren alarguna den Maria Ibanes Uribarri amak
Maria Ibanes (Goti) Uribarri alabari dotetzat 220 dukat dirutan eta arreoa
ematen dizkio. Lekukoak dira Juan Hernani Areilza, Iñigo Barañano gaztea eta
Juan Ereñoza Orbezu.
- Uztailaren
10ean. Martin Urkiza ola-mazukari edo gabi-arotza Zeberio haranean bizi den
Matias Zubiaurrekin aparejatzen da, hark lan egin dezakeen olan zerbitzatzeko
eta Matiasi ola-tiratzaile lanbidea irakasteko asmoz. Tomas Zubiaur aitak ere
lan egingo du, eta 17 dukatetan adosten dute lan kontratu honek iraungo dituen
bi urteak. Gauza bera egiten du Martin Urkizak gabi-arotzak Martin Jauregi
ola-urtzailerekin. Bi urtez edo neguz ere, Urkizak lan egingo duen olan
zerbitzatzeko, urtzaigintza lanbidea irakasteko, eta zortzi dukat bi urtean
ordaintzeko.
- Uztailaren
2an. Esteban Baraikua txipikaila-maisua eta Marina Sautuola Gesala ezkontideek
16 burdinkintal sotila emango dizkiote Antonio Meñaka Billela Jaunari Bilboko
errenterian. Horretarako euren etxaguntzak berme gisa ezartzen dituzte, eta
horietan, Txomin Sautuola eta Marina Gesala uztarkide eta guraso defuntuen
heriotzagatik Magdalenak, Areiltza baserriko legitimak, egun etxea Pedro
Arandia Sautuolak duena.
- Uztailaren
12an. Juan Martinez Sautuolak 70 dukat-zentsua sortzen du Maria Ibanes Sautuola
bere arreba ezkongaiaren alde, biak Juan Martinez eta Maria Ibanes Urraza
ezkontide defuntuen seme-alabak baitira eta Juanek Sautuola [Egiluzena]
baserria eta etxaguntza guztiak hipotekatzen ditu.
- Uztailaren
13an. Juan Orbezu zirujauaren testamentua. Orbezu [Nagusia] bere
baserriak Santo Tomas elizan duen hilobian ehortzia izatea eskatzen du.
Pantxike Arteagarekin ezkondua dago eta ez dute semealabarik. Beraz, dotearen
itzulketa agintzen du eta 100 dukat gehiago. Maria Otxoa Barañano ama, zahartua
bizi da, eta zaintzeko eta elikatzeko agintzen die Pantxikeri eta Juan Orbezu
lehengusuari. Bere etxean Petronila deitutako neska bat dago Marina Ortiz
Barañanogaz edukia eta alabatzat errekonozitzen du. Juan Arteaga koinatua da
zeinari 50 dukat zor baitizkio. Martin Arteaga sendikoa da eta Madrilen bizi
dela agertzen da. Diru-kontu desberdinak ditu, zor duena eta zor diotena.
Martin Etxebarri Olalzar osaba da eta oinordeko Juan Orbezu lehengusua
izendatzen du.
- Uztailaren
11n. Juan Martinez Sautuolak errentan ditu Iñigo Zubiaur Ugalde jaunarena den Zubibarria
ola, hauspoak eta herramintak 70 dukatetan.
- Uztailaren
11n. Zeberio eta Laudioko haranetako auzokide den Iñigo Ibañez Zubiaur, Martin
Ugalde maisu defuntuak sortutako Oroimen eta Erruki Obren patroia da, eta
eskubide horretan oinarrituz, Maria Ibanes Urriola Ereñoza umezurtza izendatzen
du 80 dukaten laguntza jaso ahal izateko, sortzailearen sendikorik hurbilena da
eta. Diru hori zentsuzordunengan kargatuko da. Maria Ibanesen gurasoak Lazaro
Urriola eta Ana Ereñoza ziren.
- 1642. urteko Fiel infantzoia Iñigo Arandia izan zela agertzen da.
- Abuztuaren
31n. Pedro Elorriagak 60 dukatzentsua sortzen du Pedro Arteaga Sautuolaren
alde, eta horretarako Elorriaga baserria, etxaguntza guztiak eta
Olabarrietako Santo Tomas patronazgoko fogera hipotekatzen ditu.
- Abuztuaren
26an. Juan Solatxi Moiak Martin Solatxi Ibarraren aurka duen 30 dukat-zentsua
Antonio Meñaka Billela jaunari transpasatzen dio.
- Abuztuaren
29an. Zarauzko Maria Lertxundi alarguna eta Txomin Arana Lertxundi ama-semeak
Uriondo auzoko Aranabekoa baserriaren legitimak direla-eta, 37 dukateko
ordainagiria ematen diete Pedro Arana Gesalari eta Maria Perez Gesala amari.
- 1644ko
irailaren 9an. Juan Aloa gazteak, Pedro Zapateria Agirreren aurka duen 60
dukat-zentsua transpasatzen dio Juan Arteaga Sautuolari.
- Irailaren
15ean. Maria Saenz Arandia Unzueta alargunak, dote-itzulketa zela eta, 120
dukat emango dizkio Pedro Larrea ola-tiratzaile eta suhiari, honen eta Pantxike
Sautua Arandiaren arteko ezkontza semealabarik gabe amaitu zelako. Lekukoak
Juan Durango abadea, Patxi Arteaga eskribaua eta Iñigo Aloa zirujaua dira.
- Urriaren
17an. Juan Ameza ola-mazukari eta Maria Saez Ameza ezkontideen seme eta
oinordeko den Iñigo Amezak hamar dukat-zentsua sortzen du elizkabildoaren alde,
eta horretarako Ametzabekoa baserria hipotekatzen du.
- Juan
Arteaga Sautuola gaztearen eta Maria Egia Areztuiren arteko ezkontza-kontratua.
Alde batetik, Juan Arteaga Sautuola eta Marina Sautuola ezkontideek Juan
semeari dotetzat Sautuola [Areztui] baserria eta etxaguntza guztiak
ematen dizkiote, gozamenaren erdia eurentzat gordez. Eta bestetik, Juan Egia
Areztui defuntuaren alarguna den Maria Areztui Sautuolak Marina alabari
dotetzat 130 dukat dirutan eta arreoa ematen dizkio.
- Urriaren
12an. Juan Olarra Berzuten eta Marina Arana uztarkideek 50 dukat-zentsua
sortzen dute Muruetako San Pedro elizan abade dagoen Patxi Larrea Azpururen
alde, eta horretarako Marin Berzuten deitutako baserria eta etxaguntza
guztiak hipotekatzen dituzte.
- Urriaren 18an. Juan
Goti Areilza suhiak 40 dukateko ordainagiria ematen die Pedro Sautuola eta Maria Otxoa Zuibarria
ezkontideei, Maria
Iñigez Sautuola bere emaztearen guraso direnak.
-
1644-10-18 Juan Goti Areilza entrega
una carta de pago por 40 ducados a sus suegros Pedro Sautuola y Maria Ochoa Zubibarria,
padres de su mujer Maria
Iñiguez Sautuola.
-
1658-1662 Archivo
histórico Bizkaia: Autos promovidos por Pedro de Sautuola, por
sí y como marido de María
Ochoa de Zubibarria, con Martín y Antonia de Goti, Juan de
Tollara y Martín de Uriarte, todos ellos vecinos del valle de Ceberio, sobre la
posesión de la casería de "Goicoechea", sita en el barrio de Arilza
de dicho valle.
Incluye:
Contrato
matrimonial de Juan de Goti y María Iñiguez de Sautuola (hija de Pedro de Sautuola y María Ochoa de Zubibarria),
dado en 1642, ante Juan de Guezala.
Carta
de pago otorgada por Juan de Goti en favor de Pedro de Sautuola y María Ochoa
de Zubibarria, en Arilza, el veintiocho de octubre de 1644, ante Juan de
Guezala.
Declaración
de testigos.
Escritura
de transacción otorgada por Pedro de Sautuola, por sí y como marido de María
Ochoa de Zubibarria, Juan de Tollara, Martín de Goti y consortes, en 1659, ante
Pedro de Durango Uribiarte.
Carta
de pago, cesión y lasto otorgada por Pedro de Sautuola en favor de Juan de
Tollara, ante Pedro de Durango Uribiarte.
- Laredoko Mateo
Alonso de Pedroso Naja harginak Santa Kurtzeko olarako kaltzea burutu zuela
agertzen da.
- 1644ko
azaroaren 2an, Martin Gesala Goikoak Zeberioko lurretan harrapatuak izan diren
orozkoar batzuen abelburuen fidantza ordaintzekotan gelditzen da bi Fielen
aurrean: 36 erreal Pedro Adarorenak diren 12 behiburuengatik, eta 24 erreal
hiru behorrengatik; eta Pedro Garaigortarenak diren 24 ahuntzengatik. Lekukoak
Patxi Arteaga eskribaua, Tomas Uriarte eta Pedro Gorostiza dira.
- Martin
Barañano Etxebarrik 30 dukateko ordainagiria ematen die Juan Larrabide
Zeberiogana eta Maria Perez Zeberiogana ezkontideei, eta horrela hipotekatuta
zeuden Zeberiogana baserria eta etxaguntza guztiak askatu egiten dira.
- Azaroaren
6an. Zeberioganako Andramariko Juan Arteaga maiordomoak errentan ematen dizkio
Pedro Zeberioganari, Andramari ermitarenak diren Zeberiogana etxea,
sagastia eta gaztainadia, lau urterako eta bost dukat urteroko errentapean.
- Abenduaren
1ean. Martin Solatxi Ibarra eta Maria Ibanes Ibarra ezkontideek, Ibarra
baserriarena den Adarragako solo bat saltzen diote Iñigo Barañano Isasiri 42
dukatetan. Mugakideak agertzen dira.
- Bestelako
zenbait eskuidazki nahasi.
4.7. 1744ko eta 1761eko
protokoloen
laburpena
Biak Ugaoko
Jose Barañano Landa eskribauak idatziak. 1744. urtekoak 200 folio ditu,
zenbatuak eta egoera onean. Baina hasierako lehen 20 folioak falta dira eta
tartean beste batzuk. Ugaoko eskribauak idatzitako eskuidazki gehienak Nerbio
ibar-ertaineko herrietako auzokideei dagozkien protokoloak dira:
Arakaldo,
Arrankudiaga, Zollo, Ugao-Miravalles, Arrigorriaga eta Zaratamo. Lau bat edo,
Zeberioko auzokideei buruz idatzitakoak dira, eta horiek hemen laburtuko
ditugu.
- 25. fol. 1744ko
apirilaren 16an. Zeberioko auzokideak diren Jeronimo Aperribai eta Josefa Estankona
ezkontideak batetik, eta bestetik, Pedro Etxebarria eta Maria Antonia Ibarrondo
uztarkideak ere, eta guztiek zera adierazten dute: Pedrok Sautuola auzoko Bediena
baserriaren labaren gorputzetik aurrera, horma berria eraiki nahi zuela,
eta zimentuak ireki, baina aldamenean Jeronimoren Garziena etxea zegoela
eta honek obrok zirela eta, Pedroren aurka Bizkaiko Korreximenduaren Auzitegian
kereila bat aurkeztu zuela. Eta orain, alde bien arteko konponketara heltzen
dira, eta Pedrok Jeronimoren etxetik oin eta erdi luzeera errespetatu behar
zuela.
- 92. fol.
Apirilaren 26an. Olabarrietako Santo Tomas elizako abade den Antonio Arteagak
Olalzar auzoko Soloandia Juan Idirini saldu zion. Soloak 1.015 estadu eta ¾ lur
neurria zuen, eta Tollara baserriari zegokiona zela. Etxea konkurtsatua
izan zen eta egungo jabeak Luisa Beltrana Ortiz de Zarate anderea eta Joakin
Ignazio Meñaka jauna ezkontideak dira.
- Ekainaren
23an. Patxi Agirrre defuntuaren alarguna den Margarita Arandiak adierazten du
1721. urtean, bere senarrak mando bat saldu ziola
Andres Aldekoa Urteagari, eta honek 625 errealeko zorra zuela. Zor honen erdia
Tomas Arandia lobari eta Josefa Agirre ezkontideei ematen die. Josefa Patxiren
arreba dela agertzen da.
- 126. fol.
Abuztuaren 11n. Uriondo auzoko Olarra baserriari zegozkion basoetako
egurrak zirela eta, Juan Olarrak auzia du Tomas Leuraren aurka. Basoak
Loisarte, Mintegia, Gurpilondo eta Bidaiganeta direla adierazten da.
- 132. fol.
Irailaren 12an. Arrankudiagako auzokide den Elena Ugarteren testamentua. Atxeta baserriak duen
hilobian lurperatu izatea eskatzen du. Antonio Garateren emaztea da eta
Txominen ama.
1761eko
protokoloak Jose Barañano Landa eskribauak ere idatziak dira. Liburuak 185 folio
ditu eta zenbatuak daude. Hezetasunak eragindako folioen egoera txarra. Horrez
gain, behe-eskumalde zatia janda dauka. Eta zenbait folio falta da: 52, eta 79.
folioaren aurretik laupabost. Aurreko protokoloen
moduan, Nerbioi errekaren erdi aldeko herri bizkaitarren gaiak agertzen dira.
Zeberioko auzokideei dagozkienak hauek dira.
- 16. fol.
Urtarrilaren 24an. Areiltza auzoan eta Antonio Ozerin Fiel Errexidore
infantzoiaren aurrean, Tomas Arandiak idatzitako testamentua irekitzea eta
irakurtzea baimentzen da. Marina Arandia alabak kuaderno bat aurkezten du eta
hor aitaren azken borondatea idatzita dagoela esaten du.
- Otsailaren
9an. Ugaoko auzokidea zen Antonia Egiraun alargunak Bartolome Larrea albazea
izendatu zuen, eta honek 150 dukateko ordainagiria ematen dio Martin Aranguren
Arezandiagari.
- 67. fol.
Martxoaren 26an. Lontzo Rotalde zordun nagusia eta Txomin Urraza eta Iñigo
Arandia bermari legez, hirurek elkarrekin diru-zentsua sortzen dute
Arrankudiagako eliz kabildoaren alde, eta horretarako bakoitzak bereak dituen
etxaguntzak hipotekatzen ditu. Idazki honetan Sautuola auzoko sei baserrien
aipamena egiten da, hurrenez hurren, Sautuola [Egiluzena], Tollara,
Hernani, Errementeria, Madariaga eta Bengoetxea.
Lontzo Rotaldek Sautuola
baserria hipotekatzen du "pegante a la casa Tollara y confina con el
cantón que media entre esa casa y la de Pedro de Hernani, por el que se sirve
la casa de Manuel de Aldecoa y la de Madariaga". Txominek, Uriondo
Urraza baserria hipotekatzen du, eta Iñigok ostera, Sautuola Bengoetxea baserria.
- Pedro
Palacios Olabarria defuntuak sorturiko Binkulo eta Maiorazgoaren jabe zen Pedro
Palacios Aiesta loba, eta baita Arbilduko olaren laurdenaren jabe ere.
Olaren zati hori errentan ematen dio Patxi Bruno Leura jaunari bost urterako
eta 68 dukat urteroko errentapean.
- 124. fol.
Irailaren 16an. Ugaoko auzokide den Juan Azpe arotz-maisuak diru-kontu handiago
bateko 1.250 errealen ordainagiria ematen dio Pedro Gotiri. Juanek baserri
berria eraiki zuen Uriondo auzoan, Pedrok zuen etxe zaharraren orubean
bertan "había construído y ejecutado una casa nueva en su barrio de
Uriondo en el sitio y planta de la vieja que tenía en dicho barrio".
- Tomas
Leura eta Patxi Bruno Leura Insunza jaunek, aita-semeak, euren artean zehaztu
egiten dituzte Arbildu eta Uriondo Goti azienden kontuak,
uzkuntzaren bidez semeari emanak baitizkion berau ezkondu zenean.
- 1761. urtea. Zeberioko auzakide den Pedro Usabelek zera adierazten
du: Ugaoko Pedro Hernanik auzia jarri diola Agirre-Olabarrietako herri-basoan,
hark, landaketa batzuk egin zituelako, herri honetan ohitura zen moduan.
-
152a-172i.fol. 1761eko urriaren 13an. Jose Antonio Mendixur abade
defuntuak Santo Tomas elizan utzitako benefizio-eskubidea eta kargua betetzeko hauteskundeak
burutzen dira Miravalles hiribilduan. Txomin Goiri Ugaoko Sindikoa da eta Pedro
Yarza Gesalagoikoa patroien eremuko Fiela. Benefizio kargu honetarako bi
hautagai aurkezten dira eta irabazlea Juan Manuel Rekakoetxea izango da 102 ¼
boto lortuz, eta bigarrena Antonio Legorburu 83 boto eskuratuz.
- 177a-185i.
fol. Urriaren 10ean. Aurreko gai bera,
baina oraingoan Juan Jose
Garai abade defuntuak
utzitako benefizio hutsa
betetzeko hauteskundeak.
Ugaoko
Alkate Patxi Artiñano da eta Txomin Goiri eta
Pedro Yarza
kargu berberean daude. Aurkezten dena
Pedro Ipiña
Urraza da, zeinak 154 boto eskuratzen
baititu, eta abade
benefiziatu aukeratua izango da.
5.
Auzokideen arteko auziak
Auzokideen
arteko bizikidetasun arrunta eta
eramangarria batzuetan apurtu egiten
zen. Bizitzaren
gertakari batzuen inguruan
ikuspegi desberdindua eta
kontrajarria sortzen zenean edo,
joakera arbuiagarri
batzuen aurrean, herritarrek
auzitara jotzen zuten.
Zeberio
herriak historian zehar eta 1860. urterarte
izan duen dualtasun juridiko-politikoa
partzialitate
infantzoia eta partzialitate
patroia, kontuan harturik,
lehen mailako epailea
infantzoientzat Arratiako Foru
Alkatea zen;
auzokide patroientzat, aldiz, Ugao-
Miravalles
hiribilduko Alkatea. Beste berba batzuetan
esanda, Zeberio haraneko
eta Ugao hiribilduko
kasuetan, lehen instantziako
epailea Ugaoko Alkatea
bera zen. Eta
Olabarrietako Santo Tomas elizatekoek
ordea, Arratiako Foru-
Alkatearengana jotzen zuten.
Partzialitate
bientzat, bigarren instantzia,
Korrejimenduaren
Auzitegia zen. Lehen instantziako
ebazpenaz ados ez zegoenak
bigarren intantziara jotzen
zuen, hau da, Bizkaiko
Korreximenduaren Auzitegira,
eta hemen epaile lana
Korrejidore Jaunak berak
betetzen zuen.
Helegiteko
azken maila Valladolideko "Errege-
Kantzelaritza"
deitutako auzitegia zen (15. argazkia),
bereziki bizkaitarrentzat
soilik eratua, Sala de Vizcaya
izendaturiko aretoa, hain zuzen.
Azken maila honetatik,
noizbait bazen helegiteko
azken aukera bat ere,
erregearengana zuzen joatea,
alegia, baina eskatzen zen
diru-gordailua handia zela eta,
gutxitan erabili zen.
15.
Argazkia: Valladolideko Errege-Kantzileritza Bere
artxiboan zeberioztarren
arteko auziak daude
Horretaz
gain, elizarekin lotura zuen gairen bat
tartean zelarik, bikariatoan
eta Calahorrako eta
Calzadako
Gotzaitegian erabakitzen ziren auziak.
Esandakoaren
arabera, horra 13. taulan Bizkaiko
epaiketa-instantzia juridiko-zibil
desberdinak:
Lehen
epaiketa-prozedura:
1. a) Patroi
eremukoak: Ugaoko Alkate-Epailea
b) Eremu
infantzoiak: Arratiako Foru-Alkatea
Helegiteko
instantziak eta auzitegiak:
2. instantzia: a) zein b) Bizkaiko Korrejimendura.
3.
instantzia: Valladolideko Errege-Kantzelaritzan,
Sala de
Vizcaya deitutakoa.
13. Taula:
Bizkaiko hiru instantzia juridiko-zibilak
5.1. Zeberioztarren
arteko auziak
Zeberioko
Matxurrena baserrian gordetako dokumentazioaren barruan, badira berrogei bat
auzi, arestian esandako instantzia desberdinetan jokatu zirenak. Batetik,
XVIII. mendeko berrogeita hamar urteko (1716-1766)
tartegunea harturik, eta Jose Barañano eskribauaren sinadurapean, Ugaoko
Alkatearen Auzitegian urtez urte garaturiko 15 bat gatazka honela labur
ditzakegu:
- 1716. Zeberioko Pedro
Otxoa Ipiña Amezola eta Luzia Goti ezkontideek, Klemente Arizmendi eta Maria
Goti uztarkideen aurka jotzen dute, Uriondo auzoko Klementena baserriaren
legitimak zirela-eta. Auzi honek 153 folio ditu eta egoera ona du. Ugaoko
Alkate-Epailea Blas Antonio Goiri Beratxa da.
- 1725.
Aurreko pertsona berberak, Pedro Otxoa Ipiñak, Patxi Rekalde Amezola auzokidea
auzitara eramaten du etxe berria eraikitzen ari denaren salaketapean. bederatzi folio dira, egoera onean, eta Ugaoko Alkatea Juan
Manuel Kastañiza da.
- 1735.
Erret-ofizio formala doako Zeberioko Juan Solatxi Iragorriri, aginpidearekiko
insubordinazioa agertu duelako. 10 folio, egoera ona, eta Alkate-Epaile Juan
Algorri da.
- 1738. Ugaoko
Jose Barañano eskribaua Ugaoko Tomas Leura Gortazarren aurka, honek ez diolako
ordaintzen eskribauak burututako zenbait eskuidazki. Urte honetan, Jose
Barañano bera alkate denez, auziaren ebazpena Patxi Lezeta bigarren alkatearen
eskuetan uzten da. 18 folio dira, egoera onean eta eskribaua Sierra Sesumaga
da.
- 1742.
Orozkoko Pedro Palacios Aiesta Zeberioko Tomas Leura Gortazarren aurka, Arbilduko
ola delaeta honek egin beharreko ordainketaz. zortzi
folio. Alkate
- 1746.
Zeberioko Juan Ibarrondo ola-prestatzailea Zeberioko Txomin Rekakoetxea
Barañano jabearen aurka, Olabarriko olan gertatutako ahozko mehatxuak
eta olako lanen ordainketaz. zazpi folio egoera
txarrean. Alkatea Juan Migel Algorri.
- 1747.
Arrankudiagan bizi den Antonio Azpuru Torrek Zeberioko Juan anaiaren aurka,
bien aitaren legitimen ordainketaz. 39 folio. Egoera ona. Ugaoko Alkate-Epailea
Patxi Artiñano da.
- 1747:
Zeberioko Juan Rekakoetxea Uria, auzo bereko Patxi eta Manuel Bazterra anaien
aurka, hauena den Etxaso Agirre baserriak solo batzuetarako duen bidebaimenaz.
133 folio.
Egoera ona. Alkate aurreko Patxi Artiñano berbera.
- 1754.
Zaratamoko Maria Sagardui Zaballa Zeberioko Pedro Bengoetxea Urrazaren aurka,
honek Mariari birgintasun galera ekarri zion-eta. 19 folio. Egoera ona. Alkatea
Juan Bautista Ibarra.
- 1756.
Zeberioko Juan Arandia Rementeria, herri bereko Txomin Ibarra Tejeriaren
kontrako auzia, harek ebagitako zuhaitz batzuen kortiketarako eskubideaz. zortzi folio. Egoera txarra. Ugaoko Alkate-Epailea Joakin
Urizar.
- 1764.
Ugaoko Juan Uribarri eta Dominika Idirin senar-emazteek Zeberioko Pedro
Idirinen aurka, Dominikari Idirin baserritik dagokion legitimen ordainketa
eskatuz. zortzi folio egoera txarrean. Alkatea Joakin
Urizar aurreko berbera.
- 1765.
Orozkoko Antonio (I) Ugarrizak Zeberioko Txomin Urraza Uriondoren aurka, honek
izaniko semearen hezeketa gastuak ordain ditzan. 13 folio egoera ona. Alkatea
Pedro Palacios Aiesta.
- 1765.
Zeberioko Juan Rekakoetxea Galdakaoko Juana Jauregiren kontra, honek izan zuen
seme jaioberriaren Juanen aitatasuna ukatu dezan eskatuz. 8 folio egoera onean.
Epailea Palacios jaun berbera.
- 1766.
Zeberioko Juan Arana Olarra, auzo bereko Txomin Urraza Zarragaren aurka, honek
Pedro Arana semeari emaniko kolpe kriminala salatuz. 14? folio egoera onean.
Ugaoko Alkate-Epailea Bartolome Larrea da.
Ugaoko Auzitegian garatutako auzi hauez gain, bada beste bat, Arratiako
Foru-Alkatearen jurisdikzio pean jokatuko dena eta da, 1721eko auzi bat, non
Zeberioko Maria Barañano Isasi andereak, Andres Rio eskribauaren alarguna
zenak, Gaztelu eta Elizabeitiko Pedro Ruiz Apodaka zirujaua auzitara eramaten
baitu, Andresek idatzitako eskritura batzuen ordainketa eskatuz. 22 folio dira
egoera onean. Epailea, Arratiako Juan Estankona Foru-Alkatea da. Eta eskribaua
Gregorio
Bakiola.
Eta
bestetik, Bizkaiko Korreximenduaren Auzitegian aurkeztutako hiru auzi dauzkagu,
bi XVI. mendearen amaierakoak, eta bat 1764. urtekoa.
- 1574.
Zeanuriko Fiel eta auzokideek, Zeberioko elizmaiordomo, Fiel eta auzokideen
aurkako auzia, Gorbeia mendian dagoen Arraba kortabasoaren jabetza
eztabaidatzen delarik. 35 folio dira, egoera onean baina zenbait folio falta
dira.
- 1584. hamar urte beranduago, beste auzi bat, eta partehartzaile
berberak, Zeanuriko eta Zeberioko Fiel eta auzokideak, eta gatazka, Arraba
kortabasoak zituen heziak eta bide-baimenak eztabaidatzen dira. 49 folio egoera
txarrean.
- 1764.
Zeberioko Etxaso eta Gorositu auzoetako jabeek, Antonio Amezaren aurka, honena
zen Ametzaerrotako kaltzearen altuerak haiei bidea galerazi egiten zielako. 141
folio egoera onean. Epaile Korrexidore Jauna da. Eta hirugarren instantzian
azkenik, 1584.
urteko auzia, Valladolideko Erret-Kantzelaritzan
jokatu zena. Zeberioko Otxoa Unzueta eta beste 17 auzokide zeberioztar,
Zeberioko bi Fiel eta gainerako auzokideen aurka, herri-basoen ustiaketaz
iritzi kontrajarria zegoelako. 22 folio, egoera onean. Bukatzeko, Calahorra eta
Calzadako Gotzaitegiko probisore jaunaren aurrean ebatzi beharreko auzia, eta
da, Olabarrietako maiordomoek, Martin Ugalde maisuak sorturiko Oroimenen egungo
patroia den Antonio Bizente Aldamaren aurka, Oroimen dirutik Zeberioganeko
kapelauari ordaindu egin behar zitzaiolako. 22 folio egoera onean. Eskribaua
Jose Barañano. Beste sailkapen posible bat partehartzaileen auzokidetasuna da,
eta horren arabera, Matxurrena baserrian aurkituriko auziak hiru eremutan bana
daitezke:
1. Zeberioko pertsonak inplikatuta dauden auziak, kopuruz gehienak (14. taulan
daudenak);
2. Ugaoko auzakideak (15. taulan); eta 3. Gainerako beste herritar batzuen
auziak (15. taula). Horren arabera, aztertutako auziak honela laburtu daitezke:
Auzitzailea
// Aurkaria
Zertaz Urtea Folio
kop.
Zeaniko Fiel, auzokideak
//Eliz maiordomoak
Arraba
kortabas.
1574 35
Zeaniko Fiel, auzokideak
//Eliz maiordomoak
Arraba
kortabas.
1584 49
Otxoa Unzueta, + 17 lag.
//Zeberioko gainerakoak
Herribasoen
ust.
1584 44
Ana Ugarte alarguna/
//Jn Gesala eta Maria
Ibañez
Bertzuten
Torre
1624 15
Pº Otxoa Ipiña Amezola
// Klemente Arizmendi
Klement.
baserriaz
1716 153
Maria Barañano Isasi alarg.
//Arteako Jn Apodaka
Eskribau
lanak
1721 22
Antº Biz. Aldama
// Olab. Maiordomoak
Oroim.
eta kapl.
1722 22
Pº Otxoa Ipiña Amezola
// Patxi Rekalde Amezola
Etxe
berriaz
1725 9
Erret ofizioaren bidez
// Juan Solatxi Iragorri
Aginpid.
men
1735 10
Pº Palacios Aiesta
// Txomin Leura
Arbilduko
olaz
1742 8
Jn Ibarrondo prestatz.
/Tx. Reka Brño. jabea
Ahozko
Mehatx.
1746 7
Arrank. Antº Axpuru
/Juan Axpuru Torre
Legitima
ordaindu
1747 39
Auzitzailea
// Aurkaria
Zertaz Urtea Folio
Kop.
Juan Rekakoetxea
// Bazterra anaiak
Etxason
Bideak
1747 133
Maria Sagardui
zaratamikoa
// Pº Bengoetxea zeber.
Birjinat.
galera
1754 19
Mtn Arandia Rementeria
// Txom. Ibarra Tejeria
Kortikak
saltzea
1756 8
Juan Uribarri Ugaokoa
// Pedro Idirin koinatua
Legitim.
ordaindu
1764 9
Etxaso-Gorositu auzoak
// Antº Ameza errotaria
Ametzaerrotaz
1764 141
Juan Rekakoetxea
// Galdak. Jna. Jauregi
Aitatas.
ukatuz
1765 8
Antº Ugarriza orozkoarra
// Txomin Urraza zeber.
Semeaz
gastuak
1765 13
Juan, Pº Arana Olarra
// Txomin Urraza zeber.
Pedrori
zauriak
1766 174
Js Lekanda Arizmendi
/Mnla Ugarte alargun
Ohearen
3 pieza
? 21
14. Taulan:
Zeberioztarren arteko auziak
Hurrengo
puntuetan bi auzi, 1754. eta 1766.
urteetakoak sakonago garatuko
ditugu.
5.2.
Ugaoko Pantxike Larreari egindako bortxaketa
1754.
urtea. Ugao-Miravalles hiribilduko Juan Larrea, Pantxile Larrea alabaren aita
legez, hiribildu bereko Txomin Goiriren aurka. Epaile Ugaoko hiribilduko Alkate
den Juan Migel Algorri; eskribau, Jose Barañano. 13 fol. Gaia: Txomin Goirik
adinez gaztea den Pantxike Larrea bortxatu izana, indarrez, laban batez
heriotz-mehatxupean eta abar.
Auzitzailea
// Aurkaria
Zertaz Urtea Fol.
Kop.
Mtn Lekanda sindikoa
// Txomin Gandarias
Ardoen
horniketa
1719 20
Erandioko Tx. Beitia
//Ugaoko Mnl. Ugarte
2 idien
kobraketa
1726 27
Js Barañano eskribaua
// Tomas Leura
Eskribautza
lanak
1738 18
Zolloko Jkn. Zumelzu
// Ugaoko Jose Basoa
Mando-
erosketa
1743 10
Arrigor. Mtn. Bizkarra
// Ugaoko Krist. Goiri
Rotalde
baserriaz
1744 19
Basauriko B. Arteaga
// Ugaoko Jn Amezola
2 zekor
saltzeaz
1746 16
Arrigorr. Tx. Olabarri
//Ugaoko Mikela Agir.
Zor bat
ordaindu
1750 4
Jn Larrea, Pantxikeren
aita // Txomin Goiri
Birginatasun
galera
1754 13
Maria Uribarri Egiraun
// Markioko Juan neba
Aitaren
ondasuna
1755 39
Pº Palacios Aiesta //
Ugaoko Blas Goioaga
Etxearen
errentaz
1763 27
15. Taulan:
Ugaokoak inplikatuak dauden auziak
Auzitzailea
/
Aurkaria
Zertaz Urtea Folio
Kop.
Tx.
Goirigitxia orozk.
/ Tx. Atxa
abadea
Zaloako
etxeaz
1739 31
Joakin
Rekarte abadea
Laudioko
Orue uztar.
Errealak
ordaindu
1739 61
Laudioko Jn Barrones
/ Ana Maria
Arginzoniz
Ardoen
horniketa
1753 54
16. Taulan:
Gainerako herritarren auziak Ekintza honen eguna abuztuaren 10ean, gaueko
8:30ak inguruan izan zen, Zeberio haranean ospatutako San Lontzo eguneko
erromeriaren ondoren, eta lekua, Ugaorako norabidean Elorrebietatik
Arezandiagaraino doan kaltzadako Bigarren Sakona bihurgunean. Juan Larrea aitak
Txomin Goiri preso hartzea, ondasunak bahitzea, eta alabarekin ezkondu ezik,
600 dukateko dotea ematea eskatzen du Ugaoko Auzitegian.
Abuztuaren
25an, Ugaoko Alkate-Epaileak agintzen dio Maria Antonia Egiraun matronari honek
Pantxike Larrea, dontzeila ala beteta dagoen azter eta aitor dezan. Honen
erantzuna beteta dagoela da. Hurrengo egunean, Pantxikek berak bere aitorpena
egiten du, Maria Andresa Isasi eta Txomin Goirirekin zetorrela, eta
Elorrebietako zubian, banandu egin zirela, "… que es camino real sobre el
puente de piedra de Elorrebayeta, y dicho puesto donde se toma para dicho
Uriondo es camino real para venir a esta Villa en tiempo de crecimiento de
aguas y se nombra camino de Saldarian Larra. Y lo que se anda por dicho puente
es como atajo en tiempo de aguas bajas…".
Eta zubi
horretan honoko hauek geldi aurkitu zituztela: Juan Urrazaren emaztea, Antonio
Urrazaren zerbitzaria, eta Pantxike Bengoetxea, hirurak Saldarian auzoan bizi
zirenak. Eta hortxe Maria Andresak galdetu zuen ea nor zen neska hori, eta
Pantxike Bengoetxeak erantzun zion San Juan (Larrea) marragaegilearen alaba
zela, eta horretan zeudela, Patxi Bengoetxea eta Lontzo Isasi agertu ziren,
hauek ere Saldarian auzoan bizi zirenak.
Eta guztiok
Saldarian auzorako bidea harturik, eta agur esanik, Txomin Goirik eta Pantxike
Larreak Ugaorako bidea hartu zuten, Saldarian Larratik, zeina baso menditsua
eta bakartia baita, "…y diciéndoles agur, partieron ambos dos para esta
Villa por dicho camino de Saldarian Larra que es montuoso y despoblado, y
llegando al sitio que llaman Vigarren Sacona que es un recodo pegante a la
calzada, de dicho camino se asió dicho Domingo de Goiri a la declarante y la
quiso tender en el suelo…". Eta Txominek bortxaketa burutu ondoren,
Pantxike Arezandiaga baserrira joan zen, "… fue a la casa y casería de
Arezandiaga que está con alguna distancia e dicho sitio, bajo de él, pasando la
ría en el camino de abajo de dicho Valle…".
Juan Larrea
aitak lekuko lez aurkezten ditu: Patxi Arangurenena den Arezandiaga baserriko
Teresa eta Maria Aranguren alabak, Patxi Bengoetxea, Lontzo Isasi. Honek dio
berarekin honoko hauek joan zirela:
Pedro
Garate, Maria Andresa, Maria Josefa Barañano, Antonio Urrazaren Josefa
neskamea, Patxi Bengoetxea eta Pantxike alaba, denak Saldarian auzoan bizi
zirenak, eta aipatutako Txomin Goiri eta Pantxike Larrea.
Irailaren
4an, aurreko informazio guztiak jaso eta gero, Ugao-Miravalles hiribilduko
Alkate-Epaile Jaunak Txomin Goiri preso hartzea, kartzelara eramatea eta
ondasunak bahitzea agintzen du. Auzi honetan, batetik, zoritxarreko genero
indarkeria aspaldikoa dela eta gure inguruan ere bazela ikus daiteke. Eta
bestetik, balio etnografikoaz gain, jabetza publikoari buruzko interesa ere
badu. Beste modu batera esanda, Ugaotik Areatzara Zeberiotik zihoan kaltzada,
Arezandiagan hasi eta Elorrebietaraino goi aldetik zihoan, uholdetan erreka
hiru aldiz ezertan zeharkatu gabe. Beraz, errepide publikoa izanik, Zeberioko
Udalak ahalbidetu egin behar du, egun, Saldarian Larrako zubitxoaren ondoan
burdin-hezi batek trabarik ez egitea eta bertatik edozein pertsona libre
igarotzea.
Ondoko 16. argazkian ikus liteke 1929 urteko Ugaoko Udaletxeko batzar-aretoan
dagoen mapak markatzen duen z antzerako errepidea. Errepide publikoaren izaera
da behin eta berriro dokumentazio historikotik ateratzen den ondorioa, ez
egilearen batbateko ustea.
16.
Argazkia: Elorrebietako kaltzada zaharra errepide publikoa da. 1929. Ugaoko
Udala
5.3.
Uriondo auzoan Pedro Arana Olarrari emaniko kolpea
Ondoren
laburtuko dugun auzi kriminala da, Juan Arana Urraza, Uriondo auzoko Olarra
baserriaren jabeak auzo bereko Urraza baserriaren ugazaba den Txomin Urraza
Zarragaren aurka jarritakoa. Urtea 1766. da. Eta arazoa da
Uriondo auzoan bertan, Txominek Juanen seme den Pedrori eskopetaz buruan kolpe
bat eman, lurrera bota eta zauriak eragin zizkiola. Antonio Joakin Elorrieta Juan
Arana Olarraren Prokuradorea da, Diego Abrisketak eta Matias Arrienek txandaka
Pedro Arana Goiri defendatzen dute, eta Patxi Artiñano ostera, Txomin Urrazaren
babesean arituko den ordezkaria da.
Elorrietak
dioena zera da: 1766ko urtarrilaren 16an, ostegunez eta arratsaldeko
seiak inguruan, Uriondo auzoan Txomin Urrazak eta Mateo morroiak topo egin
zutela auzora heldu berriak ziren Pedro Arana Goiri eta Lontzo Urraza Zabala
gazteekin. Eta aurrez aurre, Txominek eta Pedrok elkarrizketa bat izan ondoren,
Txominek eskopetaz bi kolpe eman zizkion Pedrori, eta eskerrak, Lontzok
Txominen eskopetari heldu eta ez ziola mugitzen utzi eta bi kolpe horien
ondorioz, Pedrok ia konortea galdu eta zauriturik, oheratu egin behar izan
zuen, eta gau horretan, Juan Arandia Duñabeitia osagilea etorri zitzaion.
Beraz, Juan Arana aitak, Ugaoko Alkate, eta aldi berean Epaile denari zera
eskatzen dio: Txomin Urraza gaizkilea espetxeratzea eta behar ainako zigorra
ematea.
Urtarrilaren
20an, Bartolome Larrea Ugaoko Alkate-Epaileak salaketa hau aintzat hartuta,
diligentziak hastea agintzen du. Lehenik, Juan Arana Olarrak aurkezturiko
lekukoen testigantzak hartzea. Lekukoak hauek dira:
Lontzo
Urraza (17 urte), Antonio Urrutikoetxea (44 urte), Juan Arandia Duñabeitia
zirujaua (48 urte), Emeterio Mendibil "Mateo" deitua, eta Martin
Urraza Uribarri (28 urte). Eta ondorioz, urtarrilaren 21ean, Alkate-Epaileak
Txomin Urraza preso hartzea eta bere ondasunen bahiketa agintzen du.
Bi egun
beranduago, Blas Goioaga alguazilak Txomin preso hartu, Ugaoko espetxean sartu
eta grilloak jartzen dizkio. Ondoren, zenbait abelbururen bahiketa dago: idi
buztarria, zortzi behiburu, lau kaxa eta 40 anega-arto. Ondasun hauen arduradun
Uriondo auzoan bizi den Pedro Aranguren izendatzen dute. Egun berean, urtarrilaren
23an, kartzelatik bertatik, Txomin Urrazak eskabide bat egiten du, esanez
batetik, ez dakiela zergatik dagoen preso, eta bestetik, horrela egonik, kalte
handiak datozkiola bere haziendari, eta ondorioz, bere ahozko aitorpena edo
bertsioa jasotzea. Hala agintzen du Alkate Epaileak, eta eskribauaren aurrean
eta zin egin ondoren, Txominek zera esaten du: 38 urte dituela eta nekazari
dela, eta ez dakiela preso egotearen arrazoia (12a fol.). Uriondo auzoan
gertatutakoaz, erantzuten du otso baten abisua etorri zela, eta Patxi Aranagaz
batera otsoa ehizatzera Lekubaso ingurura abiatu zela eskopeta bategaz. Gero,
arratsaldez, auzoan, Pedro Arana, Lontzo Urraza eta Zeledonio morroia aurrez
aurre zeudela, zera esan zion
Txominek
Pedro Aranari: (13a fol.)
- "Ahora
estáis mozos a una. Y pues, tú dicho Olarra, has dicho que yo te he quitado
vena de junto a la tuya en el puesto arriba del puente de dicho Elorribaieta y
monte de Joseph de Larrea". - "Sí, y te probaré",
respondió Arana. - "¿Tú
me has de probar a mí?", Urrazak dio. Eta Pedro Aranak baietz erantzun
zion.
Eta orduan,
minduta, Txomin Urrazak eskopetaz Pedro Arana buruan jo zuen, baina Pedro ez
zela lurrera jauzi (13i fol.). Eta horrez gain, Txomin baserrian beharrezkoa
delako, fidantzarekin bada ere, libre uztea eskatzen du. Urtarrilaren 24an
libre uzten dute Txomin (14i fol.).
Otsailak
26an, Diego Abrisketa prokuradoreak Pedro Aranaren defentsa hartzen du, eta
jarraian hainbat argudio aukezten ditu Txomin Urrazaren aurka: kolpe horretatik
hainbat odol isurketa izan zuela, ohean zirujauaren ardurapean egon zela,
eskerrak Lontzo Urrazak Txomini eskopeta kendu ziola, zeren bestela, Pedro
gaztea jadanik hila egongo zela, Txominek alde egin zuela pentsatuz Pedro hilda
zegoela, Txominek gurdia bete ahal izateko Pedroren mea multzotik hiruzpalau
burdin-arroba hartu zituela, Zeledonio kriaduak ikusi eta esan bezala… (21a-24a
fol.).
Auziak
aurrera egiten du, eta are gehiago, guztiz bihurritu, izan ere, Txomin Urrazak
Pedro Arana salatzen eta auzitara eramaten duelako, esanez, honek haren ohore
eta ospearen aurkako gezurrak esan zituela, "tuvo el insolente
atrevimiento de tratar e injurirame de ladrón… todo lo cual con duras
expresiones denigratorias a mi honor y estimación, profirió una y muchas
veces..." (II-26a fol.).
Eremu
etnografikoari bagagozkio, oletako burdinmearen horniketaz datu batzuk
dauzkagu. Lontzo Urrazak zalditan mea ekarri zuela eta Arbilduko olan
deskargatu. Halaber, Pedro Aranak gauza bera baina Elorribieta lekua utzi zuen.
Eta azkenik, Zeledonio morroiak ere zalditan mea zekarrela eta Elorrebietako
leku berean baina Pedrorengandik aparte deskargatu zuela. Mineral multzoa
nahiko egoten zenean, Txomin Urrazak burdin-mea gurdiz eramaten zuela Areatzako
oletara, eta mea gainean, Zeledoniok agotza kargatzen zuela idien janarirako
(II-44a fol.). Eta gurdia erabat bete nahiean, Zeledoniok ikusi zuela Txominek
Pedroren mea-multzotik hiruzpalau arroba hartu zituela.
Eta ekintza honetan datza auziaren abiapuntua.
6. Diru-kontuen
kaierrak eta zenbait paper
Protokolo
notarialez eta auzi judizialez gain, bada bestelako dokumentu historikorik eta
da, persona batzuk euren negozio, tratu eta utzitako diruen kontu-arrazoi
zehatza eta eguneratua eramaten dutenena. Diru-kontu hauek pribatuak dira eta
ez publikoak, zenbait folio erditik eta luzetara tolesturik, kaier edo kuaderno
eramangarri eta elkarri josiak agertzen dira. Beste batzuk ordea, ohiko
protokoloen neurri bereko kuaderno edo liburuxkak dira. Zeberioko Matxurrena baserrian
agertu diren kontu-liburuxkak sei dira.
1.
Liburuxkaren neurriak 20,5 x 28,3 cm dira. 32 folio. Egilea Juan Gesala
eskribaua da, eta 1642 eta 1655 urteen bitartean burutua. Azkeneko orriak Juan
Barañano Isasik, eskribauaren suhiak idatzitakoak dira. Orri batzuetan
egunerokoa idazten duela dirudi: "nere emaztearen heriotza…" edo,
"Día lunes 29 de aril de 1647. Envié al muchacho Joanico el de Ysasi a
Bilbao a la escuela y de posada a casa de Diego de Ysusia". Eta ondoko
lerroetan egun desberdinetan agindu edo utzitako dirua agertzen da. Eta 1651. urtean, "Murió
Marina de Areilça mi mujer, día
martes, 16 de mayo 1651 y se le enterró al otro día miércoles, y lo que
voy gastando en sus cumplimientos es
como sigue…".
Gastatutakoa zehaztuta dator: mezak, argizaria, hilobi-ogiak…
2. 1677 urtea:
16 folio. Eta ondoren, 1716-1720. urteak: 43 folio.
Neurriak 23 x 34 cm Zehaztuta agertzen da egindako ikatz-karga bakoitzeko
egileari ematen zaion salneurria, bai eta egurgintzan emandakoa, zein zuhaitzak
landatzeagatik. Agertzen diren izenak batez ere Areiltza auzokoak eta
ingurukoak dira.
3. 1722-1735 urteen
bitartean. Neurriak 11 x 31 cm 74 folio zenbatu gabe. Egilea Martin Urraza
Arana, Matxurrena baserriaren jabea, Maria Kruz Barañano Kareagarekin ezkonduta
dagoena. Ikatz-kargak, egurgileen lana (bracería), eta zordunen kontrola erabat
zehazturik agertzen dira. Horien artean, Arkulanda Patroiena baserriaren jabe
dena, "Patrón de Arculanda, ajuste de cuentas y tiene de haber, 34 ¼
reales".
4. 1740. urtea. Neurriak 11 x 31 cm 89 folio zenbatu gabe. Egilea
Jose Barañano eskribaua. Hemen ere, egur eta ikatz-kargak, egurgileen lanak,
ordaindu behar duena eta zordunen kontrola erabat zehazturik agertzen da.
Gehien bat, Nerbioi ibarreko zordunen izenak agertzen dira. Eta desizen ugari,
besteak beste, Chorin, Machicaca, Chipiri, Farro, Betrona…
5. 1741. urteko liburuxka. 11 x 31 cm 84 fol. Folioak ez daude
zenbatuta. Egilea Jose Barañano eskribaua. Gehien bat, Nerbioi ibarreko
zordunen izenak agertzen dira. Aurrekoen kontu berberak eta izen ugari. Eta 21.
folioan, "el alvoguero de Sollo" albokaria.
6. Urterik
gabe. 11 x 31 cm 28 fol. Folioak ez daude zenbatuta. Egilea Jose Barañano? Bada
beste legajo edo dokumentu bat guztiz bitxia dena, eta da 1452. urteko Foru Zaharraren 4. kapituluan
datorrenaz bat egiten duena, "Cuanto es el pedido de Vizcaya y quien lo ha
de pagar" (BFL, 1991, 109), hau da, bizkaitarrek zer ordaindu behar zioten
Bizkaiko Jaunari. Zehazki Foruak dioena zera da. "Otrosí dijeron que los
Señores de Vizcaya que hubieron siempre en los labradores su cierto pedido,
é en las villas de Vizcaya hobieren siempre sus pedidos tasados según los
privilegios á las tales villas dados…" Eta aurrerago aipatu kapituloak oso
zehatz esaten du nekazari zentsuariek ordaindu beharreko diru kopuru jakina edo
tasatua. Hau da lege zaharrak argitzen diguna: "…todos los vizcaínos
siempre fueron franqueados y libres é quitos de todo pedido é servicios…, salvo
el pedido tasado que los dichos labradores han de pagar en cada un año…".
Arau legal hau etxe zentsuariei buruz ari da. Eta hor kokatzen da Zeberio
haranak edo partzialitate patroiak (eta ez infantzoiak), urtero ordaindu
beharreko dirutza. Matxurrena baserrian aurkituriko paperen artean, bada legajo
bat, hogei folio dituena eta zabaletara idatzia. Folioen hasieran Bizkaiko
Jaurerriko agintari baten eskaera, Korrexidorearen, edo diruzainaren, nahiz
Arratiako Merindadeko Teniente Merinoaren agindua eta sinadura agertzen dira.
1614-1624 bitarteko urteak hartzen ditu eta paper hauek adierazten dituzte
urtero erregeari zor zitzaion marabedi kopuru handien ordainagiriak edo
librantzak. Ez dugu aukerarik eduki kobraketaren mekanika ezagutu ahal izateko,
alegia, diru-kobraketa zehatza. Legajo honetako paper gehienen taiuketa
antzerakoa da: erregeari zor zaion betiereko- zentsua dela-eta, kobratzeko
betetzen den agindua eta Zeberioko auzokideei txandako eskribauak luzaturiko
jakinarazpena. Zehazki, urtero 16.928,5 marabedi, eta urtero txandaka, patroi
eremuko auzokide batek baserri zentsuarien artean kobratzen duena. "Dueños
de las casas censuarias del partido de Ceberio y
Olavarrieta, darán y
pagarán a Juan Cacho de Herrera, en nombre del Proveedor Antonio de Jauregui los diez y
seis mil novecientos y veinte y ocho y medio que deben a Su M. del censo
perpetuo corrido del año de mil seiscientos y catorce". Eta herrian urtero
egiten den jakinarazpen edo notifikazioa, "…a
pedir del debido a Su M., yo el escribano infraescrito notifiqué e hice notorio
la libranza y mandato de suso y de esta otra parte a los dichos vecinos y
cogedor…". Horra
ordainketak eginiko urte eta hartzaile zerrenda:
- 1614,
Pedro de Guesala Ydirin [Idirinbekoa].
- 1615, Juan
Urquiça Larrabide [Larrabidebekoa].
- 1616,
Iñigo Ameçola Goti [Ametzolagotikoa].
- 1617,
Martin de Urquiça [Urkitza baserrikoa].
- 1618,
Pedro de Mendia [Barbatxao Mendia].
- 1619,
Martin de Goroçitu [Gorositubekoa].
- 1620,
Pedro de Beti Olalçar [Olatzar Beti].
- 1621,
Martin de Beti Olaçar [Olatzar Beti].
- 1622,
Pedro de Uria Echaso [Etxaso Uria].
- 1623, Juan
de Ydirin [Idiringoikoa].
- 1624, Juan
Arandia Olalçar [Arana Andresena].
Beraz, datu
hauen arabera, Zeberio haraneko eremu
patroiak, Ugao-Miravalles
sortu zen nekazari
zentsuariak izan zirenek, urtero
Bizkaiko Jauna (eta
gero aldi berean,
Gaztelako errege) zenari dirutza bat
ordaindu behar izaten zioten.
Horren truke, auzokide
patroiek Olabarrietako Santo
Tomas elizako
hamarrenak kobratzeko, abadeak
aurkezteko eskubidea,
abelburuak eta zenbait
kortabasotako egurraren
jestiogintza burutzeko aukera
zuten. Gero, besteak
beste, horren guztiaren
truke ere, 1882. urtetik geroztik,
eremu patroi hori Santo
Tomas Komunitatea bihurtu
zen, eta aurretiko
ondasun guztiak 81 pertsonen izenean
jarri ziren.
Eta Matxurrena
baserriko dokumentazioaren
azterketa amaitzeko,
protokolo, auzi eta kontu-liburuen
artean zenbait paper solte
ere nahasian aurkitu izan dira.
Paperotan
urte, herri eta era desberdinetako gaiak
tratatzen dira, eta horra ba,
Juan Gesala eta Jose
Barañano
eskribauen araberako paperon banaketa eta
euron mami laburra.
Juan Gesala
eskribauaren paper solteak:
- 1603ko
ekainaren 14an, Oñatitik Pedro Otxoa Gesala Doktoreak Juan Gesala eskribau
anaiari bidalitako gutuna. Besteak beste zera dio, San Juan egunez Zeberiora
joaterik badu eskribauari zaldia eskatuko diola.
- 1613ko
ekainean. 2 folio. Txomin Ipiña eta Katalina Arteaga ezkontideek Iñigo
Urkiagaren aurka auzia zuten, berau borroka eta kalte batzuk zirela-eta, preso
zegoena. Haiek parkamena ematen diote Iñigori kartzelatik ateratzeko, baina bi
urteko desherriratzea betetzeko esanez.
- 1616. urtea. 3 fol. Ugao-Miravalles hiribilduko alkate den
Bartolome Barañanori egiten zaion eskabidea. Maria Saez Arandia Olalçar, Martin
Unçueta [Beti] defuntuaren alarguna da. Eta Maria Unçueta Arandia neskato
hilondokoaren ama. Maria Saezek berriro ezkondu nahi duenez, Mariaren tutore
eta administratzaile den neurrian, alabaren eskubideak zainduak izateko tutore
berriak izendatzea eskatzen du, batetik, Pedro Arandia Olalçar aitite, eta
bestetik, Bertzuten auzoko Untzeta baserrian bizi den Katalina [Beti] Untzueta
amama. 1616ko martxoaren 18an, Pedro Arandia aititek tutoretza egingo duenaren
zin egiten du alkatearen aurrean, eta honek aititeri tutoretzarako boterea ematen
dio.
- 1617. urtea. lau folio. Bizkaiko lur
lauean bizi zen Pedro Sautua lehen ezteietako Maria Urizarrekin bost seme-alaba
edukirik (bat mutila eta lau neska), bigarrenez, ezkondu zen Maria Saez
Arandiarekin. Jada, Pedro bost egun hil delarik, eta bere testamenduan adin
txikikoen tutore legez Pedro Uriarte eta Juan Urizar koinatuak izendatu
zituela. Orain, ondasunen lerrokapen juridikoa eskatzen da, izan ere, Pedro
Sautuak haurdun dagoen bigarren emazteari agindutako 50 dukatak legezkoak
diren, ala, lehen ezkontzako seme-alaba txikiei dagozkien. 50 dukatok
hilondokoa hezteko badira, onartu beharrekoa agindua dela aitortzen du Bizkaiko
Korrexidore jaunak, baina haurra hilko balitz, emazteari horren bosgarrena
soilik emango liokete.
- 1621. urtea. zortzi folio. Olabarrietako
Artiano etxean Bizkaiko jaurerriko Pedro Urkijo Prestamero Tenientea agindu bat
betetzera dator Arrankudiagan bizi den Juan Areilza Artiano enteilariaren
aurka. Honek Pedro anaiaren alde zor bat zuenez gero, hiru zekor enkate publikoan
ateratzen dira eta dirua Pedro Artiano anaiarenzat izango da.
- 1621. 4
fol. Egoera eskaxa. Martin Albizuak Magdalena Berastegi Ibarra emazte
defuntuaren eta bion seme-alaba gazteen izenean, Ibarra auzoko Hernandoena
baserriko ondasunen heredentziarako eskubideak direla-eta. Eta auzitara
daramatza Martin Ibarra defuntuaren seme-alaba gazteak eta hauen tutoreak.
Batetik, Hernando Ibarra eta Maria Ibanes Albizua ezkontideak zirela agertzen
da, orain defuntu, eta hauek Katalina eta Joanen gurasoak, hurrenez hurren,
Katalina Martin Albizuaren amaginarreba, eta Joan, Martin Ibarraren aita. Eta
Magdalena Berastegi defunta, Katalina Ibarra ama defuntuaren oinordeko zela.
-1621eko
abuztuaren 19an. 2 folio. Egoera ona. Martin Ugalde defuntuaren Ana Ugarte
alargunak euren semealaben tutoretza eskatua zuen, eta Francisco de la Puente
Agüero Korrexidore Jaunak eman ematen dio. Lekuko legez, Juan Gesala abadea,
Martin Torrezar eskolamaisua eta Juan Barbatxano dira, hirurak zeberioztar
auzokideak.
- 1637. urtea. Sei fol. Egoera oso txarra. Blas Urigibel eta
Pantxike Olarra uztarkideek duten zentsuetatik 137 erreal eta hauspoen
errentaren zorra dela eta. Juan Gesala iltzegile hartzekodunak auzia ezarri
zien eta Bizkaiko Korrexidoreak agindu zuen bikotearen ondasunetatik zorraren
balioa hartzea eta horretarako deialdi judizialak burutzen dira. Azkenean,
Blasek zorra ordaintzekotan gelditzen da.
- 1638-1639. urteetako diru-kontuen zuriketa. 25 folio. Santo Tomas
fabrikako maiordomoek Valladolideko Errege Kantzelaritzan duten auziaren
diligentziak ordaintzeko Lorenzo Durango Uribiartek egindako gastu guztien
berri ematen da.
- 1645. urtea. 4 folio. Sautuola olaren jabe eta partzuarien arteko
diru-kontuen zehazketa. Jose Barañanoren eskribauaren paper solteak
- 1726. urtea. 4 fol. Martin Gesala defuntuaren bigarren ezteietako
emaztea den Maria Tollara kexu da Juan Gesala semeordeak auzi bat jarri diolako
zenbait jantzi eta lan-tresna eskatuz.
- 1729. urtea. 6 folio. Jose Barañano eskribaua Arrankudiagako
Landaberde olarako ikatz-karga batzuk direla eta.
- 1733. urtea. 6 folio. Aiara haranak planteatzen duen auziaz.
Egoera exkaxa.
- 1737.
Folio bakarra. Zeberrioko Maria Barañano alargunak, Pedro Urkizaren ama eta
tutore denak, Bizkaiko Korrexidoreari eskatzen dio Arakaldoko Patxi Arbideren
aurka zortzi dukat kobratu ahal izateko ondasunak bahitzea. Eta arrazoia da
Pedro semea kriadu izanik, urtebete aritu zela Patxirentzat era guztietako
zamari garraioak egiten (mea, Errioxako ardoa, ikatza), eta baserri-lanak
burutzen, eta ez duela ezer kobratu,
"…sirvió como criado así con caballerías a trajinar venas, vinos de la Rioja, carbones de los montes, hacer labranzas de heredades y todo género de trabajo caseril".
1742.
3 folio. Bizkaiko Jaurerriko Manuel Navarrete Korrexidoreak, eta Juan Azpuru
Torre zeberioztarraren eskabidez, Arakaldoko Maria Garbiras alargunaren
ondasunetatik. Arakaldoko Amarrenetxe baserrian, eta Juan Galindezek dioenez
Maria ama Orozkon egon arren, Pedro Beraza Korreximenduko Alguazilak, soloan
zeuden sei anega artoren ejekuzioa burutzen du.
- 1743. urtea. 12 folio. Zolloko elizateko Jose Arana Fielak bere
errepublikak dituen gastuen informazioa ematen du eta horien zehetasunak
burutu.
- 1743. urtea. ¿ folio. Zolloko elizateko
Azpiuntza Goienengoa baserriaren eta soloen ukantzaz eta jabetzaz. Mugakide
direnak abisatzea eskatzen da, batetik, Gregorio eta Juan Urrutikoetxea eta
bestetik, herri-basoak daudenez elizateko Fiela.
- 1746. urtea. Jose Barañano eskribaua. 11 folio. Egoera eskasa. Bizkaiko
Jaurerriko errepideak konpontzeko dekretua. Eta berau aplikatzeko tokian tokiko
jaunak izendatzea, eta ondoren, errepideon ikustaldia egitea. Arrigorriaga eta
Arrankudiaga elizatetik eta Ugao-Miravallesetik pasatzen den kaltzadaren
errekonozimendua Juan Bentura Legorburu Meñaka jaunak burutzen du. Honek
elizateko Juan Olabarri Fielarekin Arrigorriagako errepideak ikustatzen ditu
eta txostenean Ajarte eta Bentako errekako zubiek karelik gabe zeudela eta
bidaiariak jausteko arriskuan egonik konpontzea agintzen du. Bai eta
Berasatxagarako aldatza sasiz garbitzea, Urgoitin jausitako harrizko orma
berregitea, eta kaltzadan ola-eskoria botatzea.
Urte bereko
maiatzaren 24an, Ugao-Miravalles hiribilduko kaltzada eta errepidea ikustatzen
dira, hasi batetik, Urrustoi lekuan eta Kristoren ermitaraino, eta hemendik
Bakiolako Albiaran errekaraino, eta bestetik, ermitatik ere Zeberio aldera,
"habiendo mirado y reconocido el camino real y calzada
desde Urrustui hasta la
ermita del Cristo humilladero de esta dicha Villa, y desde ella hasta el regato de Albiaran-reca que
es en las calzadas de Baquiola por un lado, y por el otro, también camino real
desde dicha ermita hacia el Valle de Ceverio hasta la entrada del arbolar de D.
Juan Miguel de Algorri…"
eta besteak beste, Urrustoitik Usilako zelairaino zoruan dagoen haitza kentzea,
San Romas ermitaren ondoko bidea eskoriz betetzea, eta hori guztia ekainaren
15a baino lehenago burutzea agintzen da.
- 1749. urtea. 3 folio. Ugao-Miravalles hiribilduko eta Zeberio
haraneko auzokide den Martin Tomas Meñaka Santa Kruz jaunak zera adierazten du:
Olabarrietako Santo Tomas patronatoan 18 fogeraren eskubidea duela, eta
horietatik 11 Zeberio haranari dagozkiola. Eta Martin Urrazak eta Txomin Reka
Bizkarrak azken hauetatik kobratu nahi dutela.
- 1757. urtea. Juan Amezola Labeaga eta Maria Beti Barañano
Bazterretxe ezkontideak Zolloko Basakoetxeabekoa baserriaren jabe direla
agertzen da. Ezkontza-kontratu bat dago.
- 1763. urtea. 8 folio. Baranbioko Jose Landaluzek bere ondasun
guztien, eta zor guztien borondatezko uztapena burutzen du.
7.
Amaitzeko bi hitz
Zeberioko
Matxurrena baserrian gordetako eta aurkituriko dokumentazio historiko hau balio
handiko altxor kultural legez hartu beharko genuke. Arestiko lerroetan agertu
bezala, paper horiek gure arbasoen eguneroko bizitzaren zenbait pasarte eta
bizimoduaren hainbat zehetasun eskaintzen digute. Jaio, ezkondu eta hil, saldu
eta erosi, kereila sartu zein adosketa bultzatu, gorroto zein maitasuna,
guztiak eta gehiago, Zeberioko bizitzaren eta historiaren puzzle diren zatiak
argitu nahian. Gutxiendik, dokumentu-ondare honek gure aldetik haintzakotza eta
balorazio akademiko osoa du. Hemengo datuak Zeberio haraneko baserri
bakoitzaren kronika jarraitua osotzeko eta idazteko ezinbestekoak izango
zaizkigu, eta kronikok agertuko diren liburuetarako deia luzatzen dugu. Eta
hemendik aurrera, zer egin honoko material paregabe honekin? Gure iritziz, eta
Zugazaga-Lasa familiak hala nahi izanez gero, Zeberioko Udaleko Artxiboan gorde
eta berau osatzeko baliagarri izango litzateke, artxibo horretan dauden
protokoloen hutsuneak bete ahal izateko. Baina bi baldintza jarri beharrekoak
direla uste dut. Bata da, Udalak konpromezuren bat hartu beharko lukeela,
batetik, dokumentu horiek duten hezetasuna kentzeko eta osorik garbitzeko, eta
bestetik, karpeta jakin eta arautuetan kokatzeko. Eta bigarren baldintza
litzateke, dokumentazio honen zabalkunde publikoa bermatze aldera, Udalak
ezelango oztoporik ez jartzea, lantzean behin, erakusksta kultural-historikoren
bat burutzeko, zein Zubialde Eskolakoek erabili eta aztertu ahal izateko. Eta
Aministrazioarekin guztiok dugun esperientzian oinarritua, Udalari
dokumentazioa emanez batera, bigarren baldintza hau idatziz ezartzea hobetsiko
genuke.
8.
Bibliografia
ANGULO A,
(1996). "Un instrumento de seguridad. La carta de pago en la primera mitad
del siglo XVIII", in PORRES R. (directora) (1996): Aproximación
metodológica a los protokolos notariales de Alava (Edad Moderna). Bilbo.
EHU/UPVko Argitalpen Zerbitzua. 45-52.
BFA: (1991).
Bizkaiko Foru Legeria. Legislación Foral
de Bizkaia. Foru
Agirien Bilduma. Bilbao. Bizkaiko
Foru
Aldundia.
CELAYA A.
(1970). El Derecho Foral de Vizcaya en la
actualidad. Bilbao. La Gran
Enciclopedia Vasca. IV.
Tomoa.
__ (1975). El
Fuero de Vizcaya. Colección temas
Vizcaínos. 10. zkia. Bilbao.
Caja de Ahorros
Vizcaína.
PEREZ URRAZA
Kepa (2006). Ingurune hurbileko
curriculum soziohistorikoa.
Zeberio harana (1567-
1967). Bilbao. UPV/EHUko
Argitalpen Zerbitzua.
PORRES R.
(directora) (1996). Aproximación
metodológica a los protokolos
notariales de Alava
(Edad
Moderna).
UPV/EHUko Argitalpen Zerbitzua.
Bilbo.